C.D.Fotuna Euskadiko Itsas-kayak-eko Txapelduna

Pasaden larunbatean Euskadiko itsas-kayak txapelketa jokatu zen, ibilbide berria estreinatu zuelarik. Beste urte batzuekin alderatuz, Hondarribiako A.E.tik eman zitzaion hasiera.

C.D. Fortuna izan zen garailea kluben sailkapen nagusian, bigarren Amuitz Outrigger P.K. eta hirugarren, Pasaia Kayak 2005 K.K.

Banakako sailkapenean, Lander Rodriguez (Pasaia Kayak 2005 K.K.) izan zen garailea gizonezko seniorretan. . Jose Mari Villagarcia (C.D. Fortuna) gizonezko beterano -50 tan, probako garaile absolutua izan zelarik. Bere taldekidea den, Javier Lizancos izan zen garailea, beterano +50 urtetako mailan. Emakumezkoetan, Amaia Benavente (Pasaia Kayak 2005 K.K.) izen zen lehena. Beteranotan, Cristina Iraeta (ATSS) gailendu zelarik. K-2etan, Asier Amiama eta Xabier Aranburu (Pasaia kayak 2005 K.K.) izan ziren lehena eta beraien taldekideak, Iñigo Barrenetxea eta Javier Dominguez gailendu ziren beteranotan.

Tradizionaletan, Jose Garcia (S.D.Santiagotarrak) izan zen lehena eta emakumezko kadetetan, Itxaso Garcia (S.D. Santiagotarrak).

Hurrengo zita, Gipuzkoako Itsas-kayak txapelketa, Zumaian, datorren uztailaren 27ean.

Final gehiagorik gabe junior eta 23 urtez azpikoen Munduko Txapelketan

Juniorren eta 23 urtez azpikoen Munduko Txapelketako lehenengo jardunaldiko, Unai Nabaskues-ek (ATSS) gizonezko 23 urtez azpiko mailako patrulletan eskuraturiko dominaren ostean, Klara Olazabal (S.D.Santiagotarrak) emakumezko 23 urtez azpiko K-1 patrulletan eta Xanet Etxarri (ATSS) emakumezko junior C-1eko patrulletan laugarren izanik eta Alex Goñi (ATSS) gizonezko K-1 junior patrulletan bostgarren izan ondoren, euskal ordezkariek ezin izan zuten finalik eskuratu.

Klara Olazabal (S.D.Santiagotarrak) K-1 eta C-1ean  aritu zen 23 urtez azpikomailan, 15. Eta 20. Izanik finalerdietan hurrenez hurren.

Xanet Etxarri (ATSS) K-1 eta C-1 juniorretan aritu zen, 27. Eta 16. Izanik. Eta C-2 mixtoan laugarren izan zen, extrem-ean ez zituelarik final laurdenak gainditu.

Unai Nabakues (ATSS) 23. Izan zen, 23 urtez azpiko K-1 finalerdietan eta Alex Goñi (ATSS) 28. Gizonezko junior K-1eko finalerdietan.

Marta Barba (ATSS) emakumezko 23 urtez azpiko C-1eko finalerdietarako ateetan geratu zelarik.

Oier Rodriguez-1k (S.D. Santiagotarrak)  ezin izan zuen sailkatze fasea gainditu.

S.D.Santiagotarrak, Euskadiko ibai eta zeharkaldiko koparen garailea

Pasaden asteburuan, Euskadiko Ibai eta zeharkaldietako Koparen XXI edizioari amaiera eman zaio, Bidasoa ibaiaren eta Urola Ibaiekin.

Kopako sailkapen nagusian, S.D.Santiagotarrak izan da garailea, bigarren Pasaia Kayak 2005 K.K. eta hirugarren Itxas-Gain Zumaiako Urola Itsas-adarreko P.K.

Asteburuko probei dagokienez, S.D. Santiagotarrak izan da garaile bi egunetan. Bidasoa ibaiean, bigarren Itxas-Gain Zumaiako Urola Itsas-adarreko P.K. eta hirugarren Pasaia Kayak 2005 K.K. izan direlarik. Eta Urolan berriz, Irunekoen atzetik, bigarren etxekoak, Itxas-Gain Urolako Itsas-adarreko P.K. eta hirugarren Barrika P.T. izan delarik.

Unai Nabaskues munduko hirugarrena patrulletan

Unai Nabaskues (ATSS) hirugarren izan da Slalom-eko Munduko txapelketan, 23 urtez azpiko gizonezko K-1  patrulletan.

23 urtez azpiko emakumezko kayakistak, Klara Olazabal (S.D.Santiagotarrak) tartean, podiuma eskura izan zuten, baina laugarren izan ziren.

Gizonezko junior K-1ean, Alex Goñi (ATSS) bostgarren izan ziren.

Bertan lehiatzen ari diren gainontzeko euskal kirolariak dominetatik urrun egon ziren patrulletan.

Gaur, banakako lehiaketari hasiera ematen diotelarik.

Unai Nabaskues (ATSS) 23 urtez azpiko K-1ean arituko da.

Klara Olazabal  (S.D.Santiagotarrak) Emakumezko 23 urtez azpiko mailan arituko da, K-1ean eta C-1ean.

Xanet Etxarri  (ATSS), Klararen modura, C-1 eta K-1 emakumezko juniorretan arituko da eta horrez gain, C-2 junior mixtoan ere arituko da.

Telmo Fernandez bederatzigarren B Finalean

Racicen joaktu da Europako Junior eta 23 urtez azpikoen Sprint txapelketa eta bertan, Telmo Fernandez eta Aiora Irazu aritu dira.

Telmo Fernandezek (S.D. Santiagotarrak) Gizonezko 23 urtez azpiko mailan K-2 1000m jokatu ditu eta B Finalean 9. Izan zen.

Aiora Irazu (Pasaia Kayak 2005 K.K.) emakumezko junior mailan aritu da, K-2 eta K-4 500mtan.

K-2an ezin izan du finalerdietarako sailkatu, bederatzigarren izan ondoren sailkatze proban. K-4ean berriz, finalerako txartelik gabe geratu ziren, finalerdietan bederatzigarren izan ondoren.

Kayak Surfeko Euskal Selekzioa Perura bidean

Atzo aurkeztu zen Peruko Kayak Surfeko Munduko Txapelketan parte hartuko duen taldea. Bertan Munduko txapeldun titulua berrestera doazelarik.

Txapelketa, uztailaren 19tik 26ra bitartean jokatuko da. Bi atal dituelarik txapelketak.

Alde batetik, banakako lehia. Piragüista bakoitza, banaka aritzen da.

Bestalde, taldekako mundiala, non, lehia zehatza burutzen den, lurralderik onena zein den ezartzeko. Gehinez ere 16 lehiakide aritu daitezke, kasu honetan, Euskal Selekzioan 15 arituko dira titulua defendatuz. Lehiatuko diren probak honakoak izango direlarik:

  • Gizonezko Long Boat (Internacional Clásico, IC): Gizonezko
  • Gizonezko Short Boat (Open): Gizonezko
  • Emakumezkoak Long Boat (IC): Emakumezkoak
  • Emakumezkoak Short Boat (Open): Emakumezkoak
  • Junior Long Boat IC:                junior 
  • Junior Short Boat HP: junior 
  • Masters Long Boat IC: Master
  • Masters Short Boat HP:                                                Master

Azken Munduko Txapelketan, 2017an jokatu zen, Ipar Irlandako, Portrush herrian, beste behin, euskal selekzioa Txapeldun izan zelarik. Gainera, inoiz baina final gehiago eskuratu zituzten eta banaka ere podium ugari eskuratu.

2015ean galizian ospatu zen munduko txapelketa eta bertan ere Euskal selekzioa garaile izan zen, 2013an Australian baita ere, 2011ean EEBBtan eta 2007an Euskadin jokatu zenean baita ere; 2009an, Portugalen, txapeldun orden izan zirelarik.

 

Zorte On!

 

 

Bederatzi domina Españak Sprint txapelketan

Higinio Rivero (Barrika P.T.) Españako txapeldun izendatu zen KL2 500m eta 200m tan. Nerea Garcia (S.D.Santiagotarrak) berriz, emakumezko junior K-1 200mtan. Intza Mendez-ekin batera, K-2 100m emakumezko juniorretan garaipena eskuratu zutelarik. Gainera,Higiniok beste bi zilar gehiago gehitu zituen, VL3 500 eta VL3 200mtan. Nerea Garciak, Intzarekin batera, K-2 4500m emakumezko juniorretan ere, zilarra eskuratu zuen. Aitor Gorrotxategik (S.D.Santiagotarrak) ere bigarren postua eskuratu zuen K-1 1000mtan.

Baina ez zen azken domina izan, K-4 500mtan emakumezko juniorretan, Nerea Garcia, Intza Menez,  Uxue Arsuagak eta Irenek Gorrotxategik brontzea eskuratu zuten.

Final ugari ere eskuratu ziren, hala nola, Intza Mendez k-1 1000m emakumezko juniorretan, Aiora Irazu (Pasaia Kayak 2005 K.K.) eta Karite Eizmendi (Barrika P.T.) zortzigarren eta bederatzigarren hurrenez hurren emakumezko junior K-1 200mtan. Aiora Irazuk ere bostgarren postua eskuratu zuen K1 500m emakumezko juniorretan. Begoña Lazkano eta Amaia Benavente (Donostia Kayak K.E.) laugarren izan ziren K-2 1000m emakumezko seniorretan eta bostgarren K-2 500mtan.

Eneko Eneko Egiguren, Borja Estomba, Aitor Gorrotxategi eta Jon Morenok (S.D.Santiagotarrak) osaturiko K-4 1000mtan laugarren izan zen. Juniorretan, beraien taldekideak, Aimar Amundarain, Alex Anatol, Beñat Arsuaga eta Aiur Platero zortzigarren izan ziren eta K-4 500mtan zazpigarren. K-2 200mtan emakumezko juniorretan, Aiora Irazu eta Sara Tarragona zortzigarren izan ziren. Eta ezarritako proba berrian, K-2 500m Mixtoan, Begoña Lazkano eta Xabier Ruiz de Aretxabaleta zortzigarren izan ziren.

Brontzea Alex Goñirentzako eta finala Klara Olazabalentzat

Lipstovsky-n jokatu da Slalom-eko Europako Txapelketa Junior eta 23 urtez azpikoentzako.

Alex Goñi (ATSS) hirugarren izan zen gizonezko juniorren patrulletan. K-1ean berriz, ez zuen zorterik izan eta hogeitabigarren izanik, finaletik kanpo geratu zen.

Klara Olazabal (S.D.Santiagotarrak) bikoiztu egiten zuen, K-1ean zein C-1ean. Canoan finalera iritsi zen, finalerdietako denborarik onena eginez, baina finalean ezin izan zuen errepikatu eta hamargarren izan zen. Kayakean, finaletik at geratu zen, 18.izanik. Patrulletan, 9. Izan zen kayakean zein canoan. Azken honetan, Marta Barba (ATSS) ere aritu zen. C-3an sailkatze probak ezin gainditu geratu zelarik.

Unai Nabaskues (ATSS) 23 urtez azpiko K-1ean lehiatu zen, non 25.izan zen finalerdietan, finalera ezin pasa geratu zelarik. Patrulletan, 8. Izan zen.

Oier Rodriguez (S.D.Santiagotarrak) C-1 junior mailan aritu zen, sailkatze probak ezin pasa geratu zelarik, 8. Izanik patrulletan.

Xanet Etxarri (ATSS) Klararen modura, K-1ean zein C-1ean aritu zen. Canoan, finalerako ateetan geratu zen, 12. Izanik, hamar sailkatzen zirelarik finalerako. K-1ean berriz, sailkatze probetan geratu zen. Patrulletan, kayakean 8. Eta canoan 6. Izan zelarik.

Jardueraz beteriko asteburuak

Slalom-ekoak Londresen Munduko Kopan aritzen ziren bitartean, hemen, euskadiko kopako hiru proba jokatu ziren. Larunbatean, Buitron ibaiaren igoera-jatsiera, Plentzia P.T. antolaturik. Kluben sailkapen nagusian, S.D.Santiagotarrak garaile, bigarren Pasaia Kayak 2005 K.K. eta hirugarren Itxas-Gain Zumaiako Urola Itsas-adarreko P.K.

Igandean, jardunaldi bikoitza, Ibaien kopari jarraipena eman zitzaion Legution. Urteak ziren bertan ez zela txapelketarik antolatzen eta Arabako Federakuntzari eta Boga Boga Klubari esker antolatu zen Euskadiko Kopako 5.proba. Kluben sailkapen orokorrari dagokionez, garaipena S.D.Santiagotarrak-ek eskuratu zuen, bigarren C.N. Pamplona eta hirugarren Pasaia Kayak 2005 K.K.

Asteburu honetan berriz ere, txapelketa ugari egongo dira. Slalom-ekoak, Bratislavan izango dira Munduko kopan, gaur bertan hasiera emango diotelarik. Ur lasaietakoek berriz, Castrelo de Miñon izango dute zita, Españako Maratoiko 3.kopan, Europako Txapelketarako hautatze proba izango delarik eta itsasokoak berriz, Benalmadenan izango dute lehiaketa, Españako kopako 3.proban, Munduko Txapelketarako sailkapenerako puntuak lortzeko.

Maialen Chourraut eta Klara Olazabal Londresen finalista

Londresen eman zaio hasiera Slalom-eko Munduko Kopei, lehenengo hau jokatuz.

Bertan, gure bi kirolari finalera iritsi direlarik. Maialen Chourraut (ATSS) bostgarren izan da, txapelketa guztian zehar, finalista postuetan egon delarik.

Klara Olazabal (S.D.Santiagotarrak) atzetik aurrera burutu duen txapelketa batean, finalerako sailkatu eta bertan bederatzigarren izan da.

Ander Elosegi (S.D.Santiagotarrak) finalista postuetan eman zion hasiera txapelketari, baina finalerdietan, hamahirugarren izanik, finalerako ateetan geratu zen.

Gizonezko kayakean, Samuel Hernanz-ek (ATSS) eta Joan Crespok (S.D.Santiagotarrak) oso pareko txapelketa burutu dute, sailkatze probetako bigarren fasetik pasa beharra izan zuten eta finalerdietan 22. Eta 23. Izan ziren hurrenez hurren, finaletik kanpo geratuz.

 

 

Hurrengo nazioarteko lehiaketak, Bratislavako Munduko kopa izango da, ostiral honetan hasiera emanik, ekainaren 21ean. Eta Tacen-eko Munduko Kopa, ekainaren 28tik 30era bitartean.

Contactar

Paseo Anoeta 7 / Anoeta Pasealekua 7

Donostia - San Sebastian

Gipuzkoa

20014

Email: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.

Tel: 943 051365

Colaboradores

 

  A BILIN 21