Zazpi domina. Espainiako Maratoi txapelketan

Zazpi domina, urrezko bat, zilarrezko bost eta brontzezko bat Espainiako Maratoi Txapelketaren balantzea. Gainera, Europako Maratoi txapelketarako hautaketa proba zen.

Ostiralean eman zioten hasiera txapelketari, Maratoi motza jokatuz, non Irati Osa (Itxas-Gain Zumaiako Urola itsas-adarreko p.k.) bigarren izan zen eta Maratoi motza jokatzeko sailkatu zen. Emaitza honen ondoren, hurrengo egunean berriz ere bigarren sailkatu zen Eva Barrios garaileari esprinta jokatuz eta maratoi tradizionalerako sailkapen berri bat lortu zuen. Eta igandean, Arantza Toledorekin batera, Europako Txapelketarako beste txartel bat lortu zuen K-2an.


Horrez gain, RFEPek zerrenda baieztatzea falta denean, Irene Ganak (Barrika P.T.) bigarren postua lortu zuen 23urtez azpiko K-1 mailan, Unai Amostegui eta Martin Miranda (S.D.Santiagotarrak) K-2 junior mailan eta Eider Amundarain (S.D.Santiagotarrak) junior K-1 mailan ere bigarren sailkatu ziren. Azken honek, K-2 mistoa ere egin zuen Mikel Larrarte taldekidearekin batera urrea lortuz. Haizea Aranburu eta Jon Cecilia (S.D.Santiagotarrak) bigarren izan ziren K-2 mailan.
Laura Zunzunegi (Pasaia Kayak 2005 K.K.) hirugarren izan zen junior K-1 mailan.


Asteburu honetan Euskadiko ibaien kopa izango da Pasaian, Euskadiko K-2 txapelketa. Eta igandean txikienak Legution.

Contactar

Paseo Anoeta 7 / Anoeta Pasealekua 7

Donostia - San Sebastian

Gipuzkoa

20014

Email: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.

Tel: 943 051365

Colaboradores

 

  A BILIN 21