Sevillak Espainiako Neguko Txapelketa jokatu da aurten ere, eta 6 domina lortu dituzte euskal palistek.
Lau urre, Higinio Rivero (Plentzia P.T.) izan zen lehen postua lortu zuena PK2 paracanoean. Roberto Rivas (S.D.Santiagotarrak) izan zen lehena gizon beteranoan 35-39 C-1, Maite Etxabe (Itxas-Gain Zumaiako Urola Itsas-adarreko P.K.) 45-49 urteko emakume beteranoan eta Xabi Osa (Itxas-Gain Zumaiako Urola Itsas-adarreko P.K.) gizon beteranoan 55-59 urteko K-1ean.
Begoña Lazkano (Donostia Kayak K.E.) hirugarren izan zen senior K-1 emakumean eta Eñaut Aizpurua eta Maite Etxabe (Itxas-Gain Zumaiako Urola Itsas-adarreko P.K.) hirugarren izan ziren Misto beteranoan -50 K-2.
Nerea Garciak (S.D.Santiagotarrak) podiuma gertu izan zuen, 23 urtez azpiko emakumeetan laugarren izan zelarik K-1, Iñigo Peña (Itxas-Gain Zumaiako Urola Itsas-adarreko P.K.) zazpigarren izan zen senior K-1 gizonetan, eta emakume kanoistak, Gema Victoria (Barrika P.T.) eta Ane Eileen Mesa (Barrika P.T.) zazpigarren senior eta Sub-23, hurrenez hurren.
Kluben arteko sailkapenean, S.D.Santiagotarrak Top-10 taldera hurbildu zen, hamahirugarren izanez.
Joan den asteburuan Ereagan jokatu zen 2023ko Euskadiko Kayak surf-eko kopako 1.go proba.
Emaitzei dagokienez, Agus Illarreta (RCNSS) izan zen garailea Grand master motzetan, Dani Fernandez (RCNSS) junior motzetan eta Eki Otegi (RCNSS) junior luzetan, Emakumezko motzetan, Xiang Mezzacasa (RCNSS) eta luzetan Irati Bordagarai (RCNSS) izan ziren garaileak. Gizonezko motzetan, Odei Etxeberria (RCNSS) eta luzeetan Aiur Illarreta (RCNSS)
Datorren asteburuan, Lekeition jokatuko da 2. Proba.
S.D.Santiagotarrak taldeak neguko Gipuzkoako Txapelketa irabazi zuen pasa den asteburuan. Pasaia Kayak 2005 K.K. izan zen bigarren eta Itxas-Gain Zumaiako Urola Itsas-adarreko P.K. hirugarren.
Banakako emaitzei dagokienez, Martin Egaña (Itxas-Gain Zumaiako Urola Itsas-Adarreko P.K.) izan zen irabazlea gizon senior K-1ean, Aimar Amundarain (S.D.Santiagotarrak) gizonezkoetan 23urtez azpiko K-1ean, Aimar Platero (S.D.Santiagotarrak) gizonezko junior K-1ean, gizonezkoetan kadeteetan K-1 Asier Aizpurua (Itxas-Gain Zumaiako Urola Itsas-Adarreko P.K.) izan zen azkarrena eta gizonezko parakanoe kadeteetan Asier Bulman (S.D.Santiagotarrak) izan zen lehen sailkatua. Beteranoetan, Oier Aizpurua (Itxas-Gain Zumaiako Urola Itsas-Adarreko P.K.) izan zen irabazlea -50 urtetako mailan, eta Oscar Luis Gonzalez (C.Palentino-Lurpelan) izan zen irabazlea +50ean, Gipuzkoako txapeldun Xabi Osa (Itxas-Gain Zumaiako Urola Itsas-Adarreko P.K.) izan zelarik.
Emakumeetan, Amaia Osaba (P.P.amplona) izan zen irabazlea Senior K-1, Nerea Garcia (S.D.Santiagotarrak) 23 urtez azpiko mailan, Marina Lizarraga (C. P. Pamplona) izan zen irabazlea junior mailan eta Ane Amostegi (S.D. Santiagotarrak) gipuzkoar txapeldun izendatu zen. Kadete mailan, Dánae Sanmartin (C.P.Pamplona) izan zen azkarrena, eta Gipuzkoako txapeldun Eneritz Aizpiolea (S.D.Santiagotarrak). Beteranoen kategorian, 50 urte baino gutxiagoan, Maite Etxabe (Itxas-Gain Zumaiako Urola Itsas-Adarreko P.K.) izan zen irabazlea, eta 50 urtetik gorakoetan, Cristina Iraeta (ATSS).
Kanoan, Odei Gelbenzu (S.D.Santiagotarrak) izan zen irabazlea kadete mailan. Emakumezko seniorretan, Gema Victoriak (Barrika P.T.) eskuratu zuen lehen postua eta bere klubeko kidea den Ane Eileen Mesak irabazi zuen, junior mailan.
Hurrengo hitzordua Sevillan izango da, junior, 23 urtez azpikoen, senior eta beteranoen neguko Espainiako Txapelketarekin. Eta astebete geroago, gazteenen txanda izango da Arcos de la Fronteran.
La Seu d 'urgell-en Kayak Crosseko lehen Espainiako Kopa jokatu da, eta euskal palistek hamalau domina eskuratu dituzte guztira. Lehiaketaren lehen egunean, Haizea Segurak (ATSS) eta Olatz Arregik (ATSS) irabazi zuten junior eta senior mailako emakumezkoetan, hurrenez hurren. Zilarra Klara Olazabalentzat (S.D.Santiagotarrak) emakume seniorretan eta Izar Garcia bere klubeko kidearentzat junior kategorian. Xuban Goikoetxea (ATSS) ere bigarren sailkatu zen junior mailan. Alex Segura (ATSS) hirugarren sailkatu zen senior mailan. Lehiaketaren bigarren eguna hobea izan zen, 3 urre, 3 zilar eta brontze bat lortu baitzuten: Urrea: - Klara Olazabal (S.D.Santiagotarrak) emakume seniorra - Haizea Segura (ATSS) emakume junior - Xuban Goikoetxea (ATSS) junior gizona Zilarra: - Miren Lazkano (ATSS) emakume seniorra - Pau Etxaniz (ATSS) gizon seniorra - Telmo Otegi (S.D.Santiagotarrak) junior gizona Brontzea: Olatz Arregi (ATSS) emakume seniorra
Kluben arteko sailkapenean, Atletico San Sebastianek irabazi zuen bi jardunaldietan, eta S.D.Santiagotarrak hirugarren.
Udaberria iristen ari da eta pixkanaka modalitate guztiek denboraldi berri bati ekingo diote. Asteburu honetan Kayak Surfaren txanda izango da Ereagako hondartzan.
Gaur, martxoak 8, Emakumearen Nazioarteko Eguna ospatzen da. Oraindik asko dago egiteko eta guztiok lan egin behar dugu zaintzaren banaketan, soldata-arrakalan, kontziliazioan dauden desberdintasunak desagertarazteko.
Beste arlo guztietan bezela, kirol munduan ere desberdintasunak badira eta guztion ardura da desberdintasun horiek agerian jarri eta benetako berdintasunaren alde lan egitea.
Ohi bezala, larunbatean ospatu zen Euskadiko Neguko Txapelketa Bidasoako uretan, Irun parean. Kluben arteko sailkapene nagusian, S.D.Santiagotarrak izan zen garaile, Itxas-Gain Zumaiako Urola Itsas-adarra P.K. bigarren eta hirugarren sailkatua, Pasaia Kayak 2005 K.K. Banakako emaitzei dagokienez, Eneritz Aizpiolea (S.D.Santiagotarrak) izan zen emakumezko kadete K-1ean irabazlea, junior mailan, Marina Lizarraga (C.P.Pamplona) izan zen azkarrena eta Ane Amostsegi (S.D.Santiagotarrak) izendatu zen Euskadiko txapeldun. C-1 mailan, Ane Eileen Mesa (Barrika P.T.) izan zen irabazlea. Senior K-1 emakumetan, Irati Osak (Itxas-gain Zumaiako Urola Itsas-adarreko P.K.) eskuratu zuen garaipena nagusitasunez eta senior C-1 emakumetan Gema Victoriak (Barrika P.T.) irabazi zuten. 23 urtez azpiko K-1 emakume kategorian, Irene Gana klubeko kidea izan zen azkarrena. Emakume K-1 +50 beteranotan, Cristina Iraeta (ATSS) izan zen irabazlea.
Gizonezkoetan, Asier Aizpurua (Itxas-gain Zumaiako Urola Itsas-adarreko P.K.) izan zen irabazlea K-1 kadete mailako gizonezkoetan, C1ean Odei Gelbenzu (S.D.Santiagotarrak) izan zen garailea Paracanoean, Asier Bulman , taldekidea izan zen irabazlea. Junior mailan, Markel Juaristi (S.D.Santiagotarrak) izan zen azkarrena. K-1 Senior mailan, Beñat Arsuaga (S.D.Santiagotarrak) izan zen lehen sailkatua. 23 urtez azpiko K-1 mailan, Moises Grijalba (C.P.Pamplona) izan zen irabazlea eta Ekaitz Aizpiolea (S.D.Santiagotarrak) izan zen Euskadiko txapeldun. Gizon beteranoen artean -50, Eñaut Aizpurua (Itxas-Gain Zumaiako Urola Itsas-Adarreko P.K.) izan zen irabazlea eta +50ean Xabier Osa taldekidea. Asteburu honetan Gipuzkoako Txapelketaren txanda izango da Zumaian eta hurrengo astean Espainiako junior, 23 azpiko eta senior mailako Neguko Txapelketa egingo da, beteranoekin batera Sevillan eta astebete beranduago Espainiako Neguko Txapelketa Arcos de la Fronteran gazteenentzat. Zorte on!
Goi mailan bi hamarkada eman ondoren, Ander Elosegik agur esan dio Goi Mailako Txapelketari. Donostiako Aquariumean egin du, bere familikoak eta bere ingurune hurbilenarekin batera. Olatz Legarza Basque Team-eko koordinatzaileak eta Gorka Iturriaga Jarduera Fisikoaren eta Kirolen zuzendariak kirol-ibilbide oparoa eta pertsona gisa dituen balioak azpimarratu dituzte.
Pekin, Londres, Rio eta Tokyoko Joko Olinpikoetako lau parte-hartze, lau diploma eta domina ugari Munduko eta Europako Txapelketetan dira bere palmaresa. Eta berak prentsaurrekoan nabarmendu duenez, urte hauetan guztietan bizipenak izan dituen pertsonak dira onena eta geratzen denarekin.
Hitzordura, familiaz eta hurbilekoez gain, Xabier Taberna Jokoetako entrenatzailea, Maialen Chourraut, Xabier Taberna teknikariarekin batera, baita Jone Otaño, Jon Ergüin, Joan Crespo eta beste asko izan dira. La Seu de Urgellen kontzentraturik zeuden beste zenbait kirolari eta teknikarik ere agur bideo bat ere bidali diotelarik. Ekaitz Saies Sprinteko Real Federación Españolako zuzendari teknikoa ere bertan izan delarik. Guztiek egon nahi izan dute Anderrentzat hain garrantzitsua den une honetan. Onena opa diogu bere bizitzako aldi berrian.