Urrezko neskak

Hemezortzi domina lortu dituzte euskal palistek Sprint-eko Espainiako Txapelketan.
Urrezko zortzi domina neskentzat:
Begoña Lazkanok (Donostia Kayak K.E.) urrea eskuratu zuen K-1 eta K-2 100 metroetan, Irati Osarekin batera.


Nerea Garcia (S.D.Santiagotarrak) nagusitu zen K-1 23 urtez azpiko 200 eta 500m probetan. Maialen eta Uxue Arsuaga (S.D.Santiagotarrak) gailurrera igo ziren K-2 500m eta 200m emakume juniorrean eta K-4 500m proban, Irene Gorrotxategi eta Eider Amundarain taldekideekin batera ere garaipena eskuratu zuten. Azken bi hauek, aldi berean, K-2 1000m emakume juniorrean irabazi zuten.

 

 


Zilarrezko domina Eider Amundarainentzat K-1 1000m junior mailan. Begoña Lazkano bigarren sailkatu zen K-1 500m emakume seniorrean. Nerea Garciak zilarra lortu du 23 urtez azpiko K-1 200m. Ekaitz Azpiolea eta Uxue Arsuaga (S.D.Santiagotarrak) izan ziren bigarren junior mailako K-2 mixto mailan.


Podiumeko hirugarren mailara igo ziren: Maialen Arsuaga emakumezko junior K-1 200mtan. Aitor eta Eneko Egiguren (S.D.Santiagotarrak) K-2 1000m. Begoña Lazkano eta Irati Osa K-2 500m. Nerea Garcia hirugarren izan zen K-1 500 metrokoan 23 urtez azpiko mailan, eta Aitor Gorrotxategi brontzea lortu zuen K-1 500 metrokoan eta 200 metrokoan 23 urtez azpiko mailan.



Aste honetan Iñigo Peñaren (Itxas-Gain Zumaiako Urola Itsas-adarreko p.k.) txanda izango da Joko Olinpikoetan. Abuztuaren 4an, asteazkenean, 4: 28an, hasiko dira kanporaketak.

Contactar

Paseo Anoeta 7 / Anoeta Pasealekua 7

Donostia - San Sebastian

Gipuzkoa

20014

Email: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.

Tel: 943 051365

Colaboradores

 

  A BILIN 21