Jarduteko jarraibideak

KIROL-FEDERAZIOENTZAKO JARRAIBIDEAK, SEXU-JAZARPEN ETA –ABUSU ETA SEXUAN OINARRITUTAKO JAZARPENAREN AURREAN


HELBURU OROKORRA

Alde batetik, kirol-eremua da emakumeen eta gizonen arteko egiturazko desberdintasuna nabarmenena den arloetako bat. Bestalde, adierazi behar da haurrak eta nerabeak eta emakumeak bereziki kalteberak direla sexu-delituen aurrean gizarte-maila guztietan, eta bai kirol-arloan ere.

Horiek horrela, Euskal Kanoe Federazioak jarduera-jarraibide batzuk onartu ditu, helburu orokorra dutenak kirol federatuaren jardueraren esparruan gerta daitezkeen sexu-jazarpena eta -abusua eta sexuan oinarritutako jazarpena prebenitzea eta, gertatuz gero, haiei modu eraginkorrean aurre egitea.


APLIKAZIO-EREMUA

Jarraibide hauen aplikazio-eremua hedatzen da kirol-federazioaren jardueretan parte hartzen duten pertsona fisiko eta juridiko guztiengana.


KONFIANTZAZKO PERTSONA

Federazioak arduradun tekniko bat jarriko du —nahi eta nahi ez emakumezkoa—, jarraibide hauek betetzeko erantzukizuna izango duena eta haiek dinamizatzeaz eta ondo funtzionatzeaz arduratuko dena. Nahitaez prestakuntza berezia izango du berdintasunaren alorrean eta sexu-abusuaren eta -jazarpenaren eta sexuan oinarritutako jazarpenaren alorrean, eta bere lana izango da sexu-abusuaren edo -jazarpenaren edo sexuan oinarritutako jazarpenaren salaketa orori konfidentzialtasunez erantzutea eta dagokion jardun-prozedura dinamizatzea. Entitateko konfiantzazko pertsona:

 

  • OLATZ ALKORTA AGIRREGABIRIA, IDAZKARIA (izen-abizenak eta kargua)


JARDUTEKO PROZEDURA

Salaketa aurkeztearekin hasten da prozedura, eta aurkezten duena biktima bera izan daiteke, edo sexu-abusu edo -jazarpeneko edo sexuan oinarritutako jazarpeneko egoera baten berri edo haren susmoa duen beste edozein pertsona.

Konfiantzako pertsonak, datu objektiboen lehen analisia egin ondoren, aukera hauek ditu:

  1. Salaketa izapidetzeko ez onartzea, baldin eta agerikoa bada planteatutakoa ez dela protokolo honen eremukoa.
  2. Prozedura informal bat hastea.
  3. Egoerak: jokabideak falta arintzat har daitezkeenean, salbu eta biktimak pentsatzen badu komeni dela zuzenean prozedura formalera jotzea; edo, jokabide sexistak izanik ere, ez badira sexu-abusu eta -jazarpen edo sexuan oinarritutako jazarpenaren mailara iristen, baina denboraren poderioz hala izan badaitezke, berriro gertatzen badira.
  4. Helburua: arazoa estraofizialki konpontzea, edo ez bilakatzea sexu-abusu edo -jazarpen edo sexuan oinarritutako jazarpen-auzia.
  5. Amaiera: alderdien artean kexa ebazteko akordioa dagoenean.
  6. Prozedura formal bat izapidetzen hastea. Horretarako, kasua kirolean gertatzen diren sexu-abusu eta -jazarpenei eta sexuan oinarritutako jazarpenei aurre egiteko Eusko Jaurlaritzak eta Basque Team Fundazioak duten Zure Taldekoak Gara izeneko arreta-zerbitzura bideratzeko aukera izango da.
  7. Egoerak: jokabideak falta astunak edo oso astunak direnean, edo biktimak, prozedura informal batetik igaro ondoren ez duenean konponbiderik lortzen edo salatutako jokabideak behin eta berriz gertatzen direnean.
  8. Helburua: salaketari buruzko ikerketa-prozesu formal bat garatzea.
  9. Amaiera: salaketa artxibatzea edo diziplina-neurriak edo, hala badagokio, neurri zuzentzaileak ezartzea, bai federazioaren diziplina-araubidean, bai egitateak gertatu diren entitateko lan-harremanen edo boluntariotza-harremanen eremuan.

SALAKETAK KOMUNIKATZEKO BIDEAK

Federazioak telefono-zenbaki bat eta posta elektroniko bat ditu, sexu-abusu edo -jazarpen edo sexuan oinarritutako jazarpen baten biktima den edo egoera horren berri edo susmorik duen edozein pertsonak kexa edo salaketa aurkez dezan, bai eta protokoloari buruzko edozein informazio edo lotutako informazioa eska dezan ere. Federazioko konfiantzazko pertsonen ardurapean egongo dira komunikabide horiek.

  • Telefonoa: 943051365.
  • Helbide elektronikoa: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.

Era berean, Euskal Kirol Federazioen Batasunak bere web-orriko arreta bulego birtualean salaketak egiteko aukera bideratuko du.

  • Telefonoa: 946 232 689
  • Helbide elektronikoa: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.
  • Web: https://euskalkirola.eus/

Honez gain, hala nahi duten pertsonak zuzenean jar daitezke harremanetan Eusko Jaurlaritzaren «Zure Taldekoak Gara» zerbitzuarekin (kirolean gertatzen diren sexu-abusu eta -jazarpenei eta sexuan oinarritutako jazarpenei aurre egiteko Eusko Jaurlaritzak eta Basque Team Fundazioak duten arreta eta aholkularitza espezializatuko zerbitzua).

  • Telefonoa: 688 671 000
  • Helbide elektronikoa: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.
  • Web: https://www.euskadi.eus/zuretaldekoakgara/

Hiru aukera horiek daudenez, salatzaileak erabakiko du nahiago duen federazioarekin berarekin, Euskal Kirol Federazioen Batasunarekin edo administrazio publikoak eskainitako zerbitzuarekin komunikatu.


SEXU-JAZARPEN ETA -ABUSUAK ETA SEXUAN OINARRITUTAKO JAZARPENA PREBENITZEKO ETA ZEHATZEKO TRESNAK

Hartutako neurriak eraginkorrak izan daitezen, tresna hauek diseinatu dira:

  1. Lankidetza-hitzarmena, Euskal Kanoe Federazioaren eta Eusko Jaurlaritzako Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zuzendaritzaren artekoa.
  2. Sexu-jazarpen eta -abusuak eta sexuan oinarritutako jazarpena prebenitzeko eta zehatzeko araudia.

 

Contactar

Paseo Anoeta 7 / Anoeta Pasealekua 7

Donostia - San Sebastian

Gipuzkoa

20014

Email: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.

Tel: 943 051365

Colaboradores

 

  A BILIN 21