AMUITZ KLUBAK HASIERA EMANGO DIO DENBORALDIARI MARTXOAREN 4KO IGANDE HONETAN ANTOLATUKO DUEN SURFSKI TOPAKETAREKIN

Hondarribiko Amuitz Outrigger Kanoa Klubak, lehiatze-asmorik gabeko elkarretaratzea izango den Amuitz Surfski Topaketa antolatuz emango dio hasiera igande honetan, martxoaren 4an, 2018ko denboraldiari.

Kirol elkarte hondarribiarrak 30en bat kirolari elkartzea espero du igandean, 10.00etan, Beteranoen Mollatik ateratzeko. Han hasiko dute ordu eta erdi luzatuko den ibilbidea, Txingudiko badiako uretan hondartzako inguruetara eramango dituena. Bertan, itsasoa lagun badute, piraguismoaren modalitate honetan aritzen direnek oso gustuko duten Txingudi Olatuaz gozatzeko aukera izango dute.

Hasiera puntura bueltatu ostean, jai giroan amaituko dute eguna Amuitz Sursfki Topaketa honetan parte hartuko dutenek, Hondarribiko Txantxangorri jatetxean bazkalduz.

Ekitaldi honekin, Amuitz Klubak ilusio handiz ekingo dio aurtengo denboraldiari eta ez da hau izango datozen hilabeteetan antolatuko duten bakarra; izango dira beste ekitaldiak eta datak heltzen hasten direnean hauen berri emango da.

Igandeko Amuitz Surfski Topaketa hau Amuitz Outrigger Kanoa Klubak antolatuko du, Hondarribiko Udalaren, EKP-Hondarribiko Kirol Kaiaren eta Amuitz Nautical Experiences-en laguntza eta babesarekin.

Amuitz Surfski Topaketa honi buruzko informazio zabalagoa edo elkarrizketaren bat egitea behar izanez gero, Amuitz Klubeko presidentea den Manex Martinezekin jarri harremanetan, 685704416 telefonoan edo Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. helbidera idatziz.

 

Amuitz Klubaren inguruan

Amuitz Outrigger Kanoa Kluba (edo Amuitz Kluba) 2016an Hondarribian sortutako kirol elkartea da eta bere helburuak, hawaiiar jatorriko piragua (outrigger kanoa) eta surfskia bultzatzea ditu.

Informazio gehiago edukitzeko, gure sare sozialak bisitatu ahal dira:

 

Facebook: amuitzkluba   /   Twitter: @amuitzkluba   /   Instagram: amuitzkluba

 

Hasiera bikaina 2018ko Españako slalom-eko kopari

Pasaden asteburuan, otsailaren 24 eta 25ean, Atlético San Sebastianek antolatuko, Españako kopako lehenengo proba ospatu zen Orthez-en.

Temperatura oso hotzekin, zeropetik batez ere, jardunaldien lehenengo orduetan, Españako Kopako 1.go probari hasiera eman zitzaion. Besteak beste, Maialan Chourraut lesioagatik eta Samuel Hernanz-en hutsunea somatu zelarik.

Lehiaketa formatu berriarekin, ICF-ak, nazioarte mailan aplikatzen duten formatu berberarekin ospatu zen kopa.

Euskal ordezkariak hamabost aldiz igo ziren podium-era, guztira urrezko sei domina, zilarrezko 3 eta brontzeko sei jasotzera.

Gainera, ez dugu ahaztu behar, nazioarte mailan aritzeko, hautatze frogetan parte hartu ahal izateko, Españako kopako lehenengo bi probak izango direla zerrenda eratuko dutenak, beraz, garrantzi bikoitza zuelarik kopa honek.

2018ko Gipuzkoako Neguko Txapelketan Santiagotarrak garaile

Otsailaren 25an, igandean goizez,  Zumaiko Urola Itsas-Adar Piraguismo Taldeak antolatuta Urola ibaian Gipuzkoako  Neguko Txapelketaz gozatu ahal izan genuen. Bertan, hamalau taldeko 151 piraguistek parte hartu zuten.

Taldekako Sailkapen nagusian Irungo Santiagotarrak taldeak txapela lortu zuen, Zumaiko Urola Itsas-Adar Piraguismo Taldea eta Donostia Kayak podiumean lagun zituela.

Txapelketari 11:30etan hasiera eman zitzaion, eta  piraguistek Zubiaundia eta Beduako zubiaren artean bete beharreko 5000 m-ak osatu zituzten, euririk gabeko goiz hotzean.

Datorren larunbatean, martxoak 3, arratsaldeko 16:00etan Irunen ospatuko den Euskadiko Neguko Txapelketan elkar ikusiko dugu, berriz ere.

 Txapelketako emaitzak ikusi ahal izateko hemen sakatu.

ARGAZKIAK:

Santiagotarrak taldeko Juan Anatol eta Diana Machado gurasoek eskainitako argazkiak.

Surfski topaketa

Datorren martxoaren 4 igandea, Amuitz Outrigger P.K.-ak Surfski topaketa antolatu du Hondarrabian. Molla Puntalan, goizeko 10:00h-tan ezarriz hitzordua.

 

Surfskiaren inguruan ibiltzen dire guztiei dei egiten diete, elkarrekin ateraldi bat egiteko asmoz eta SURFKI denboraldiari hasiera emateko.

2018 ko BIZKAIKO NEGUKO TXAPELKETA

Otsailaren 10an, Barrika Piragua Taldeak antolatuta Butroe ibaian Bizkaiko Neguko Txapelketaz gozatu ahal izan genuen. Bertan, hamalau taldeko partaide aunitz elkartu eta eguraldiak lagunduta eguerdi aldean lehiatu ziren.

 

Bizkaiko Taldekako txapela Plentzia Piraguismo Taldeak lortu zuen, podiumean bere alboan, Barrika P.T. eta Getxo Kayak zuelarik. Nafarroa, Gipuzkoa, Cantabria eta Burgosetik etorritako klubek parte hartzea areagotu zuten.

 

13:00 etan, lehenengo txandan kadete, emakume eta kanoei  irteera eman zitzaien. Horiek guztiek amaitutakoan, 13:45 etan, junior, sub23, senior eta beteranoak irten ziren.

 

Taldekako Sailkapen orokorra Irungo Santiagotarrak eraman zuen, C.P. Pamplona eta Donostia Kayak taldeen aurretik. Goraipatu ohiko dominekin batera partaide guztiei fruta eta ura ere banatu zitzaiela.

 

Otsailaren 25ean, Zumaian ospatuko den Gipuzkoako Neguko Txapelketan elkar ikusiko dugu.

 

Txapelketako emaitzak ikusi ahal izateko hemen sakatu.

Santiagotarrak taldeko Juan Anatol eta Diana Machado gurasoek eskainitako argazkiak.

 

 

https://photos.app.goo.gl/Z0ROj19jQcAmrWS32

 

Juann Anatol

 

 https://photos.app.goo.gl/CCAxaKVRCJ1kmvJI2

 

 

Diana Machado

 

 

Lehendakariaren harrera

Pasaden asteartean, otsailak 6, Lehendakaria harrera egin zien Kayak Surf-eko Euskal Selekzioko kideei. Aurten, Ipar Irlandan Munduko Txapeldun izan ondoren. Gainera, banaka eskuraturiko 13 dominak ere ezin direlarik ahaztu.

Kayak Surf-eko selekzioaz gain, Sokatira eta One Wall-eko taldekideak ere hartu zituelarik.

Ekitaldian, Bingen Zupiria sailburua eta Jon Redondo Kirol zuzendari ere bertaratu ziren, hiru selekzioen beraien babesa adieraziz. Lehendakariak bere partetik, beraien esfortzu eta arrakastak txalotu zituen eta Munduan zehar burutzen duten enbaxadore lanak eskertu.

EKF-tzako Presidentea Lehendakariarekin

Pasaden asteazkenena, otsailak 7, Joseba Saies, Euskal Kanoe Federakuntzako Presidentea, eta Euskal Kirol Federazioen Batasuneko Zuzendaritza batzordeko kideak, Iñigo Urkullurekin bilera izan zuten.

Bilera, Kirol Federatuaren egoera aztertu eta azpiegituren inguruko gaiak landu zituzten, Kirol federatua bultzatu eta duhinduz. Euskal kirolaren nazioartekotzeaz ere aritu ziren.

Web orrialde berria

Euskadiko Kanoe Federakuntzak Web orrialde berria estreinatzen du.

www.euskalkanoe.eus

zaharrak epe motzean funtzionatzeari utziko diolarik.

2018ko lehiaketa egutegia onartua

Pasa den astelehenean, urtarrilak 29, Federazioko Batzar Orokorra ospatu zen eta besteak beste, 2018ko lehiaketa egutegia onartu zen.

Web orrialdean topatuko duzue denboraldi berri honetako egutegia.

Contactar

Paseo Anoeta 7 / Anoeta Pasealekua 7

Donostia - San Sebastian

Gipuzkoa

20014

Email: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.

Tel: 943 051365

Colaboradores

 

  A BILIN 21