S.D. Santiagotarrak Euskadiko K-2 Txapelketan garaile

S.D.Santiagotarrak taldeak Euskadiko ibaietako Kopako 2. proba irabazi zuen. Euskadi K-2 Txapelketa, bigarren Itxas-Gain Zumaiako Urola Itsas-adarreko PK izan zen eta hirugarren etxekoak, Pasaia Kayak 2005 K.K.
Banakako emaitzetan, Xabier Osa eta Matin Egaña (Itxas-Gain Zumaiako Urola Itsas-adarreko p.k.) gailendu ziren senior mailan, junior mailan, Unai Amostegi eta Martin Miranda (S.D.Santiagotarrak) izan ziren azkarrenak, gazteenen artean, kadete mailan Aimar Modenes eta Oihan Arrondo (S.D.Santiagotarrak) esprint estu batean gailendu ziren. Beteranoen mailan, Iñaki Etxeberria eta Imanol Burguera (Donostia Kayak K.E.) izan ziren azkarrenak
Emakumezkoetan, Irati osa eta Josefa Molina (Itxas-Gain Zumaiako Urola Itsas-adarreko p.k.) izan ziren azkarrenak, junior mailan, Ainhoa Elortegi eta Naroa Larrarte (S.D.Santiagotarrak) eta kadete mailan, bere taldekideak, Malen Juaristi eta Lorea Cabezon izan ziren garaileak. Kadete mailako mistoan, haizea Aranburu eta Jon Cecilia (S.D.Santiagotarrak) gailendu ziren.
Eta kanoan, C-2 seniorrak, Aitor Zabala eta Ivan Begoetxea (S.D.Santiagotarrak) izan ziren garaileak.

 

Contactar

Paseo Anoeta 7 / Anoeta Pasealekua 7

Donostia - San Sebastian

Gipuzkoa

20014

Email: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.

Tel: 943 051365

Colaboradores

 

  A BILIN 21