Garaipena ATSSentzat Euskadi slalom kopako 3. proban

Maiatzaren 8an Euskadiko Slalomeko Kopako hirugarren proba egin zen San Miguelen.
Berriro ere bi txapelketa multzotan banatuta, baina oraingoan bi txanda jokatzeke.
Club Atlético San Sebastianek irabazi zuen taldekako sailkapenean, S.D.Santiagotarrak bigarren eta Beti Busti K.E. hirugarren izan zirelarik.
Banakako sailkapenean, gizonezko juniorretan K-1 haritz Azanza (S.D.Santiagotarrak) izan zen garailea, gizonezko seniorretan Eneko Auzmendi (ATSS), emakumezko juniorretan K-1 Leire Goñi (ATSS) izan zen azkarrena, emakumezko seniorretan Irene Barba (ATSS) K-1 izan zen garailea, gizonezko juniorretan C-1 Alex Segura (ATSS) izan zen garailea, gizon senior mailan Mikel Ormazabal (S.D.Santiagotarak) izan zen irabazlea, emakumezko junior C-1ean, Nora Lopez (ATSS) izan zen lehen sailkatua. Irati Goikoetxea (ATSS) emakumezko senior C-1ean izan zelarik azkarrena. Kadete mailan K-1 eta C-1 Aitor Iriondo (S.D.Santiagotarrak) izan zen garailea, kadete emakumezko mailan K-1 eta C-1 Izar Garcia (S.D.Santiagotarrak). Gizonezko beteranoetan K-1 Luis Martin Moro (Donostia Kayak K.E.) izan zen irabazlea.

Contactar

Paseo Errotaburu nº1-3ª Planta

Donostia - San Sebastian

Gipuzkoa

20018

Email: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.

Tel: 943 051365

Colaboradores