Infantilen Euskadiko Txapelketa

Legutio txikienen Euskadiko Txapelketarako eszenatokia izan zen.
Banyolasen Promesa Gazteen Espainiako Txapelketa jokatu ondoren, Euskadiko Txapelketa jokatzeko txanda zen.
Klubekako sailkapenean, S.D.Santiagotarrak izan zen garailea, bigarren Pasaia Kayak 2005 K.K. eta hirugarren Itxas-gain Zumaiako Urola Itsas-Adarreko P.K.


Banakako sailkapenean, podiumak honako hauek izan ziren:
Gizonezko infantil A K-1ean, kehen postua Shanti Florentinorentzat (Donostia Kayak K.E.), bigarren sailkatua Asier Aizpurua (Itxas-gain Zumaiako Urola Itsas-Adarreko p.k.) eta hirugarren Andoni Dieguez (S.D.Santiagotarrak)
Emakumezko infantil A K-1,  Eneritz Aizpiolea (S.D.Santiagotarrak) izan zen azkarrena,, bigarren sailkatua Enara Nuñez (Pasaia kayak 2005 K.K.) eta hirugarren sailkatua Jone Palenzuela (S.D.Santiagotarrak)
Infantil gizonezko A C-1ean, lehen sailkatua Iker Castaño (S.D.Santiagotarrak). gizonezko Infantil B C-1 mailan Jakobe de la Serna (S.D.Santiagotarrak) nagusitu zen.
Gizonezko Infantil B K-1, lehen postua Gaizka Lopezentzat (Pasaia Kayak 2005 K.K.), bigarren sailkatua Lukas Cabezon (S.D.Santiagotarrak) eta hirugarren sailkatua Jon Rojas (S.D.Santiagotarrak).
Emakumezko Infantil B K-1ean, Nora Arana (S.D.Santiagotarrak), bigarren sailkatua Irene Muiño (S.D.Santiagotarrak) eta hirugarren sailkatua Ana Martiarena (Itxas-Gain Zumaiako Urola Itsas-Adarreko p.k.) izan ziren.

 

 

 

S.D. Santiagotarrak Euskadiko K-2 Txapelketan garaile

S.D.Santiagotarrak taldeak Euskadiko ibaietako Kopako 2. proba irabazi zuen. Euskadi K-2 Txapelketa, bigarren Itxas-Gain Zumaiako Urola Itsas-adarreko PK izan zen eta hirugarren etxekoak, Pasaia Kayak 2005 K.K.
Banakako emaitzetan, Xabier Osa eta Matin Egaña (Itxas-Gain Zumaiako Urola Itsas-adarreko p.k.) gailendu ziren senior mailan, junior mailan, Unai Amostegi eta Martin Miranda (S.D.Santiagotarrak) izan ziren azkarrenak, gazteenen artean, kadete mailan Aimar Modenes eta Oihan Arrondo (S.D.Santiagotarrak) esprint estu batean gailendu ziren. Beteranoen mailan, Iñaki Etxeberria eta Imanol Burguera (Donostia Kayak K.E.) izan ziren azkarrenak
Emakumezkoetan, Irati osa eta Josefa Molina (Itxas-Gain Zumaiako Urola Itsas-adarreko p.k.) izan ziren azkarrenak, junior mailan, Ainhoa Elortegi eta Naroa Larrarte (S.D.Santiagotarrak) eta kadete mailan, bere taldekideak, Malen Juaristi eta Lorea Cabezon izan ziren garaileak. Kadete mailako mistoan, haizea Aranburu eta Jon Cecilia (S.D.Santiagotarrak) gailendu ziren.
Eta kanoan, C-2 seniorrak, Aitor Zabala eta Ivan Begoetxea (S.D.Santiagotarrak) izan ziren garaileak.

 

Iñigo Peñak B finala irabazi du

Kanporaketa oso gogor baten eta finalaurreko berdin baten ondoren, kanporaketako finalerako txartela urratu ondoren, non lehen sailkatua bakarrik pasatzen zen zuzenean eta bigarren izan zen, finalerdietan, finalerako txartela zuten hiru ontzirekin, laugarren izan zen. Azkenik, B finalean nagusitasunez irabazi zuten. Orain, Tokioko Jokoetara arte bide luzea geratzen da, Higinio Riverok ere bertan izango da, VL2 200m proban brontzezko domina eskuratu ondoren.

Higinio Riverok Brontze domina eskuratu du Munduko Kopan VL2 200m

Szegeden Munduko Sprint Kopa hasi ondoren, iristen zaizkigun albisteak bikainak dira, Higinio Riverok (Barrika P.T.) brontzea eskuratu du.
Laugarren izan zen kanporaketetan, finalaurrekoa burutu behar izan zuen, hirugarren sailkatuz, finalera iritsi eta bere bertsiorik onena emateko.


Bestalde, Iñigo Peñak (Itxas-gain Zumaiako Urola itsas-adarreko p.k.) gaur, ostirala, 17: 30ean hasiko du bere parte hartzea K-2 1000m-ko kanporaketarekin. Lehen sailkatua finalera pasako da, bestela, finalerdia larunbatean jokatuko da 15: 30etik aurrera. Finala igandean 11: 54an jokatuko da.

Garaipena ATSSentzat Euskadi slalom kopako 3. proban

Maiatzaren 8an Euskadiko Slalomeko Kopako hirugarren proba egin zen San Miguelen.
Berriro ere bi txapelketa multzotan banatuta, baina oraingoan bi txanda jokatzeke.
Club Atlético San Sebastianek irabazi zuen taldekako sailkapenean, S.D.Santiagotarrak bigarren eta Beti Busti K.E. hirugarren izan zirelarik.
Banakako sailkapenean, gizonezko juniorretan K-1 haritz Azanza (S.D.Santiagotarrak) izan zen garailea, gizonezko seniorretan Eneko Auzmendi (ATSS), emakumezko juniorretan K-1 Leire Goñi (ATSS) izan zen azkarrena, emakumezko seniorretan Irene Barba (ATSS) K-1 izan zen garailea, gizonezko juniorretan C-1 Alex Segura (ATSS) izan zen garailea, gizon senior mailan Mikel Ormazabal (S.D.Santiagotarak) izan zen irabazlea, emakumezko junior C-1ean, Nora Lopez (ATSS) izan zen lehen sailkatua. Irati Goikoetxea (ATSS) emakumezko senior C-1ean izan zelarik azkarrena. Kadete mailan K-1 eta C-1 Aitor Iriondo (S.D.Santiagotarrak) izan zen garailea, kadete emakumezko mailan K-1 eta C-1 Izar Garcia (S.D.Santiagotarrak). Gizonezko beteranoetan K-1 Luis Martin Moro (Donostia Kayak K.E.) izan zen irabazlea.

Maiatzaren 7ko Dekretua

Hemen 23/2021 DEKRETUA, maiatzaren 7koa, lehendakariarena, SARS-CoV-2k eragindako infekzioen hedapena geldiarazteko prebentzio-neurriei buruzkoa argitaratu da.

Zazpi domina. Espainiako Maratoi txapelketan

Zazpi domina, urrezko bat, zilarrezko bost eta brontzezko bat Espainiako Maratoi Txapelketaren balantzea. Gainera, Europako Maratoi txapelketarako hautaketa proba zen.

Ostiralean eman zioten hasiera txapelketari, Maratoi motza jokatuz, non Irati Osa (Itxas-Gain Zumaiako Urola itsas-adarreko p.k.) bigarren izan zen eta Maratoi motza jokatzeko sailkatu zen. Emaitza honen ondoren, hurrengo egunean berriz ere bigarren sailkatu zen Eva Barrios garaileari esprinta jokatuz eta maratoi tradizionalerako sailkapen berri bat lortu zuen. Eta igandean, Arantza Toledorekin batera, Europako Txapelketarako beste txartel bat lortu zuen K-2an.


Horrez gain, RFEPek zerrenda baieztatzea falta denean, Irene Ganak (Barrika P.T.) bigarren postua lortu zuen 23urtez azpiko K-1 mailan, Unai Amostegui eta Martin Miranda (S.D.Santiagotarrak) K-2 junior mailan eta Eider Amundarain (S.D.Santiagotarrak) junior K-1 mailan ere bigarren sailkatu ziren. Azken honek, K-2 mistoa ere egin zuen Mikel Larrarte taldekidearekin batera urrea lortuz. Haizea Aranburu eta Jon Cecilia (S.D.Santiagotarrak) bigarren izan ziren K-2 mailan.
Laura Zunzunegi (Pasaia Kayak 2005 K.K.) hirugarren izan zen junior K-1 mailan.


Asteburu honetan Euskadiko ibaien kopa izango da Pasaian, Euskadiko K-2 txapelketa. Eta igandean txikienak Legution.

Miren Lazkano Europako txapelduna

Ivrean Slalomeko Europako Txapelketa jokatu da eta bertan, Miren Lazkanok (ATSS) urrea eskuratu du C-1 senior mailan. Ibilbidearen hasieran egindako akats batek ez zuen eragotzi bere burua berrosatzea eta helmugan denborarik onena egin ahal izatea. Slalom extrem txapelketa ere jokatu zuen, non final-laurdenetaraino iritsi zen.

Maialen Chourrautek (ATSS) egin zuen denborarik onena finalerdietan, baina finalean ezin izan zuen errepikatu eta zortzigarren izan zen.

Klara Olazabal (S.D.Santiagotarrak) hamargarrena izan zen, dominen borrokatik at geatu zelarik, jasoriko zigorren ondoren emakumezko C-1 finalean. (S.D.Santiagotarrak) hamaseigarren izan zen finalerdietan eta gutxigatik ez zuen finalera sartzerik izan.

Ander Elosegik (S.D.Santiagotarrak) denborarik onena egin zuen kanporaketako bigarren jetsieran, baina finalerdietan, ate bat gainditu ondoren, ezin izan zuen finalera sartu.

Olatz Arregi (ATSS) finalerdietaraino iritsi zen kayak extrem-ean.


Patruiletan ez zen zorterik izan, eta 7. Neska kayakistak, neska kanoistak eta mutil kanoistak izan ziren. Mutil kayakistak hamargarren izan ziren.

Slalomeko Europako Txapelketan finalerdietara pasa dira denak

Ivrean jokatuko da Europako Slalom Txapelketa, non gure kirolari guztiak finalerdietara pasatu diren.
Pau Etxaniz (ATSS) palista gazteak ezin izan zuen kanporaketa jokatzera atera, gainontzeko euskal palistak Maialen Chourraut (ATSS) emakumezko seniorretan K-1, Joan Crespo (S.D.Santiagotarrak) gizonezko seniorretan K-1, Ander Elosegi (S.D.Santiagotarrak) gizonezko seniorretan C-1, Klara Olazabal (S.D.Santiagotarrak) eta Miren Lazkano (ATSS) emakumezko seniorretan C-1, pasa dira.
Gaur arratsaldean jokatuko dira patruilen finalak, eta bihar finalaurrekoei eta gizon-emakumeen kayaken finalei eta kanoa muturrekoari emango diete tartea. Igandean, berriz, gizonezkoen eta emakumezkoen kanoa eta kayak extrem finalaurrekoen eta finalen txanda izango da.
Patruiletan, ez da zorterik izan, eta podiumetik kanpo geratu dira.

 

Contactar

Paseo Anoeta 7 / Anoeta Pasealekua 7

Donostia - San Sebastian

Gipuzkoa

20014

Email: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.

Tel: 943 051365

Colaboradores

 

  A BILIN 21