Piraguismoko Hastapen ikastaroa on-line

Euskadiko Kanoe Federakuntzak bi Piraguismoko Hastapen ikastaro antolatuko ditu, garai berrira egokiturik. Teoria on-line emango da, praktikaldia, sarrera proba, zein ebaluazio proba, presentzialki egingo direlarik saio bakar batean.

Lehenengo ikastaroa, maiatzaren 24tik 30ra bitartean burutuko da, astean zehar, arratsaldez, teoria Zoom plataforma bidez jarraitu beharko direlarik ikasgaiak.

Aste horren amaieran, igandean, presentzialki, sarrera proba, praktikaldia eta azterketa burutu beharko dira, Irun-en S.D.Santiagotarrak-ek instalakuntzetan.

Beste ikastaroa, ekainean, 14tik 20ra bitartean bitartean burutuko da, astean zehar, arratsaldez, teoria Zoom plataforma bidez jarraitu beharko direlarik ikasgaiak.

Aste horren amaieran, igandean, presentzialki, sarrera proba, praktikaldia eta azterketa burutu beharko dira, Orioko Arraunetxe eraikinean.

Hemen duzue informazio guztia:

Maiatzeko ikastaroa

Ekaineko ikastaroa

1-Eranskina: Sarrera proba

izenemate orria

Prestakuntza hau kirolaren hastapenetan aritu nahi duten teknikariei bideratua dago.

Ikastaroaren helburu nagusia da piraguismoaren kirolean teknikari gisa oinarrizko mailan behar duten formakuntza ematea.

Zehazki, lortuko diren gaitasun orokorren artean, piraguismoa sustatzea, bultzatzea eta kirol edo modalitatearen oinarrizko hastapena egitea lehen hogei ordutan. Eta. kirolariak zaintzea eta laguntzea, eskola kirol edo kirol federatuarenak diren jarduera eta lehiaketetan parte hartu behar dutenean

Hastapeneko irakasleentzako ikastaroa Federazioaren prestakuntza jarduera bat da, eta bertan ikasgai hauek ematen dira: oinarrizko ezagupenen arloa, metodologia eta piraguismoaren didaktika, material eraikuntza eta mantentzea, segurtasun aktiboa eta prebentziozkoa, programazioa, palakadak emateko maniobrak eta teknika.

 

Kayak Surfeko kopari hasieran maiatzaren 9an

Lehenengo bi probak atzeratu beharra izan ondoren, azkenean, igande honetan, maiatzaren 9an, goizeko 9etan emango zaio kayak surfeko kopari hasiera Lekeitio, 2. Probarekin.

 

Domina zaparrada Espainiako Itsas-Kayak Kopan

Villajoyosak itsasoko kayaken Espainiako 3. Kopa hartu zuen eta palistak dominaz betetako zaku batekin itzuli dira.
Hamazazpi domina lortu dituzte, 9 urrezkoak, 5 zilarrezkoak eta 3 brontzezkoak.
Irene Ganak (Barrika P.T.) 23 urtez azpikoen kategorian irabazi zuen, eta horrek, RFEPren baieztapenaren zai, Europako zein Munduko txapelketetan lehiatzeko aukera emango dio.


Maite Etxabek (Itxas-Gain Zumaiako Urola Itsas-Adarreko p.k.) 35 eta 44 urte bitarteko emakume beteranotan irabazi zuen. Eta Cristina Iraetak (ATSS) emakume beteranotan 55-59urtetak mailan.


Gizonezkoetan, Oier aizpuruak (Itxas-Gain Zumaiako Urola Itsas-Adarreko p.k.) irabazi zuen 40-44urteko beteranoen artean eta Ion Sagrado (Amuitz Outrigger p.k.) bigarren izan zen maila berean. 45-49 urtekoen mailan, Jose Maria Villagarciak irabazi du (Itxas-Gain Zumaiako Urola Itsas-Adarreko p.k.), bigarren Mikel Lauzirika (Barrika P.T.) eta laugarren Eñaut aizpurua (Itxas-Gain Zumaiako Urola Itsas-Adarreko p.k.). 50-54 urte bitartean, Manuel Melara (Amuitz Outrigger p.k.) izan zen azkarrena, Ignacio Ibarra (Barrika P.T.) atzetik zuela. 55-59urte bitarteko kategorian, Rafael Quevedo (Barrika P.T.) izan da irabazle, bigarren, Javier Lizancos (Itxas-Gain Zumaiako Urola Itsas-Adarreko P.K.) hirugarren eta Raul Barba (ATSS).
Taldeko ontzietan, senior mailan, Rafael Quevedo eta Irene Gana (Barrika P.T.) hirugarren sailkatu ziren.
K-2 mailan 40-44urteko beteranoak, Oier Aizpurua eta Jose Mari Villagarcia izan ziren garaileak, Ion Sagrado eta Manuel Melara atzetik zituztela (Amuitz Outrigger P.K.). 45-49 urte bitarteko kategorian, Eñaut Aizpurua eta Javier Lizancos (Itxas-Gain Zumaiako Urola Itsas-Adarreko p.k.) nagusitu ziren, eta hirugarren Mikel Lauzirika eta Ignacio Ibarra (Barrika P.T.).

 

Euskadiko Maratoi Txapelketa jokatu da

Eszenatokia estreinatuz, Langraiz Ganboan Euskadiko Maratoi Txapelketa ospatu zen.
Klubekako sailkapenean, S.D.Santiagotarrak taldeak irabazi zuen, Pasaia Kayak 2005 K.K. bigarren izan zen eta Itxas-Gain Zumaiako Urola Itsas-adarreko P.K. hirugarren.
Banakako sailkapenean, Ion Carballo (Pasaia Kayak 2005 K.K.) izan zen garailea K-1 gizonezko seniorretan, Irati Osa (Itxas-Gain Zumaiako Urola Itsas-adarreko p.k.) emakumezko seniorretan. Gizonezko seniorretan K-2, Unai Azkune eta Xabier Osa (Itxas-Gain Zumaiako Urola Itsas-adarreko P.K.) izan ziren garaileak eta emakumezko seniorretan K-2 Sara Tarragona eta Maika Terroso (Pasaia Kayak 2005 K.K.). 23 urtez azpiko gizonetan, Xabier de Velasco (Getxo Kayaka) izan zen garailea, junior mailan K-1 Martin Miranda (S.D.Santiagotarrak), Beteranotan Jon Lazkano (Itxas-Gain Zumaiako Urola Itsas-adarreko p.k.) eta kadete mailan K-1 Ian Anatol (S.D.Santiagotarrak). Junior mailako K-1 emakumeetan, Eider Amundarainek (S.D.Santiagotarrak) irabazi zuen, kadete mailako K-1 emakumeetan, Maddi Tarragona (Pasaia Kayak 2005 K.K.) izan zen garailea. C-1 kadete mailan, Pablo Muiño izan zen garailea.
Jon Ander Lazkano eta Peio Gonzalez (Itxas-Gain Zumaiako Urola Itsas-adarreko p.k.) izan ziren azkarrenak junior mailan K-2, Aimar Modades eta Oihan Arrondo (S.D.Santiagotarrak) izan ziren K-2 kadete mailan helmuga zeharkatzen lehenak. Kadete mailako K-2 emakumezkoetan, Malen Juaristi eta Naroa Larrarte (S.D.Santiagotarrak) izan ziren irabazleak.
Datorren asteburuan Pontevedran  Espainiako Maratoi txapelketa jokatuko da, nazioarte mailaen aritzeko plazak jokoan egongo direlarik.

Masterrek, aldiz,. Espainiako Neguko Txapelketa jokatu zuten Sevillan, non Imanol Burguera (Donostia Kayak K.E.) izan zen garailea K-1 40-44 urteko gizon beteranotan.

1.go Espainiako Sprint Kopa olinpikoa

Trasonan jokatutako hautaketa proben ondoren, Espainiako Sprint Olinpikoko 1. Kopari bide eman zitzaion, non gure kirolariek 9 domina lortu zituzten.

Higinio Riverok (Barrika P.T.) urrea eskuratu zuen Gizon Senior KL2 200m eta VL 500m modalitateetan. Zilarra Gizon Seniorrean KL2 500m eta brontzezkoa VL3 200m eta 500m.


Begoña Lazkanok (Donostia Kayak K.E.) zilarra eskuratu zuen K-1 500 metroko emakumezko seniorretan. Uxue eta Maialen Arsuaga ahizpak (S.D.Santiagotarrak) bigarren izan ziren K-2 500 metroko junior mailan, baita K-4 emakumezko junior mailan ere, Irene Gorrotxategi eta Eider Amundarainekin batera.


Aitor Gorrotxategi eta Eneko Egiguren (S.D.Santiagotarrak) hirugarren izan ziren gizonezko seniorretan K-2 1000m.


Laugarren postuak ere izan ziren, Iñigo Peña (Itxas-Gain Zumaiako Urola Itsas-adarreko P.K.) gizonezko seniorretan K-1 1000m, Uxue Arsuaga emakumezko junior K-1 500metan eta bere ahizpa Maialen seigarrena distantzia berean.


Hurrengo hitzordua Nanclares de Gamboan izango da asteburu honetan. Euskadi Maratoi txapelketan. Astebete beranduago, Pontevedran ospatuko delarik Españako Maratoi txapelketa.

Amaitu dira Sprint Senior eta 23urtez azpikoen hautaketa probak

Trasonan, joan den astean izan zen Senior eta 23 urtez azpikoen mailetarako esprinteko hautaketa probak.
Iñigo Peñak (Itxas-Gain Zumaiako Urola itsas-adarreko P.K..) Tokiorako txartela lortu zuen. Paco Cubelosekin batera domina bat lortzeko faboritoetako bat izango delarik, munduko txapelketetan bi zilar irabazi ondoren eta munduko kopetan domina ugari. Horrez gain, emakumezkoetan K-2 eta K-1 500m etan, Jokoetarako azken txartelak eskuratzeko izango den aurreolimpikorako azken ontziak erabakitzen ziren, non Begoña Lazkanok (Donostia Kayak K.E.) ezin izan zuen sailkapena lortu, bigarren K-2 500m eta 9. K-1 500m izan zirelarik. K-2 1000m proban Laia Pelachekin batera garaipena lortu zuen, proba horretan Europako eta Munduko Txapelketa jokatzeko aukera emango dielarik.
Iñigo Peñak, K-2 1000m gain, K-1 1000m arraun egin zuen laugarren izanik eta bigarren izan zen K-2 500m.
Irati Osa (Itxas-Gain Zumaiako Urola itsas-adarreko P.K.) zortzigarren izan zen K-1 500m-ko B finalean, zazpigarren K-1 1000m-ean eta 4. K-2 1000m-ean.
Nerea Garcia (S.D.Santiagotarrak) K-2 500m 23 urtez azpiko proban nagusitu zen, nazioarteko hitzorduetarako tokia lortuz, laugarren izan zen K-1 500m B finalean,  2. izan zen K-2 1000m proban, 2. K-1 200m Sub-23 proban eta 5. izan zen k-2 200m proban. Maiatzeko hautaketa probetan 23 urtez azpikoen kategorian proba batzuk erabakitzea falta delarik oraindik.



Aiora Irazuk (Donostia Kayak K.E.) ezin izan zuen finalerdia gainditu K-1 500m mailan, bosgarren izan zen K-1 1000m mailako B finalean eta 7. izan zen K-1 200m Sub-23 mailan. Beste selektibo bat ere izango du maiatzean 23 urtez azpikoen kategorian.

Aitor Gorrotxategi (S.D.Santiagotarrak) seigarren izan zen K-1 1000m proban. Eta K-1 500m-ean 7. izan zen. 23 urtez azpikoen kategorian jokatzeko azken postuak maiatzean jokatzea falta dituelarik.
Eneko Egiguren (S.D.Santiagotarrak) seigarren izan zen K-1 1000m-ko B finalean eta 5. K-1 500m-ko kanporaketan.

 

Euskadiko Kayak Surf Kopako 2. proba atzeratu egin da

Asteburuko eguraldiaren iragarpena dela eta, atzeratu egin da Euskadiko Kayak surf Kopako 2. proba, Lekeition jokatzekoa zena. Maiatza izango da proposatutako data berria, proba jokatu ahal izateko baldintza hobeak izango direlakoan.

Iñigo Peñak Tokiorako txartela baieztatu du

Atzo goizean hasi zen Olinpiar Jokoetarako K-2 1000m proba jokoan zuen RFEPeko hautaketa prozesua. Finala jokatuta eta garaileak izan ondoren, Iñigo Peñak eta Paco Cubelosek Olinpiar Jokoetarako txartela eskuratu dute, munduko txapelketan  bi zilar eta munduko kopetan zenbait domina eskuratu ondoren, hautaketa prozesu honetan irabazi beharra zuten, nazioarteko fasera igaro nahi ez bazuten, bertan txartela irabazi ahal izateko. Espainiak bazuen Joko Olinpikoetarako plaza, baina zeintzuk arituko ziren definitu beharra zegoen.
Hautaketa-prozesuak aurrera jarraitzen du, eta proba gehiago daude jokoan.
Emakumezkoetan, Begoña Lazkanok ezin izan zuen garaipena lortu K-2 500m proban, eta, beraz, ezin izango da distantzia horretan aurreolinpikora joan, hitzordu japoniarrerako jokoan egongo den txartel bakanetako bat lortzen saiatzeko. K-1 500m lasterketan bederatzigarren izan ondoren, non aurreolinpikoarentzako plaza bat ere bazegoen, olinpiar ametsa oraingo honetan ez da beteko.
Euskal palistekin proba gehiago izango dira lehian ontzi eta kategoria ezberdinetan parte hartuz, bai absolutuan eta baita 23 urtez azpiko mailan ere. Aitor Gorrotxategi, Eneko Egiguren, Irati Osa, Nerea Garcia eta Aiora Irazu daude lehian.

S.D.Santiagotarrak hirugarren kluben sailkapenean etorkizuneko gazteen españako neguko txapelketan

Banyolasek promesa Gazteen Neguko Espainiako Txapelketa hartu zuen eta parte hartu zuten laurogeita hamar klub ingururen artean, Santiagotarrak Kirol Elkarteak sailkapen nagusiko hirugarren postua eskuratuzuen.
Banakako sailkapenean, Iker Castaño (S.D.Santiagotarrak) Espainiako txapeldunorde izan zen C-1 infantil A mailan, urrea amaierara arte lehiatu ondoren.
Besteak beste, Malen Juaristi (S.D.Santiagotarrak), laugarren izan zen kadete B emakume K-1ean, Ian Anatol (S.D.Santiagotarrak) kadete A gizonezko K-1ean seigarren izan zen, Eneritz Aizpiolea (S.D.Santiagotarrak) emakume infantil A K-1ean zazpigarren izan zen eta Jakobe de la Serna (S.D.Santiagotarrak) gizonezko infantil B C-1ean zortzigarren izan zen.
Hurrengo hitzordua Euskadiko Maratoi Txapelketa izango da Nanclares de Ganboan, maiatzaren 1ean.

 

Hasi da 2021eko Euskadiko Slalomeko Kopa

Larunbatean egin zen bigarren Euskadiko slalomeko kopa, pandemiaren geldialdiaren ostean, eta parte-hartze oso handia izan zen, ia 120 dortsal banatu baitziren.
Pandemiaren ondorioz, aldaketak egin behar izan dira osasun arloko protokoloak eta araudiak bete ahal izateko; hala, kirolari taldea bitan banatu zen, eta lehiatzen lehenak Kayak K-1 gizonezkoak izan ziren, Unai Nabaskues (ATSS) garailea izan zen, junior mailan K-1 Nicolas Gonzalez (ATSS) izan zen azkarrena, emakumezko junior K-1 mailan Leire Goñi (ATSS) garailea izan zen, eta gizon seniorrean, berriz, C-1 Aitor Garmendia (ATSS). Junior mailan, Markel Imaz (ATSS) izan zen azkarrena eta emakumezko junior C-1ean, Nora Lopez (ATSS).
Bigarren taldean, Aitor Iriondo (S.D.Santiagotarrak) nagusitu zen kadete mailako gizonetan, bai K-1 mailan, bai C-1 mailan, gizon beteranotan Luis Martin Moro (Donostia Kayak K.E.) izan zen garailea, senior mailako emakumeetan K-1, Maialen Chourraut (ATSS) izan zen garailea, Irati Goikoetxea berriz agertu zen amatasun berriaren ondoren, eta beste palista handi batzuk hala nola, Klara Olazabal (S.D: Santiagotarrak), Miren Lazkano (ATSS), Jone Otaño (S.D.Santiagotarrak), azken urteetako parte hartzerik altuena izan duelarik kategoria honek. Kadete mailan K-1, Izar Garcia (S.D.Santiagotarrak) izan zen garailea, Kadete emakume C-1ean Haizea Segura (ATSS) izan zen azkarrena. C-1 seniorretan, Klara Olazabal (S.D.Santiagotarrak) izan zen irabazlea. Emakumezko senior c-1an Klara Olzabal (S.D.Santiagotarrak ) izan zen azkarrena.
Kluben sailkapenean, Atletico San Sebastianen garaipena, S.D.Santiagotarrak eta Beti Busti K.E. hirugarren.

 

Contactar

Paseo Anoeta 7 / Anoeta Pasealekua 7

Donostia - San Sebastian

Gipuzkoa

20014

Email: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.

Tel: 943 051365

Colaboradores

 

  A BILIN 21