Iñigo Peña Diploma olinpikoa

 Itxas-Gain Zumaiako Urola Itsas-Adarreko P.K. kirolaria, Iñigo Peñak, seigarren amaitu du Joko Olinpikoetan, diploma eskuratuz, K-2 1000mtako proban, Francisco Cubelosekin batera lehiatzen duen proban.
Euren estrategiari leial, irteera azkar baten ondoren, apur bat atzeratuta mantendu dira, lasterketa erditik aurrera, batez ere azken 250m mailatik gora igo eta hain domina desiratua lortzen saiatzeko, baina Australiarren erritmoa, faborito ziren Alemanen modura, gaindiezina suertatu zaie, aurretik hartu duten distantzia ezin izan dute erabat murriztu, eta seigarren postuarekin konformatu behar izan dute, brontzezko dominatik segundo batera. Kanporaketa irabaztetik zetozen, finalerdietara pasatzeko, final-laurdenak egin behar izan gabe, finalerdian laugarren izan dira, finalerako txartela lortuz.
Orain, etxera itzuli, etxekoekin egon eta atseden hartu behar da.

 

Contactar

Paseo Anoeta 7 / Anoeta Pasealekua 7

Donostia - San Sebastian

Gipuzkoa

20014

Email: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.

Tel: 943 051365

Colaboradores

 

  A BILIN 21