Euskal kirolari Proiektua

Euskal Kirolari, kirolaren bidez euskara gaztetxoen artean sustatzeko Eusko Jaurlaritzak abian jarritako ekimena da.

 

Proiektuaren xedea, Kirolean ere euskaraz aritzea da.

Aisialdia euskaraz gozatzen laguntzeko proiektua da hau. Kirolaren bidez euskara sustatu nahi du Eusko Jaurlaritzak, kirol ezberdinak euskaraz bizitzeko behar diren giltzarriak eskainiz.

Egitasmo zabala da EUSKAL KIROLARI aisialdian gaztetxoen artean hizkuntza ohiturak finkatzen laguntzeko material eskuragarria sortzen da, gaztetxoek aisia eta euskara lotu ditzaten eta esparru-ez formalean euskaraz gozatzen ikasi dezaten.

 

Proiektuak bi helburu ditu:

- Aisialdian, kirol jardunean, gaztetxoen hiztegian begiz jotako hutsune bat betetzea, gaztetxoei kirol bakoitzari dagokion hiztegi propioa erakutsiz.

- Gaztetxoen artean euskararen sustapena oso gustuko duten jarduera baten bidez: kirola.

 

Proiektuaren inguru informazioa eta material ugari topatuko dituzue, web gunea eta Euskal kirolari,  aktore, youtuber eta aurkezle desberdinekin grabatutako bideoak partekatzen dituzte: Youtube-ko kanalean eta Euskal Kirolari webgunean.

Ur bizietako epaile ikastaroa 2019

Datorren urriaren 18tik 20era, ur bizietako epaileen ikastaroa antolatuko da Irunen.

Epaile Laguntzaile, oinarrizko eta nazional tituluak eskuratzea egongo da, ostiral arratsaldean hasi eta igandean amaituz.

Hemen topatuko duzue informazio guztia, edo web orrialdeko formakuntzen atalean.

Slalomeko munduko txapelketa bikaina

Denak finaletan.  Urre bat eta hiru zilar eskuraturiko domina sorta. Zeintzuei, bostgarren, postu bat,  zazpigarren bat, hamargarren bat eta hamahirugarren postu bat gehitu behar zaizkien. Baina inor ez doa esku hutsik.

Ander Elosegi (S.D.Santiagotarrak) bigarren aldiz izendatu da munduko azpitxapelduna. Patrulletan zilarra eskuratu bazuen, larunbatean berriro munduko azpitxapeldun izendatu zen banakako C-1 proban.

Baina ez da izan domina bikoitza eskuratu duen kirolari bakarra, Joan Crespo (S.D.Santiagotarrak) , Samuel Hernanzekin (ATSS) batera, Munduko Txapeldun izendatu baziren patrulletan, igandean banakako K-1 proban, hirugarren sailkatu zen. Samuel Hernanz finalerako ateetan geratu zen, hamahirugarren izan da. C-2 mixtoan, Nuria Villarrublarekin batera, zazpigarren izan da.

Klara Olzabal (S.D.Santiagotarrak), nahiz eta oso kirolari gaztea izan, txapelketa bikaina burutu du, patrulletako zilarrari, banakako proban, emakumezko C-1an bostgarren postua gehitu behar bait zaio.

Maialen Chourrautek (ATSS) ere finalerako txartela eskuratu zuen, baina finalean 50eko zigorrak, dominetatik urrundu zuen hamargarren sailkatuz. Nahiz eta dominarik ez eskuratu, Españako federazioak berrestea falta izan arren, denak adierazten du, Tokyoko jokoetarako plaza berea izango dela. Egoera berean egon litekeelarik, Ander Elosegi, hau honela izanik, Ander, lehenengo gizonezko euskal kirolaria izango litzateke lau joko olinpikoetan arituko litzatekeena.

Zalantzarik gabe, munduko txapelketa bikaina, sekulako emaitzekin eta antolaketa apartaduna.

Denak finalerdietarako txartelarekin

Atzo Maialen Chourraut (ATSS) emakumezko K-1ean eta Ander Elosegi (S.D.Santiagotarrak) gizonezko C-1ean sailkatu baziren finalerdietarako, zazpigarren eta seigarren izanez, hurrenez hurren.

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Gaurkoan, Klara Olazabal (S.D.Santiagotarrak) emakumezko C-1ean, Samuel Hernanz (ATSS) eta Joan Crespo  (S.D.Santiagotarrak) K-1 gizonezkoetan sailkatu dira, 16., X eta X izanik.

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Bihar, finalerdi eta finalen txanda izango da emakumezko K-1 eta gizonezko C-1entzat. Igandean modu berean antolatuko da jardunaldia gizonezko K-1 eta emakumezko C-1entzat. C-2 mixtoa jokatzeaz gain.

Hasiera bikaina slalomeko munduko Txapelketan izandakoa

Ezin hobeto hasi da, Seu d’Urgellen jokatzen hari den, Slalomeko munduko txapelketa. Urre bat eta bi zilar.

Joan Crespo (S.D.Santiagotarrak) eta Samuel Hernanz (ATSS) Munduko Txapeldun izendatu berri dira, gizonezkoen K-1 patrulletan azkarrena izan ostean. Beraien atzetik, ia segundo batetara txekiarrak eta hirugarren poloniarrak izan direlarik.  

Ander Elosegik (S.D.Santiagotarrak) ere jatsiera bikaina burutu du bere taldekide, Miquel Trave eta Luis Fernandezekin batera, munduko azpitxapeldunak izendatuz gizonezko C-1 patrulletan. Aurretik, Eslovakiarrak izan dituzte nagusi eta atzetik,  hirugarren postuan, errusiarrak.

Klara Olazabal (S.D.Santiagotarrak) ere Munduko azpitxapeldun izan da emakumezkoen C-1 patrulletan, Nuria Villarrubla eta Ainhoa Lameirorekin batera. Aurretik, Australiarrak eta hirugarren postuan, txekiarrak izan direlarik.

Maialen Chourrautek (ATSS) ez du zorte bera izan eta laugarren izan dira.

Espero dezazun munduko txapelketari geratzen zaiona bide beretik joatea eta garaipen gehiago ospatzeko moduan izatea.

Zorionak!!!

 

Dena prest Seon

Gaur emango zaio hasiera Munduko Slalom eta Ur bizietako jaitsieren Txapelketari.

Bost euskal ordezkari izango dira bertan, Munduko Txapelketan lehiatzen, non dominez gain, Joko Olinpikoetarako sailkapena egongo den jokoan.

Maialen Chourraut (ATSS) buru, emakumezko K-1ean lehiatuko dena, Ander Elosegi (S.D.Santiagotarrak) izango da, C-1 gizonezkoetan lehiatzen, Klara Olazabal (S.D.Santiagotarrak) emakumezko C-1ean, Joan Crespo (S.D.Santiagotarrak) K-1 gizonezkoetan, Samuel Hernanz (ATSS) ere maila berean arituko delarik. Baina azken honek, K-1ean aritzeaz gain, C-2 mixtoan parte hartuko du, Nuria Villarrubla katalanarekin batera.

Gaur patrullen txanda izango da, 9:00h gizonezko kanoistak hasiko dira, gero emakumezko kayakistak, ondoren gizonezko kayakistak eta azkenik, emakumezko canoistak. Arratsaldean, ur bizietako jetsieren txanda izango da.

Ostegunean, emakumezko kayakistek eta gizonezko canoistek burutuko dituzte sailkatze probak. Ostiralean, gizonezko kayakistek eta emakumezko canoistek.

Larunbatean, emakumezko kayakita eta gizonezko canoisten finalerdi eta finalak izango dira eta igandean berriz, gizonezko kayakista eta emakumezko canoistenak.

Xabier Etxaniz, Xabier Taberna eta Ekhi Diez teknikariak izango direlarik, kirolariei beharrezko laguntza ematen.

Munduko zorterik onena opa diegu!

Hemen, txapelketaren inguruko informazio guztia topatuko duzue: https://www.canoeicf.com/canoe-slalom-world-championships/la-seu-d-urgell-2019

 

Lekeitioko itsas-zeharkaldia

D-Zanga Lekeitioko Piraguismo Taldeak, Euskadiko Itsas-kayak Kopako 7. Proba antolatu zuen.  Oraingo honetan ibilbide berria estreinatu zuten, Elantxoben irteera eman eta Lekeitioko hondartzan helmugaratu behar bait zuten partaideek.

Itsasoa bare eta eguraldi apartarekin, D-Zanga taldekoen antolakuntza bikainak dizdira berezia hartu zuen.

Kluben sailkapenean, garaipena Barrika P.T.ak eskuratu zuen, bigarren Amuitz Outrigger P.K. eta hirugarrena Pasaia Kayak 2005 K.K.

Banakako emaitzei dagokienean, gizonezko seniorretan, lehenengo postua Xabier Ruiz de Aretxabaletarentzat izan zen (Donostia Kayak K.E.) , gizonezko 50 urtetik azpikoetan, Jose Mari Villagarcia (C.D.Fortuna) izan zen azkarrena, Gizonezko beterano 50 urtetik gorakoetan, Rafael Quevedorentzat (Barrika P.T.) garaipena, emakumezko seniorretan, Begoña Lazkano (Donostia Kayak K.E.) izan zen nagusi. Andres Lopez (Amuitz Outrigger P.K.) OC1ean izan azkarrena, Pedro Pablo Madrid eta Antonio Alonso (C.P. Antares) gizonezko K-2 azkarrena izan zen eta Lukas Gustavo Diarte (Amuitz Outrigger P.K.) gizonezko kadeteetan lehena.

Tradizionaletan, bertako Jon Elordi (D-Zanga Lekeitioko P.K.) izan zen lehena.

Hemen topatuko dituzue probako argazkiak: https://dzangakayak.blogspot.com/

Sopela Kosta Fest atzeratua

 

Euskadiko Kayak surf-eko 6.proba atzeratua izan da, irailaren 28 eta 29ra, baldintza hobeak izango direnaren esperoan, txapelketa jokatu ahal izateko.

Euskadiko Kayak Polo Txapelketa

Larunbatean, Astigarragako kiroldegian, Euskadiko Kayak Polo Txapelketa antolatu zen.

Donostia Kayak K.E. izan zen garailea, bigarren Pasaia Kayak 2005 K.K. eta hirugarren Atlético San Sebastian.

Contactar

Paseo Anoeta 7 / Anoeta Pasealekua 7

Donostia - San Sebastian

Gipuzkoa

20014

Email: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.

Tel: 943 051365

Colaboradores

 

  A BILIN 21