Atlético San Sebastián Slalom-eko ligako garaile

Slalom-eko Españako txapelketa jokatzearekin batera, slalom-eko ligari amaiera eman zaio, Atlético San Sebastian garaile izan delarik eta S.D.Santiagotarrak hirugarren.

Emakumezkoen liga- Gran Premio de Loerias y Apuestas del Estadon ere, Atlético San Sebastián garaile izan da eta S.D.Santiagotarrak hirugarren.

Españako Txapelketari dagokionez, 27 domina eskuratu dira, 13 urre, 7 zilar eta 7 brontze.

Garaipena, Maialen Chourraut (ATSS) emakumezko K-1 senior mailan, Ander Elosegi (S.D.Santiagotarrak) gizonezko senior C-1an eta  Samuel Hernanz (ATSS) gizonezko senior K-1.

Xanet Etxarri (ATSS) garaipen bikoitza eskuratu zuen, emakumezko junior C-1 eta K-1ean.

Maite Odriozolak (ATSS) emakumezko kadete K-1ean irabazi zuen, Leire Goñik (ATSS) emakumezko kadete C-1ean, Martin Arruabarrena (S.D.Santiagotarrak) gizonezko kadete K-1ean.

Samuel Hernanz C-2 mixtoko garaipena eskuratu zuen eta ondorioz,  Munduko txapelketan modalitate horretan lehiatzeko sailkatu da.

Zilarrezko domina, Alex Goñik (ATSS) gizonezko junior K-1ean eskuraturikoa, Urko Zabaletak (S.D.Santiagotarrak ) gizonezko beterano K-1ean, Haritz Azanza (S.D.Santiagotarrak)gizonezko kadete C-1ean, Malen Gutierrez (ATSS) emakumezko kadete C-1ean.

Brontzea, Leire Goñik (ATSS) emakumezko kadete K-1ean, Markel Imaz (ATSS) gizonezko kadete C-1, Maialen Olaso (S.D.Santiagotarrak) emakumezko kadete C-1ean eta Haritz Azanzak bere bigarren domina eskuratuko zuen, gizonezko kadete k-1ean hirugarren izanik.

Patrullei dagokienean, ATSS-eko emakumeek, Olatz Arregi, Maialen Chourraut eta Irati Goikoetxea 3xK-1 emakumezko seniorretan garaile izan ziren, kadete mailan, bere taldekideek, Inge Etxarri, Leire Goñi eta Maite Odriozola gauza bera egin zutelarik eta gizonezko kadete kanoistek ere, Nicolas Gonzalez, Markel Imaz eta Alex Segura. Gizonezko 3xK-1ean, Samuel Hernanz, Alex Goñi eta Unai Nabaskues ere garaile izan ziren.

Zilarra, emakumezko kadeteen patrullarentzako, Eider de Santos, Malen Gutierrez eta Nora Lopez, hala nola, S.D.Santiagotarrakeko kanoistentzat Ander Elosegi, Mikel Ormazabal eta David Perez. Kayakista kadeteek, ere zilarra eskuratuzuten, Aimar Arana martin Arruabarena eta Haritz Azanza, Atlétikoko Nicolas Gonzalez, Beñat Larraña eta Alex Segura hirugarren izan zirelarik. Brontzea eskuratu zuten baita ere, gizonezko senior 3 xK-1, Joan Crespo, Telmo Olazabal eta Hasier Rodriguez-ek (S.D.Santiagotarrak).

 

Domina zaparrada Españako “Jóvenes Promesas”-en txapelketan

Gazteenek denboraldiari amaiera eman diote Españako “Jóvenes Promesas” txapelketa jokaturik, non guztira, 9 domina eskuratu dituzte, 4 urre, 4 zilar eta brontze bat, emaitza bikainak benetan.

Urrea

Ian Antol- Aimar Platero (S.D.Santiagotarrak) K-2 gizonezko infantil A 1000m

Peio Añarbe- Jon Cecilia (S.D. Santiagotarrak) K-2 gizonezko infantil B 1000m

Eider Amundarain- Maialen Arsuaga- Uxue Arsuga- Irene Gorrotxategi (S.D.Santiagotarrak) K-4 emakumezko kadete 500m

Ane Amostegi- Haizea Aranburu- Naroa Larrarte- Paula Severiano (S.D.Santiagotarrak) K-4 emakumezko infantil A 1000m

Zilarra

Uxue Arsuaga (S.D.Santiagotarrak) Emakumezko kadete A K-1 500m

Maite Gorrotxategi- Malen Juaristi (S.D. Santiagotarrak) K-2 emakumezko infantil B 1000m

Ian Anatol- Haizea Aranburu (S.D. Santiagotarrak) K-2 Mixto infantil  A 1000m

Uxue Arsuaga- Unai Amostegi (S.D.Santiagotarrak) K-2 Mixto Kadete 500m

Brontzea

Ekaitz Aizpiolea- Unai Amostegi- Mikel Larrarte- Ander Zabaleta (S.D. Santiagotarrak) gizonezko kadete K-4 1000m

 

Aipagarriak ere, Irene Gorrotxategik K-1 emakumezko kadetea A 500mtan lorturiko laugarren postua. Maddi Tarragonak (Pasaia kayak 2005 K.K.)  ere postu bera eskuratzen zuen emakumezko Infantil A K-1ean, Ian Anatol gizonezko infantil a K-1 1000mtan bostgarren izan zen, postu berbera eskuratuz, Malen Juaristik emakumezko infantil B K-1 1000mtan. Aimar Platero gizonzeko infantil A K-1 1000mtan zazpigarren izan zen eta Maialen Arsuaga emakumezko kadetea A K-1 500mtan bederatzigarren.

 

Zalantzarik gabe, gazteenek eskuraturiko emaitza bikainek, S.D.Santiagotarrak, kluben sailkapen nagusian laugarren posturaino eraman dute.

 

 

 

Munduko Junior eta 23 urtez azpikoen sprint txapelketa amaitu da

Nerea Garcia eta Aitor Gorrotxategi izan dira euskal ordezkariak bertan.

Aitor Gorrotxategi (S.D.Santiagotarrak) K-4 500m 23 urtez azpiko mailan aritu zen, 4. Izan zelarik B Finalean.

Nerea Garcia (S.D.Santiagotarrak) berriz, bi probetan aritu zen, emakumezko junior K-4 500m tan, non bigarren izan ziren B finalean eta K-2 500mtan, non seigarren amaitu zuten B Finalean.

 

13 domina banakako Munduko Kayak Surf txapelketan

Euskadi Munduko Txapeldun izendatu ondoren, banakako lehiaren txanda zen, Munduko Txapeldun titulua jokoan zegoelarik.

Hamahiru izan dira guztira lorturiko dominak, 6 urre, 4 zilar eta 3 brontze.

Odei Etxeberria (RCNSS) Munduko txapeldun izendatu zen Open IC mailan, gauza bera lortzen duelarik, Ainhoa Tolosak (Lekeitioko D-Zanga P.K.) emakumezko IC mailan, Edu Etxeberria (RCNSS) Master mailan, bai IC-n, nola HP-n eta Iñaki Urbe (RCNSS) ere titulu bikoitza eskuratu zuen junior IC eta HP mailetan.

Munduko azpitxapeldunak, Odei Etxeberria Open HP, Peru arandiaran junior IC mailan, Luis Abando (Itxasondo) Grand Master IC mailan eta Txema Carreto (Mundakako Kayak Surf)  Grand master HP-n izan ziren.

Brontzezko domina eskuratu zuten, Olatz Garmendiak (RCNSS) emakumezko IC mailan, Irati Bordagaraik (RCNSS) emakumezko HP-n eta Ruben del Rio (Itxasondo) Gran Master HP-n.

Zorionak denei!

Nerea Garciak Munduko Sprint txapelketa jokatu du

Nerea Garcia (S.D. Santiagotarrak) Sprint-eko junior eta 23 urtez azpiko munduko txapelketan izan dugun euskal ordezkari bakarrak partehartze bikoitza burutu du, Pitesti, Errumanian jokaturiko txapelketan.

Palista gazteaz, K-2 500mtan, seigarren egin zuen B finalean eta K-4 500mtan, finalerdietan, finalerako txartela eskuratzear izan zen arren, laugarren izan zen eta ondorioz, B finalean jardun zuen, bigarren izanik.

Hiru domina Europakoa Maratoi Txapelketan

Euskal ordezkariek Europako maratoi txapelketa hiru domina eskuraturik amaitu dute.

Irati Osak (Itxas-Gain Zumaiako Urola Itsas-adarreko P.K.) eskuraturikoa, Javier Rodriguez (Getxo Kayaka) K-1 zein K-2 70-74urte bitarteko beterano mailan eskuraturikoak gehitu beharko zaizkio, zalantzarik gabe, emaitza paregabeak. Gainera, domina hauei, Jon Morenok (S.D. Santiagotarrak) eskuraturiko bostgarren postua, 23 urtez azpiko mailan, eta bere atzetik, jarraian, Xabier de Velascok (Getxo Kayaka) eskuraturiko seigarren postuak gehitu behar zaizkie. Honen taldekide den, Paulo juez, zortzigarren izan zen 55-59 urte bitarteko beterano mailan.

Emakumezko juniorrak, Aiora Irazu (Pasaia Kayak 2005 K.K.) hamargarren izan zen K-1ean eta Intza Mendez (S.D.Santiagotarrak) zortzigarren K-2an.

Orain, abuztu erdialdean, Españako txapelketa jokoan izango dute, denboraldiari amaiera emateko eta Irati eta Jonek berriz, zein Españako txapelketan sailkatzea lortzen dutenek, urria erdialderaino luzatu beharko dute denboraldia, Munduko txapelketa jokatzeko.

Irati Osa, Europako Azpitxapeldun

 

Irati Osa (Itxas-Gain- Zumaiako Urola Itsas-adarreko P.K.) Europako Azpitxapeldun izendatu da gaur goizean jokaturiko txapelketan. Helmugaratzean oso lehia estua izan du hungariarrarekin, baina azkenean bigarren izan da. Hala ere, emaitza bikaina. Zorionak!

Emakumezko juniorretan, gaur goizean Intza Mendez (S.D. Santiagotarrak)emakumezko junior K-2an lehiatu da, zortzigarren izanez. Eta Aiora Irazu (Pasaia kayak 2005 K.K.) atzo lehiatu zena K-1 emakumezko juniorretan, hamargarren izan zen.

Orain lehiatzen, gizonezko 23 urtez azpiko K-1ak ari dira, Jon Moreno (S.D. Santiagotarrak) eta Xabier de Velasco (Getxo Kayaka) .

Euskal selekzioa Munduko Txapelduna

Kayak Surfeko Euskal Selekzioa berriro bereganatu du Munduko txapeldun titulua. Honela, seigarren aldiz, bost hurrenkeran eskuratu dituztelarik, 2007, 2011, 2013, 2015, 2017 eta egungoa,  2019koa.

Taldea 15 kirolarik osatu dute:

 

Emakumezkoak

Irati Bordagarai

Andrea Garcia

Olatz Garmendia

Ainhoa Tolosa

 

Gizonezkoak

Hodei Crujeiras

Odei Etxeberria

Gorka Martin

Xabi Olano

 

Masterrak

Luis Abando

Txema Carreto

Ruben del Rio

Edu Etxeberria

Oskar martinez

Juniorrak

Peru Barandiaran

Iñaki Urbe

 

Orain, banakako finaletan jardutea geratzen da, ahalik eta domina gehien eskuratuz.

Zorionak!!!

 

Indartsu Seigarren Munduko txapeldun tituluaren bila

Kayak Surf-eko Euskal selekzioa Peruko, Huanchaco hondartzan ari da lehiatzen, Munduko txapelketan.

Hamabost kirolarik ordezkatuko dute Euskadi eta faborito nagusiak dira. Honakoak dira kirolariak:

 

 

Emakumezkoak

Irati Bordagarai

Andrea Garcia

Olatz Garmendia

Ainhoa Tolosa

 

Gizonezkoak

Hodei Crujeiras

Odei Etxeberria

Gorka Martin

Xabi Olano

 

Masterrak

Luis Abando

Txema Carreto

Ruben del Rio

Edu Etxeberria

Oskar martinez

Juniorrak

Peru Barandiaran

Iñaki Urbe

 

 

 

 

 

 

 

Garaipena eskuratuz gero, seigarren titulua izango da, jarraian eskuraturik bostgarrena. Txapelketa bi urtetik behin jokatzen da, eta 2007, 2011, 2013, 2015 eta 2017an irabaztea lortu zuten.

Gaur sailkatze rondak amaiturik, bihar finalei hasiera emango diete.

Zorte on!

 

 

 

 

Garaipen ugari Gran Premio Internacional de Castilla y León-en

 

Gran Premio Internacional de Castilla y León jokaturik, euskal ordezkariek podium ugari eskuratu dituzte.

Nabarmentzekoa, Irati Osa Zumaiarrak, Españako selekzioko kide gisa parte hartu zuenak, bi egunetan, bai Valladolid-en zein Sanabriako lakuan eskuraturiko garaipenak.

Euskal selekzioko ontziei dagokienez, gizonezkoa, , Ion Carballo, Gorka Colomo, Xabier de Velasco eta Iñigo Lois, bi egunetan podium-era igo ziren, larunbatean hirugarren izan ziren Valladolid-en eta postu bat hobetu zuten igandean Sanabrian, bigarren helmugaratuz.

Neskak berriz, Ihintza Labeaga, Ane Lopez, Sara Rezola eta Leire Sanchez bostgarren izan ziren bi egunetan.

Contactar

Paseo Anoeta 7 / Anoeta Pasealekua 7

Donostia - San Sebastian

Gipuzkoa

20014

Email: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.

Tel: 943 051365

Colaboradores

 

  A BILIN 21