Maialen Chourraut ur bizietako kalana

Atzo, Maialen Chourraut eta Xabier Etxaniz Donostia iritsi zirenean, Eusko Jaurlaritzako bozeramaile eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburu den Bingen Zupiriak, Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren zuzendari Jon Rendondok eta Basque Team-eko kudeatzaile Olatz Legarzak ongietorria eta zorionak eman zizkieten lortutako arrakastagatik.
Prentsaurrekoan Maialen oso pozik eta gutxitan bezala, asebete ikusi zen, eta eskerrak eman zizkioten ingurukoei, jasotako beroagatik.
Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak, halaber, ur bizien kanal bat eraikitzeko konpromisoa eta babesa agertu zuen, Gipuzkoako Foru Aldundiaren babesarekin batera, eta Maialen Chourraut ur bizien kanala deitzea proposatzeko borondatea adierazi zuen.
2022ko aurrekontuetan kanala eraikitzeko aurreikusitako partida bat dagoela esan zuen, 4 milioi euroko kostua izango duela eta 2023rako amaituta egotea espero dutela adierazi du, Parisko Jokoak baino lehen.

Maialen Chourraut eta Xabi Etxaniz-i harrera

Gaur uztailak 29, osteguna, arratsaldeko 18:30h-ak aldera Concha-ko hondartzan, Club Atlético San Sebastián klubaren partean, harrera egingo zaie iritsi berri izango diren Maialen Chourraut eta bere entrenatzailea den Xabi Etxaniz-i.

Bertaratuko direnek gogoan izan behar dute, musukoa eramatea derrigorrezkoa izango dela.

Zilarra Maialen Chourrautentzat

Maialen Chourruatek (ATSS) bere historia handitu du. Final zirraragarri batean zilarra zintzilikatu du Funk alemaniarraren atzetik.
Bere maila erakutsi du beste behin, eta bost urteko ziklo atipikoaren ostean, zilar olinpikoarekin amaitu du. Bere palmares zabalari gehituz, hirugarren domina olinpikoa lortuz, 2016ko Rioko urreari eta 2012ko Londresko brontzeari, bere laugarren parte-hartze olinpikoan.


Horrela, ur bizietako euskal palistek beraien partehartzea amaitu dute, Ander Elosegiren zortzigarren postuarekin, laugarren olinpiar diplomarekin. Orain, esprinta noiz hasiko zain, Iñigo Peña zumaiarrarekin (Itxas-gain Zumaiako Urola itsas-adarreko p.k.) K-2 1000m proban, Franciso Cubelos talaveraniarrarekin batera arituko delarik.
Asteazkenean izango da, abuztuaren 4an, 4: 28an sailkatze probetan.

 

Gero Joku paraolimpikoetan, Higinio Riverok parte hartuko du, V-2 200m-tan.

Kayak Surf-eko emaitzen programaren aurkezpena

Kayak surf batzordeak ia bi urte daramatza lanean, emaitzen programa digitalizatu eta garai berrietara egokitzeko.

Bihar asteartea, uztailak 27, 19: 30etan programaren aurkezpena egingo da.

Irailaren 4-5ean edo 11-12an estreinatuko da Mundakan.

Hona hemen aurkezpenera sartu ahal izateko esteka:

https://us02web.zoom.us/j/5376792509?pwd=SktQYzJCRVBSQmJmWlpydHhUQnR4Zz09

 

ID de reunión: 537 679 2509

Código de acceso: 218306

 

 

Diploma Ander Elosegirentzat

Ander Elosegik (S.D.Santiagotarrak) zortzigarren bukatu du Olinpiar Jokoetan.
Finalerdiak hirugarren denborarik onenarekin gainditu ostean, ezin izan du finalerdietako emaitza errepikatu finalean.
Honekin, lau dira jada olinpiar jokoetako partehartzeak, guztietan diploma lortuz.
Pekin 2008 laugarren izan zen, Londres 2012 laugarren baita ere, Rio 2016 zortzigarren.
Bihar Maialen Chourrauten (ATSS) txanda izango da, atzoko kanporaketak jokatu eta gero. Bihar emakume kayakistek jokatuko dituzte finalerdiak eta finalak. Maialenentzako laugarren jokoak ere badira. Pekinen jokoz kanpo egon zen lehen kanporaketetan. Baina hurrengo jokoetan bere maila erakutsi ahal izan zuen, Londresen brontze bat eta Rion urrea lortuz.
Bihar 7: 00etatik aurrera finalerdiak jokatuko dira eta 9: 15ean finala. Finalaurrekoetatik bosgarren denborarik onena duen Maialenek 20.a izango da irteeran, eta hamar onenak finalera igaroko dira.

 

Hamazazpi domina Espainiako Jovenes promesas Kopan

Sort-en izan da Espainiako Promesa Gazteen Kopako lehen proba.
Guztira, 17 domina lortu dituzte. 7 urre, 3 zilar eta 7 brontze.

Haizea Segurak (ATSS) binakoa egin zuen k-1eta C-1 irabazita. Ainara Azanzak (S.D.Santiagotarrak) ere dobletea egin zuen, kadete mailan K-1en zilarra eta kanoan brontzea lortuz. Ainara Goikoetxea (ATSS) emakumezko infanti A mailan K-1 eta C-1 ere irabazi zituen. Ameli Leizaola (ATSS) ere bi dominarekin itzuli den palistetako bat da, haur mailako B K-1 mailan hirugarren eta  C-1 mailan garaile izan ondoren. Xuban Goikoetxea lehena izan zen C-1 kadete mailan eta hirugarrena K-1 kadete mailan.
Izar Garciak (S.D.Santiagotarrak) hirugarren postua eskuratu zuen kadete K-1 mailan. Jara Guerrero (ATSS) hirugarren izan zen emakumezko infantil A K-1 kategorian. Kadete mailako C-1 kategorian, hirugarren Jon Garasa (ATSS) izan zen. Infantil A mailako gizonezko C-1ean Oihan Deus (ATSS) hirugarren izan da, eta Oier Azpillaga (ATSS), berriz, bigarren gizonezko infantil B C-1ean.

 Aitor Iriondo (S.D.Santiagotarrak) lehena izan da gizonezko kadete K-1ean eta Javier Arruabarrena (S.D.Santiagotarrak) bigarren.

 

Parte-hartze handia 2. Euskadiko itsas-Kayak kopan

Uztailaren 18an, igandea, Pasaiako itsas-kayak zeharkaldia egin zen, parte-hartzaile asko izan dira, parte hartu duten SUP kopurua asko handituz.
Itxas-Gain Zumaiako Urola Itsas-adarreko P.K. izan da klubekako sailkapena irabazi duena, bigarren Pasaia Kayak 2005 K.K. eta hirugarren Barrika P.T.
Banakako sailkapenean, Aritz Aranetak (Pasaia Kayak 2005 K.K.) irabazi du k-1 mailako gizon seniorretan, Jose Mari Villagarcia (Itxas-Gain Zumaiako Urola Itsas-adarreko P.K.) izan da garailea beterano K-1 -50 mailan, eta +50 mailan, Rafa Quevedo (Barrika P.T.) izan da azkarrena. Emakumezkoetan, Maite Etxabe (Itxas-Gain Zumaiako Urola Itsas-adarreko P.K.) izan da garailea. Ontzi bikoitzetan, Imanol Burguera eta Xabier Ruiz de Aretxabaleta (Donostia Kayak K.E.) eta bere taldekideak diren Aiora eta Eider Irazu ahizpek irabazi zuten.
Tradizionaletan, Javier Arrasu (S.D.Santiagotarrak) izan da azkarrena. SUP modalitatean, gizonezkoetan Manuel Hoyuela (Aranjuezko C.E.P.P.) izan da garailea eta emakumezkoetan, Amaia Mellado.


Hurrengo hitzordua Hondarribian jokatuko den Euskadiko Txapelketa izango da, uztailaren 31n.

 

uskal Selekzioa hirugarren tokira igo da gizonezko K-4ean

Sanabrian K-4ko Gaztela eta Leongo Sari Nagusia izan da, iazko etenaldiaren ondoren eta aurten formatu berritu samarra izan du; izan ere, Valladoliden jokatu ohi zen eta probarako puntuagarria zen larunbateko proba bertan behera geratu baita, Sanabrian, igandeko proba bakarrik egin delarik.
Gaztela eta Leondik kanpoko klubik gabe eta 9 autonomia erkidegoren parte-hartzearekin, Anticovid neurriak direla eta, selekziokako proba jokatu da.
Xabi Osa (Itxas-Gain Zumaiako Urola Itsas-adarreko p.k.), Unai Azkune (Itxas-Gain Zumaiako Urola Itsas-adarreko P.K.I, Ion Carballo (Pasaia Kayak 2005 K.K.) eta Xabier de Velasco (Getxo Kayaka)  hirugarren izan dira gizonezko proban. Emakumezkoak, aldiz, bosgarren izan dira, Eider Amundarain (S.D.Santiagotarrak), Laura Zunzunegi (Pasaia Kayak 2005 K.K.), Sara Tarragona (Pasaia Kayak 2005 K.K.) eta Maika Terroso (Pasaia Kayak 2005 K.K.).
Herrialdekako txapelketan Irati Osak (Itxas-Gain Zumaiako Urola Itsas-adarreko p.k.) Espainia bezala parte hartu du, garaipena lortuz.

 

Contactar

Paseo Anoeta 7 / Anoeta Pasealekua 7

Donostia - San Sebastian

Gipuzkoa

20014

Email: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.

Tel: 943 051365

Colaboradores

 

  A BILIN 21