Urrea eta Zilarra Neguko Espainiako Txapelketan

Estatu mailan ur bareen denboraldiari hasiera eman zaio LI Espainiako Neguko Txapelketarekin, Sevillan.


Guztira 2 domina, Higinio Riverorentzat (Barrika P.T.) Gizonezkoetan KL2 mailan urrea eta 23 urtez azpiko K-1 mailan, Aitor Gorrotxategik (S.D.Santiagotarrak) zilarra eskuratu zuen.

Finalisten plaza ugari ere bai eskuratu zituzten Euskal ordezkariek, Irati Osa (Itxas-Gain Zumaiako Urola Itsas-Adarreko P.K..) bosgarren izan zen emakume senior K-1ean, Nerea Garcia (S.D.Santiagotarrak) laugarrena 23 urtez azpiko Emakume K-1ean eta Eider Amundarain (S.D.Santiagotarrak) bosgarrena junior emakumezko K-1ean.

Kluben sailkapen nagusian, S.D.Santiagotarrak seigarren sailkatu zen.

Hurrengo txapelketa, etorkizuneko kirolari gazteen Espainiako Neguko Txapelketa izango da.

 

Palista, teknikari eta klubentzako zerbitzuen galdetegia

Federazioaren Ohiko Batzar Nagusian azaldu zen bezala, federazioak eskaintzen dituen zerbitzuei buruz klubek, palistek eta teknikariek duten iritzia jakin nahi da, baita hobetu beharreko alderdiak ere. Horregatik eskatzen dizuegu zuen laguntza galdetegia betetzeko.
Jarraian, galdetegiak betetzeko estekak dituzue; ez dizue 2 minutu baino gehiago emango.

PALISTA/TEKNIKARIAK: https://docs.google.com/forms/d/1f9yLiE5UkOvAW7-kQJw50Jzg2r5Z4ovj3x24kNnYrfM/edit

 

KLUBAK: https://docs.google.com/forms/d/1aSx93ARhSne34ea5T-aXxGKDxCAhzbxxLkQNwHM9NBQ/edit

 

 

Parte hartzaile guztiei eskerrak eman nahi dizkiegu hobetzen laguntzeagatik.

Covid-19aren eragina pairatu duten klubentzat laguntza

Eusko Jaurlarizak klubentzako dirulaguntza deialdi berri bat atera du:

 

AGINDUA, 2021eko martxoaren 10ekoa, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuarena, zeinaren bidez Covid-19ak 2020ko ekitaldian Estatuko eta/edo nazioarteko lehiaketetan parte hartu duten kirol-klubetan eta kirol-instalazio edo gimnasioetan izan dituen ondorioak arintzeko 2021eko dirulaguntzak emateko deialdia egiten den igortzen da, martxoaren 25ean argitaratuko da EHAAn, eta eskaerak aurkezteko epea martxoaren 26tik apirilaren 25era bitartekoa izango da (biak barne).

 

Link honetan laburpena dago:

 

https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/67379-eusko-jaurlaritzak-milioi-euro-bideratuko-ditu-pandemiak-kirol-talde-eta-instalazioetan-edo-gimnasioetan-izan-duen-eragina-arintzeko-gobernu-bilera-2021

Covid-aren azken legedi eguneraketak

13/2021 DEKRETUA, martxoaren 6koa, lehendakariarena, zeinaren bidez prebentzio-neurri espezifikoak 2021ean testu bakar batean lehen aldiz bateratu eta eguneratuko diren, alarma-egoeraren deklarazioaren eremuan, egoera epidemiologikoaren bilakaeraren ondorioz eta SARS-CoV-2k eragindako infekzioen hedapena geldiarazteko, igortzen da. Hemen dekretua.

 

Hemen, Ertzaintzak eta udaltzaingoek alarma sanitarioari buruz dituzten aplikazio-irizpideak, Lehendakariaren martxoaren 6ko 13/2021 Dekretuari dagokionez.

 

 

Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Galdera Erantzunak Bertsio Berria 21.3.9 . Hemen.

S.D. Santiagotarrak Euskadiko Neguko Txapelketako garaile

S.D. Santiagotarrak izan zen Euskadiko neguko txapelketako garailea. Podiumean Itxas-Gain Zumaiako Urola Itsas-adarreko P.K eta Barrika P. T. izan zituen lagun, bigarren eta hirugarren hurrenez hurren.


Banakako sailkapenetan, Gizonezko Senior Mailan K-1an garaipena Mikel de Velascorentzat (Getxo Kayaka) izan zen, 23 urtez azpikoetan K-1ean, Beñat Arsuaga (S.D.Santiagotarrak) izan zen azkarrena. Gizon junior K-1 kategorian, Martin Mirandak (S.D.Santiagotarrak) irabazi zuen, eta bere klubeko kide den Aimar Modenesek kadete K-1 mailan. Beteranoen kategorian, 50 urte baino gehiagotan, azkarrena Xabier Osa izan zen (Itxas-Gain Zumaiako Urola Itsas-adarreko p.k.) 50 urte baino gutxiagoan, bere taldekidea eta zenbait aldiz munduko txapeldun izan zen Oier Aizpurua.


Emakumezkoei dagokienez, Irati Osa (Itxas-Gain Zumaiako Urola Itsas-adarreko p.k.) nagusitu zen K-1 senior mailan. Irene Ganak (Barrika P.T.) 23 urtez azpiko K1 kategorian irabazi zuen, Uxue Arsuagak (S.D.Santiagotarrak) emakumezko junior K-1ean eta kadete K-1 mailan, bere taldekidea, Malen Juaristi. Beteranoen mailan Maite Etxabe (Itxas-Gain Zumaiako Urola Itsas-adarreko p.k.) izan zen azkarrena.

Argazkilaria J.M.Anatol


Kanoan, Roberto Rivasek (S.D.Santiagotarrak) denborarik azkarrena egin zuen, gizonezko seniorretan irabaziz, bere klubeko kidea den Pablo Muiñok Kadete C-1ean irabaziz. Emakumezko kadete C-1ean Ane Eileen Mesa (Barrika P.T.) izan zen garailea.


Hurrengo hitzordua martxoaren 13an izango da, Zumaian, Gipuzkoako Txapelketan.

Slalom-ak bosgarren martxa sartuta du

Joan den asteburuan jokatu zen La Seu d 'Urgellen Espainiako Kopako 2. Proba. Hautatze proben aurre sailkatze probak zirelarik, martxoaren 20-21eko eta 27ko eta 28ko La Seu eta Paueko hautaprobetarako iragazki gisa baliagarri zirelarik. Horrela, nazioarteko hitzorduetara joango diren taldeak zehaztuta geratuko dira.

Gure emakume kirolariek 14 domina irabazi dituzte, gizonek bezainbeste.
Lehen jardunaldian, Maialen Chourrautek (ATSS) K-1 senior mailan irabazi zuen, bere klubeko kidea den Leire Goñik junior mailan gauza bera eginez, baina gainera bikoiztu egin zuen, kanoa mailan beste urrezko domina bat lortuz.

Bigarren jardunaldian, bai Maialenek eta bai Leirek emaitzak errepikatu zituzten K-1ean, Nora Lopezek (ATSS) emakumezko junior C-1ean ere urrea eskuratu zuen,  Miren Lazkanok emakumezko Senior C-1ean.


Olatz Arregik (ATSS) K-1 seniorretan, Klara Olazabalek (S.D.Santiagotarrak) C-1 seniorretan eta Maite Odriozolak (ATSS) K-1 juniorretan, zilarrezko domina lortu zuten lehen jardunaldian; bigarrenean, Maitek emaitza errepikatu zuen eta Malen Gutierrez (ATSS) gehitu zitzaion C-1 juniorretan.

Izar Garcia (S.D.Santiagotarrak) lehen jardunaldian hirugarren izan zen C-1 junior mailan eta Malen Gutierrez bigarren jardunaldian.
Emakumeen lorpenei, gizonezkoek lortutako dominak gehitu behar zaizkie, lehen jardunaldian 5 urre, zilar bat eta brontze bat.
Bigarren jardunaldian urre bat, 4 zilar eta bi brontze.

Guztira 28 domina.

Klubekako sailkapenean, lehen jardunaldian, garaipena ATSSrentzat eta hirugarren postua Santiagotarrakentzat izan ziren.

Bigarren jardunaldian, Atletico San Sebastian bigarren izan zen eta Santiagotarrak hirugarren.

Emakumearen nazioarteko eguna

Gaur, martxoak 8, Emakumearen Nazioarteko Eguna ospatzen da. Oraindik asko dago egiteko eta guztiok lan egin behar dugu zaintzaren banaketan, soldata-arrakalan, kontziliazioan dauden desberdintasunak desagertarazteko.

Beste arlo guztietan bezela, kirol munduan ere desberdintasunak badira eta guztion ardura da desberdintasun horiek agerian jarri eta benetako berdintasunaren alde lan egitea.

Animo neskak, lortuko dugu!

Dena prest Bidasoa ibaian

Igandean Euskadiko Neguko Txapelketa jokatuko da Bidasoa ibaian, Irunen. 7 klubetako 140 palista baino gehiago elkartuko dira 10:30etatik aurrera.
Seniorrak, 23 urtez azpikoak eta juniorrak izango dira lehenak.
Ondoren, kadeteen eta beteranoen txanda izango da. Ondoren, K-1 senior, Sub-23, junior eta beterano emakumeei emango zaie irteera, kategoria bereko kanoekin batera, bai gizonentzat bai emakumeentzat.
Amaitzeko, emakume kadeteak eta kanoa kadeteak irtengo dira.

Klubaren aurrekaldeko pasealekua moztuta egongo da eta parte-hartzaileentzat bakarrik gordeko da. Oinezko guztiak S.D.Santiagotarrak-en instalazioen atzetik desbideratuko direlarik.

 

Kayak Surfeko Teknifikazioa: telekonferentzia bidez

"Lehiaketa aurreko egokitzapen fisikoa"



Datorren ostegunean, martxoaren 11n, 19: 30ean, telekonferentzia bidez, Euskadiko kayak surf selekzioak Teknifikazio jardunaldi irekia egingo du interesa duen ororentzat, lehiaketa aurreko egokitzapen fisikoa lantzeko.
Dinamikak, errutinak eta exekuzioak trukatuko dituzte eta kayak surfaren prestaketara hobekien egokitzen den modua baloratuko dute. Ondoren, bakoitzak bere errealitatera egokitu ahal izango du, baliabide materialei, denborari eta abarri dagokienez.

Esteka honetan konektatu ahal izango zarete.

 

Unirse a la reunión Zoom

https://zoom.us/j/98131351323

Contactar

Paseo Anoeta 7 / Anoeta Pasealekua 7

Donostia - San Sebastian

Gipuzkoa

20014

Email: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.

Tel: 943 051365

Colaboradores

 

  A BILIN 21