Itxas-Gain Euskadiko Itsas-kayak txapelduna

Hondarrabian jokatu da Euskadiko Itsas-kayak txapelketa.

Itxas-Gain Zumaiako Urola Itsas-adarreko P.K. izan da Euskadiko Itsas-kayak txapelketako garailea. Bigarren Pasaia Kayak 2005 K.K. eta hirugarren Amuitz Outrigger P.K.

Banakako sailkapenean, Lander Rodriguez (Pasaia Kayak 2005 K.K.) izan da garailea gizonezko senior K-1ean, 50 urtetik beherako beteranotan, Imanol Burguera (Donostia Kayak K.E.), gizonezko veterano +50 urtetako mailan, Roland Lebeau (Marcas Sur L’Isle) izan zen garaile, Euskadiko Txapeldun Javier Lizancos (Itxas-Gain Zumaiako Urola Itsas-adarreko P.K.) izan zelarik.  Emakumezko beteranotan, Cristina Iraeta (ATSS) izan zen azkarrena. Gizonezko kadete K-1ean, Kaiet de Anta (Itxas-Gain Zumaiako Urola Itsas-adarreko P.K.), emakumezko kadeteetan Maialen Vitoria (Pasaia Kayak 2005 K.K.). binakako ontzietan, gizonezko seniorretan, Iosu Agirrezabalaga eta Iñigo Agirre (Itxas-Gain Zumaiako Urola Itsas-adarreko P.K.) izan ziren azkarrenak. K-2 mixtoan, Maite Etxabe eta Peio Romatet taldekideek lehenengo postuan zeharkatu zutelarik helmuga.  OC-2 mailan, Jon Michelena eta Fabian Maillard (Amuitz Outrigger P.K.) izan ziren garaileak. Tradizionaletan, Javier Arrastua (S.D.Santiagotarrak) izan zen garailea gizonezkotan eta Itxaso Garcia taldekidea emakumezkoetan.

SUP-eko kirolarien artean, Manuel Hoyuela (C.E.P. Aranjuez) izan zen lehena eta Espe Barreras (Or Training) emakumezkoetan.

Contactar

Paseo Anoeta 7 / Anoeta Pasealekua 7

Donostia - San Sebastian

Gipuzkoa

20014

Email: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.

Tel: 943 051365

Colaboradores

 

  A BILIN 21