Teknikarien Ziurtagiriak

Adingabekoekin lan egiteko aurrekari penalen ziurtagiria

2016ko martxoaren 1etik beharrezkoa da adingabekoekin lan egiten duten langile edota boluntario guztiek adingabekoekin lan egiteko aurrekari penalen ziurtagiria ateratzea Adingabeak babesteko legeak eta boluntariotza lege nerriak eskatzen duten bezala. Helburua adingabekoak babestea da eta arrisku egoerak saihestea.

 

Zer da aurrekari penalen ziurtagiria? Pertsona batek sexu delitua egiteagatiko aurrekari penalak ez dituela egiaztatzen duen ziurtagiria da.

Zergatik? Adingabeak babesteko legeak eta boluntariotza lege berriak agintzen dutelako.

  • Zertarako? Adingabeak babesteko aurreikusi den segurtasun neurria da. Arrisku egoerak saihesteko helburuarekin, delitu hau bete izan duten pertsonen erregistro bat sortu eta osatuko da.
  • Nork eskatu behar du? Adingabekoekin lan egiten duten langile edota boluntario guztiek. Orain arte beharrezkoa izan ez bada ere, martxoaren 1etik aurrera, indarrean dagoen izapidea da.

o Norbanako eskaera:

  • Eskaera-orria behar bezala beteta entregatzea
  • 18 urteak beteta izatea. (*eskatzailea adingabea bada, guraso edo tutoreek bere izenean eskatu beharko dute).
  • A.N espainiarra izatea.
  • Atzerritarren kasuan, jatorrizko herrialdearen ziurtagiria eskatu beharko dute. Egokiena, herrialdeko enbaxadarekin harremanetan jartzea da, ziurtagiria gaztelaniara itzulita eta konpultsatua egon behar delako.

 

Nola lortu ziurtagiria

  • Justiziako Lurralde Gerentzietan. Euskal Herri mailan Bilbon eta Iruñan dute egoitza. Beherago azaltzen diren bi bulego hauetara hurbilduta modu presentzialean egin dezakezu kudeaketa eta ziurtagiria momentuan lortu. Horretarako, formularioa behar den bezala bete eta N.A.Naren fotokopia besterik ez duzu eraman behar.

                                        Gerencia Territorial de Justicia de Pais Vasco

                                        Elcano 9-7.

                                       48008 Bilbo

                                       Tlfonoa: 944245418

                                       Email: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.

  • Gobernuko ordezkaritza eta azpiordezkaritzetan. Esaterako, Bilbo eta Iruñako ordezkaritzez gain Gasteizen eta Donostian azpiordezkaritza bulegoak daude (modu presentzialean) eginbeharreko gestioak errazten dituztenak Bilbon zein Iruñara joan behar izatea ekidinez. Hauek dira bulegoak:
    Vitoria- Gasteiz Donostia- San Sebastián

    Subdelegación del Gobierno en Araba

    C/ Olagibel 1

    01001 Vitoria- Gasteiz, Araba

    Tlfonoa: 945759300

    Subdelegación del Gobierno en Gipuzkoa

    Plaza Pio XII, 6

    20017 Donostia- San Sebastián, Gipuzkoa

    Tlfonoa: 943989000

  • Posta bidez. Kasu honetan, formularioa behar bezala bete beharko duzu eta honekin batera N.A.N-aren FOTOKOPIA KONPULTSATUA (konpultsatzeko, funtzionario batek egin behar du; udaletxean, udaltzaingoan… ). Gutunazala prest izatean, hartzailea zehaztu behar da: Justiziako Lurralde Gerentziak, Bilbo edo Iruña kasu honetan. Zure eskaera jaso bezain laster SMS bat helduko da zure mugikorrera. bertan ematen dizuten kodearekin zure ziurtagiria lortuko duzu interneten bitartez. PDF dokumentu bat izango da eta behar beste aldiz erabili ahal izango duzu.

 

                                       Gerencia Territorial de Justicia de Pais Vasco

                                        Elcano 9-7.

                                       48008 Bilbo

                                       Tlfonoa: 944245418

                                       Email: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.

  • Eusko Jaurlaritzako Zuzenean zerbitzuaren bitartez. Eskaera eusko Jaurlaritzako Zuzenean zerbitzuaren bitartez egin daiteke. Horretarako formularioa behar bezala bete eta N.A.N.aren fotokopia originalarekin batera eraman behar da bertan ziurtatzeko. Zuzenean zerbitzutik helarazten dute eskaera Justiziako Lurralde Gerentziara. OSO GARRANTZITSUA DA HARTZAILEAREN HELBIDEA ZEIN DEN ZEHAZTEA (BILBO edo IRUÑA ) kasu batzuetan madrilera bidali dituzte eskaera eta ez dira heldu. Ziurtagiria lortzeko posta bidez bezala, eskaera jasotzen dutenean zure mugikorrera SMS bat helduko da eta webgunearen bitartez jasotako kodea sartu eta zure ziurtagiria lortuko duzu PDF formatuan beharbeste aldiz inprimatu eta erabiltzeko.

 

  • Internet bitartez. Eskaera on-line egitea da biderik azkarrena baina horretarako N.A.N. irakurgailu bat behar da eta dokumentuaren pasahitza eskura izatea.
  • Zerbait ordaindu behar da? Ez, ziurtagiri hau DOAKOA da.
  • Nola eskatu daiteke?

o Aurrez-aurre Justiziako Lurralde Gerentzietan (9:00-14:00).
o Posta bitartez.
o Internet bitartez.

  • Zenbateko iraupena? Legeak ez du iraungitze datarik zehazten. Eta araudirik zehazten ez den bitartean enpresa edo elkartearen eskura dago erabakitzea eguneratzearen egokitasuna aurreikustea.
  • Eskaera egiten den momentutik ziurtagiria jaso artean kalkulatzen den denbora:

o Aurrez aurrekoen kasuan, momentuan egiten da.
o Posta bitartez, hilabeteko epeak ematen ari dira.

 

Contactar

Paseo Anoeta 7 / Anoeta Pasealekua 7

Donostia - San Sebastian

Gipuzkoa

20014

Email: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.

Tel: 943 051365

Colaboradores

 

  A BILIN 21