Iñigo Peñari Harrera

Gaur arratsaldeko 19:00htan harrera egingo diote Iñigo Peñari Zumaian, Itxas-Gain Zumaiako urola Itsas-adarreko P.k. lagunek, diploma olinpikoa irabazi ondoren, seigarren izan ondoren, Tokyo-ko Joko Olinpikoetan.

Iñigo Agurtu nahi dutenek, Moilan egon beharko dute, Amaiako Plazari buelta bat eman eta Kofradiara gerturatuk oda, bertan harrera ekitaldia egiteko.

Dominen errekorra Espainiako Slalom Txapelketan

Sorten Espainiako Slalom eta Slalom extrem txapelketa jokatu da. Ostiralean estrem slalomarekin hasi eta emaitza onak lortu ostean, euskal palistek 33 domina lortu dituzte. 10 urre, 11 zilar eta 12 brontze. Arrakasta handia izan zuten, zalantzarik gabe, non palista olinpiarrek euren emaitzekin lagundu zuten, baita beterano askok ere, orain arte inoiz jokatu ez den emakume C-1 beteranoaren kategoria estreinatuz.

Urrezko domina:

                Joan Crespo (S.D.Santiagotarrak) Gizonezko senior K-1

                Maialen Chourruat (ATSS) Emakumezko senior K-1 eta emakumezko beterana C-1

                Nora Lopez (ATSS) emakumezko junior C-1

Maite Odriozola (ATSS) emakumezko junior K-1

Markel Imaz (ATSS) gizonezko junior C-1

Irene Egües- Lucas Hives (ATSS) C-2 mixto Seniorra

Martin Arruabarrena- Maialen Olaso (S.D.Santiagotarrak) C-2 mixto juniorra

Maite Odriozola, Olatz Arregi y Miren Lazkano (ATSS) emakumezko  Senior  K-1 patrulla

Eneko Auzmendi, Pau Etxaniz, Alex Goñi (ATSS) gizonezko senior K-1 patrulla

 

 

 

Zilarrezko domina:

                Irati Goikoetxea (ATSS) emakumezko beterana C-1

Miren Lazkano (ATSS) emakumezko senior C-1

Ander Elosegi (S.D.Santiagotarrak) gizonezko senior C-1

                Leire Goñi (ATSS) emakumezkor Junior C-1 eta K-1

Xabier Etxaniz (ATSS) gizonezko beterano K-1

Edurne  Gomez- Mikel Ormazabal (S.D.Santiagotarrak) C-2 mixto Seniorra

                Javier Arruabarrena- Ainara Azanza (S.D.Santiagotarrak) c-2 mixto juniorra

Aritz Fernandez, Unai Nabaskues, Mikel Sarasola (ATSS) gizonezko senior K-1 patrulla

Leire Goñi, Malen Gutierrez, Nora Lopez (ATSS) emakumezko senior C-1 patrulla

Eneko Auzzmendi, Pau Etxaniz, Aitor Garmendia (ATSS) gizonezko senior C-1 patrulla

 

1

 

 

Medalla de Bronce:

                Nicolas Gonzalez (ATSS) gizonezko junior K-1

Klara Olazabal (S.D.Santiagotarrak) emakumezko Senior C-1

Miren Lazkano (ATSS) emakumezko Senior K-1

Malen Gutierrez (ATSS) emakumezko Junior C-1

Haizea Segura (ATSS) emakumezko Junior K-1

Jone Otaño (S.D.Santiagotarrak) emakumezko beterana K-1

Aritz Fernandez (ATSS) gizonezko beterano K-1

Irene Barba, Irene Egües, Irati Goikoetxea (ATSS) emakumezko Senior K-1 patrulla

Marta Barba- Aitor Garmendia (ATSS) C-2 mixto Seniorra

Itxaso Garcia- Telmo Otegi (S.D.Santiagotarrak) C-2 mixto juniorra

Mikel Altuna, Joan Crespo, Asier Rodriguez (S.D.Santiagotarrak) gizonezko senior K-1 patrulla

Marta Barba, Xanet Etxarri, Miren Lazkano (ATSS) emakumezko senior C-1 patrulla.

 

Kluben sailkapen nagusian, Atletico San Sebastian nagusitasunez gailendu zen, hirugarren S.D.Santiagotarrak izan zelarik.

 

Slalom Extremaren estreinaldia Espainiako txapelketan

Lehen aldiz jokatu da Espainiako Extrem Txapelketa, Espainiako Slalom Txapelketarekin bat eginez.
Dominen errekorra, 12 domina jokoan egotetik, 3 gizonezko seniorretan, 3 emakumezko seniorretan, 3 emakumezko juniorretan eta 3 gizonezko seniorretan, 10 lortu dira, gizonezko senior urrea eta emakumezko senior urrea izan ezik, gainerako domina guztiak euskal palistentzat izan ziren.
Urrezko domina Olatz Arregirentzat (ATSS), emakumezko seniorretan, emakumezko juniorretan Malen Gutierrez klubeko kideak irabazi zuen eta gizonezko juniorretan Nicolas Gonzalezek (ATSS). Miren Lazkanorentzat (ATSS) zilarra emakumezko seniorretan, Leire Goñi klubkidea junior mailako emakumeetan ere bigarren izan zen, Joan Crespok (S.D.Santiagotarrak) gizonezko seniorretan zilarra eskuratu zuen eta Xuban Goikoetxea (ATSS) bigarren junior mailako gizonetan.
Haizea Segurarentzat (ATSS) brontzea junior mailako emakumeetan, Hasier Rodriguez (S.D.Santiagotarrak) hirugarren izan zen senior mailako gizonetan eta Alex Segura (ATSS) junior mailako gizonetan.

Hamazazpi domina Espainiako Jovenes Promesaseko kopako Bigarren proban

Uztailaren amaieran, Olinpiar Jokoen atarian, Slalomeko gazteenak Sortera joan ziren, Slalomeko Jovenes Promesasen Espainiako Kopako bigarren proban lehiatzeko.
Guztira hamazazpi domina lortu zituzten; 8 urre, 4 zilar eta 5 brontze.
Izar Garciak (S.D.Santiagotarrak) irabazi zuen emakumezko K-1 eta C-1 kadeteen artean. Inge Imazek (ATSS) ere gauza bera egin zuen emakumezko infantil B K-1 eta C-1 artean. Oier Azpillagak (ATSS) lortu zuen garaipena gizonezko infantil B C-1 eta K-etan. Aitor Iriondok (S.D.Santiagotarrak) ere lehen postua eskuratu zuen gizonezko kadete K-1 eta C-1.
Zilarrezko domina Javier Arruabarrenarentzat (S.D.Santiagotarrak) K-1 kadete mailan, Xuban Goikoetxeak (ATSS) bigarren postua lortu zuen C-1 kadete mailan, bere arreba Ainara Goikoetxeak (ATSS) zilarrezko domina lortu zuen bai emakumezko infantil A K-1 mailan eta baita C-1 mailan ere.
Podiumeko hirugarren mailara igo ziren, Julia Gonzalez (ATSS) K-1 kadete emakumezkoekin, Jon Garasa (ATSS) gizonezko kadete C-1etan, Jara Guerrero (ATSS)emakumezko infantil A K-1etan, Oihan Deus (ATSS) Gizonezko infantil A C-1 eta Telmo Otegi (S.D.Santiagotarrak) gizonezko kadete K-1etan

Asteburu honetan nagusien txanda izango da, Espainiako Txapelketa jokatzeko, non olinpikoak bertan izango diren eta txapelketa jokatuko duten, Olinpiar Jokoen itzuleraren ondoren.

Iñigo Peña Diploma olinpikoa

 Itxas-Gain Zumaiako Urola Itsas-Adarreko P.K. kirolaria, Iñigo Peñak, seigarren amaitu du Joko Olinpikoetan, diploma eskuratuz, K-2 1000mtako proban, Francisco Cubelosekin batera lehiatzen duen proban.
Euren estrategiari leial, irteera azkar baten ondoren, apur bat atzeratuta mantendu dira, lasterketa erditik aurrera, batez ere azken 250m mailatik gora igo eta hain domina desiratua lortzen saiatzeko, baina Australiarren erritmoa, faborito ziren Alemanen modura, gaindiezina suertatu zaie, aurretik hartu duten distantzia ezin izan dute erabat murriztu, eta seigarren postuarekin konformatu behar izan dute, brontzezko dominatik segundo batera. Kanporaketa irabaztetik zetozen, finalerdietara pasatzeko, final-laurdenak egin behar izan gabe, finalerdian laugarren izan dira, finalerako txartela lortuz.
Orain, etxera itzuli, etxekoekin egon eta atseden hartu behar da.

 

Iñigo Peña zuzenean finalerdietara

Iñigo Peñak (Itxas-Gain Zumaiako Urola Itsas-adarreko P.K.) finalerdietarako txartela lortu du.
Irteera azkar baten ostean, erritmo bizia mantendu dute, 500 metrotik aurrera igotzen hasteko, helmugara lehen postuan iritsi arte ez gelditzeko. Ondorioz, finalerdietara pasako dira, final-laurdenetako serieetatik igaro gabe.
Bihar 3: 26an edo 3: 34an jokatuko dute finalerdia. Lehen lau sailkatuak 5: 55etik aurrera jokatuko den finalera igaroko dira.
Zorte on!

Urrezko neskak

Hemezortzi domina lortu dituzte euskal palistek Sprint-eko Espainiako Txapelketan.
Urrezko zortzi domina neskentzat:
Begoña Lazkanok (Donostia Kayak K.E.) urrea eskuratu zuen K-1 eta K-2 100 metroetan, Irati Osarekin batera.


Nerea Garcia (S.D.Santiagotarrak) nagusitu zen K-1 23 urtez azpiko 200 eta 500m probetan. Maialen eta Uxue Arsuaga (S.D.Santiagotarrak) gailurrera igo ziren K-2 500m eta 200m emakume juniorrean eta K-4 500m proban, Irene Gorrotxategi eta Eider Amundarain taldekideekin batera ere garaipena eskuratu zuten. Azken bi hauek, aldi berean, K-2 1000m emakume juniorrean irabazi zuten.

 

 


Zilarrezko domina Eider Amundarainentzat K-1 1000m junior mailan. Begoña Lazkano bigarren sailkatu zen K-1 500m emakume seniorrean. Nerea Garciak zilarra lortu du 23 urtez azpiko K-1 200m. Ekaitz Azpiolea eta Uxue Arsuaga (S.D.Santiagotarrak) izan ziren bigarren junior mailako K-2 mixto mailan.


Podiumeko hirugarren mailara igo ziren: Maialen Arsuaga emakumezko junior K-1 200mtan. Aitor eta Eneko Egiguren (S.D.Santiagotarrak) K-2 1000m. Begoña Lazkano eta Irati Osa K-2 500m. Nerea Garcia hirugarren izan zen K-1 500 metrokoan 23 urtez azpiko mailan, eta Aitor Gorrotxategi brontzea lortu zuen K-1 500 metrokoan eta 200 metrokoan 23 urtez azpiko mailan.



Aste honetan Iñigo Peñaren (Itxas-Gain Zumaiako Urola Itsas-adarreko p.k.) txanda izango da Joko Olinpikoetan. Abuztuaren 4an, asteazkenean, 4: 28an, hasiko dira kanporaketak.

Itxas-Gain Euskadiko Itsas-kayak txapelduna

Hondarrabian jokatu da Euskadiko Itsas-kayak txapelketa.

Itxas-Gain Zumaiako Urola Itsas-adarreko P.K. izan da Euskadiko Itsas-kayak txapelketako garailea. Bigarren Pasaia Kayak 2005 K.K. eta hirugarren Amuitz Outrigger P.K.

Banakako sailkapenean, Lander Rodriguez (Pasaia Kayak 2005 K.K.) izan da garailea gizonezko senior K-1ean, 50 urtetik beherako beteranotan, Imanol Burguera (Donostia Kayak K.E.), gizonezko veterano +50 urtetako mailan, Roland Lebeau (Marcas Sur L’Isle) izan zen garaile, Euskadiko Txapeldun Javier Lizancos (Itxas-Gain Zumaiako Urola Itsas-adarreko P.K.) izan zelarik.  Emakumezko beteranotan, Cristina Iraeta (ATSS) izan zen azkarrena. Gizonezko kadete K-1ean, Kaiet de Anta (Itxas-Gain Zumaiako Urola Itsas-adarreko P.K.), emakumezko kadeteetan Maialen Vitoria (Pasaia Kayak 2005 K.K.). binakako ontzietan, gizonezko seniorretan, Iosu Agirrezabalaga eta Iñigo Agirre (Itxas-Gain Zumaiako Urola Itsas-adarreko P.K.) izan ziren azkarrenak. K-2 mixtoan, Maite Etxabe eta Peio Romatet taldekideek lehenengo postuan zeharkatu zutelarik helmuga.  OC-2 mailan, Jon Michelena eta Fabian Maillard (Amuitz Outrigger P.K.) izan ziren garaileak. Tradizionaletan, Javier Arrastua (S.D.Santiagotarrak) izan zen garailea gizonezkotan eta Itxaso Garcia taldekidea emakumezkoetan.

SUP-eko kirolarien artean, Manuel Hoyuela (C.E.P. Aranjuez) izan zen lehena eta Espe Barreras (Or Training) emakumezkoetan.

Hiru zilar Españainiako jóvenes promesas txapelketan

Joan den asteburuan Espainiako Promesa Gazteen Txapelketa ospatu zen Trasonan eta gure kirolariek Zilarrezko 3 domina lortu zituzten.
Iker Castaño (S.D.Santiagotarrak) Haurrentzako gizon A C-1-ean, Eneritz Aizpiolea eta Jone Palenzuela (S.D.Santiagotarrak) Emakume infantil A K-2an eta Asier Bulman (Pasaia Kayak 2005 K.K.) Haurrentzako gizon KS-1 mailan eskuratu zituzten dominak.
Final ugari izan ziren, laugarren postuan, Nora Arana eta Irene Muiño (S.D.Santiagotarrak) emakumezko infantil B K-2 mailan. Beraien taldekide diren, Ian Anatol eta Malen Juaristi Kadete mixto K-2 mailan ere laugarren izan ziren.
Jakobe de la Serna (S.D.Santiagotarrak) bosgarrena gizonezko haur B C-1 mailan. Emaitza bera eskuratu zuen, bere taldekide a denIker Castañorekin batera Gizonezko haur C-2an. Bere taldekideak, Malen Juaristi eta Naroa Larrarte, Emakume Kadete K-2an ere, bosgarren izan ziren.
Katallin Altuna, Irati Herce, Enara Nuñez eta Noa Revuelta (Pasaia Kayak 2005 K.K.) Emakumezko infantil K-4ean bosgarren izan ziren.
Seigarren postua: nora Arana (S.D.Santiagotarrak) emakumezko infnatil B K-1 mailan, bere klubeko kidea ere seigarren izan zen K-1 kadete mailan, Malen Juaristi eta Ane Amostegi, haizea Aranburu, lorea Cabezon eta Maite Gorrotxategi klubeko kideek ere postu bera errepikatu zuten emakumezko K-4 kadete mailan.
Ainara Martin, Irene Muiño, Jone Palenzuela, Enara Parada (S.D.Santiagotarrak) zazpigarren izan zen emakumezko K-4 haur-mailan eta Eneritz Aizpiolea eta Andoni Dieguez zortzigarren haurren K-2 mistoan.
Taldekako sailkapenean, S.D.Santiagotarrak seigarrena izan zen.

 

Contactar

Paseo Anoeta 7 / Anoeta Pasealekua 7

Donostia - San Sebastian

Gipuzkoa

20014

Email: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.

Tel: 943 051365

Colaboradores

 

  A BILIN 21