Arroja! Challengeren primerako estreinaldia

Amuitz Outrigger P.K.-ak Arroja! Challengeren lehenengo edizioa antolatu du. Estatu guztiko partehartzaileak izan ziren bertan, besteak beste, modalitateko espezialista asko oso baldintza onetan aritzea izan zutelarik eta primerako antolakuntzak lagundurik.

Kluben sailkapen nagusian, Barrika P.T. izan zen garailea, bigarren Pasaia Kayak eta hirugarren bertako Amuitz-tarrak.

Banakako sailkapenari dagokionez, Ignacio Soler (P.Canarias) izan zen garailea, bigarren Victor Doux (Lyon) eta hirugarren Jean Paul (Marselle). Gizonezko beteranotan, 50urtetik azpikoetan, Toño Giron (Fluvial O Barco) izan zen garailea, bigarren Jose Mari Villagarcia (C.D.Fortunaeta hirugarren, Felipe Besada (C.P.Pamplona). 50 urtetik gorakoetan, Rafael Quevedo (Barrika P.T.) izan zen azkarrena, bigarren Roland Lebeau (Marselle) eta hirugarren, Eduardo Montero (BarrikaP.T.).

Emakumezkoetan, Amaia Benavente (Donostia Kayak K.E.) izan zen garailea, beteranotan, Cristina Iraeta (ATSS) eta K-2-an Natalia Aramayo eta Garazi Gomez izan ziren lehenak.

Gizonezko beteranotan, Vicente Royo eta Bernardo Flores (Itxas-Gain – Zumaiako Urola itsas-adarreko P.K) izan ziren garaileak eta OC-1, Andres Lopez (Amuitz) eta bigarren Jose Juan Jimenez (A.D.Pinatarense).

Slalom-eko 3. Munduko Kopan finalik gabe

Lau euskal kirolari aritu dira, Augsburg-en jokaturiko slalom-eko hirugarren Munduko Kopan, baina beste behin ez dira finaletara iritsi.

Telmo Olazabal (S.D.Santiagotarrak) gizonezko K-1ean 28. Izan zen finalerdietan. Maialen Chourraut (ATSS) ere finaletik kanpo geratu zen, 29. Izanik finalerdietan. Klara Olazabal-i (S.D.Santiagotarrak) gertatu zitzaion bezala C-1 emakumezkoetan. Jasotako zigorrek gure kirolarien lasterketak markatu zituzten, inolako aukerarik gabe utziz faseak gainditzen joateko.

Unai Nabaskues (ATSS) finalerdietarako txartela eskuratzetik bi segundotara geratu zen eta Klarak K-1ean ere ezin izan zuen finalerdietara iritsi.

Orain, munduko kopetako egonaldi luzearen ostean, etxera bueltatu, indarberritu eta Españako Txapelketa prestatzeko garaia izango da. Bertan oraindik, Munduko Txapelketara joateko hirugarren txartela egongo bait da jokoan.

S.D.Santiagotarrak 2018ko Euskadiko ibaietako Kopako txapelduna

 

Autor: J.M.Anatol

 

Larunbatean Bidasoa ibaiaren jatsiera eta igandean Urola Ibaiaren igoera-jatsiera ospaturik, Euskadiko Ibaietako Kopari amaiera eman zaio.

S.D.Santiagotarrak-ek garaipen argia, bigarren Donostia Kayak K.E. izan delarik eta hirugarren Itxas-Gain -Zumaiako Urola Itsas-adarreko P.K.

Sei probek osatu dute kopa, Euskadiko Maratoi txapelketarekin eman zitzaion hasiera, lehenengoz BBKayak koparen parte izan delarik, Aitor Saenz-en oroimeneko proba, Plentzia ibaiaren igoera-jatsiera, azkenik, asteburu honetako bi probekin amaiera emateko, Bidasoa eta Urola.

 

 

 

Irati Osa eta Intza Mendez, Maratoiko Europako txapelketan.

 

 

Autor: J.M. Anatol

 

Gaur eman diote hasiera junior eta 23 urtez azpiko mailek Europako Maratoi txapelketari. Gure bi euskal ordezkariak gaur aritu direlarik lehiatzen. Intza Mendez (S.D.Santiagotarrak) izan da lehena, nazioarte mailako lehiaketa batean estreinakoz aritzen zen eta hamahirugarren izan da.

Irati Osak (Itxas-Gain- Zumaiako Urola Itsas-adarreko P.K.) beranduago eman dio hasiera probari, nazioarte mailan dagoeneko aritua, bere lehenengo Europako Txapelketa zen 23 urtez azpiko mailan, seigarren izan delarik helmugaratzen.

Aste bukaeran, Euskadiko Ibaietako Kopako azken bi probak jokatuko dira, larunbatean Bidasoa izango da eta igandean Urola ibaiaren Igoera-jatsiera.

Nerea Garcia finalerdietan Europako Txapelketako estreinaldian

 

Autor: J.M. Anatol

 

 

S.D.Santiagotarrak-eko Nerea Garcia gazteak lehenengo aldiz parte hartu du nazioartek proba batean, Auronzo herri italiarrean jokaturiko ur lasaietako Europako Txapelketan, K-4 500mtan arituaz. Ezin izan zuen finalera iritsi, finalerdietan seigarren izan ondoren.

Orain, Aitor Gorrotxategirekin batera, Joaquin Blume erresidentzian egongo da, hilabete amaieran jokatuko den Munduko Txapelketa prestatzen.

Bien bitartean, txikienak, Villalcampon izan ziren 3000mtako kopa jokatzen, zilarra eskuratu zuten Donostia Kayak K.E.-ko neskek, Maddi Tarragona eta Eider Irazu emakumezko infantil A K-2an eta Maddik emakumezko Infatil B K-1ean ere brontzea eskuratu zuen. Gizonezko Infantil B K-2an ere hirugarren izan ziren, Ian Anatol eta Aimar Platero (S.D.Santiagotarrak).

Kluben sailkapen nagusian, S.D.Santiagotarrak podiumean atejoka izan zuten, laugarren amaitu zutelarik.

Lan Bikaina emakumezko kanoistena Cracovian

Cracovian jokatu da Slalom-eko 2.Munduko kopa eta bertan, emakumezko kanoistak finalera iritsi dira.  Miren Lazkano (ATSS) seigarren izan da eta Klara Olazabal (S.D.Santiagotarrak) zortzigarren, +50eko isuna jasota. Finalerdietan bigarren denbora onena izatetik zetorrelarik. Nuria Villarrubla catalana bigarren izan zelarik.

Euskal ordezkari gehiago izan ziren, Maialen Chourraut (ATSS) hamalaugarren izan zen finalerdietan, finaletik segundo batetara geratuz. Irati Goikoetxea (ATSS) ere finalerdietara iritsi zen, baina +50ko zigorrak finalera pasatzeko aukera guztiak galduarazi zizkion.

Joan Crespo (S.D.Santiagotarrak) finalerdietan geratu zen, 28.postuan. eta Samuel Hernanz-ek (ATSS) ezin izan zuen finalerdietara pasa. C-2 Mixtoan ere aritu zelarik Nuria Villarrublarekin bederatzigarren izanik.

Oraindik, Augsburg-en jokatuko den 3.Munduko Txapelketan arituko dira asteburu honetan.

Bien bitartean, gaztetxoenek, Españako kopari hasiera eman diote Arfa ibaien, zakukada bat dominarekin bueltatuz. Hamalau domina guztira, bost urre: Leire Goñik (ATSS) Emakumezko infantil A K-1ean garaipena eskuratu zuen baita C-1ean ere. Julia Gonzalez-ek (ATSS) Emakumezko infantil B K-1ean ere urrea eskuratu zuen eta Izar Garciak (S.D.Santiagotarrak) Infantil B C-1ean eta Javier Arruabarrenak (S.D.Santiagotarrak) Infantil B K-1 gizonezkoetan ere lehenengo postua eskuratu zuen.

Bost zilar ere eskuratu zituzten: Maite Odriozolak (ATSS) emakumezko infantil A K-1ean, Marina Gonzalez-ek (ATSS) emakumezko infantil B K-1ean eta C-1ean, Nora Lopez (ATSS) emakumezko infantil A C-1ean eta Javier Arruabarrenak (S.D.Santiagotarrak) gizonezko infantil B C-1ean.

Brontzezko lau domina eskuratu zituzten baita ere, Nora Lopez-ek (ATSS) emakumezko infantil A K-1ean, Julia Gonzalez (ATSS) emakumezko infantil B C-1ean, Telmo Otegi (S.D.Santiagotarrrak) gizonezko Infantil B C-1ean eta Josu Odriozola gizonezko Infantil B K-1ean.

Taldekako sailkapenean ATSS lehenengo eta S.D.Santiagotarrak bigarren izan zirelarik.

Zorionak!

 

 

Samuel Hernanz 1.go Munduko Kopako finalista bakarra

Munduko Kopen hasieran zorte ez dute lagun izan euskal ordezkariek. Munduko kopako bost probetatik, orain, hiru ospatzen dira jarraian, eta lehenengoa jokaturik, Samuel Hernanz izan da finalista bakarra. C-2 Mixtoan ere aritu da, Nuria Villarrublarekin batera, baina ez zuten finalerako txartela eskuratu.

Gainontzeko palisten artean, besteak beste, Maialen Chourraut aurkitzen zelarik, finalera iristeko gertu izan ziren, baina +50-eko zigorra jasota, finaletik kanpo geratu zen. Irati Goikoetxea ere finalerdietan geratu zen, finalera ezin sartu.

Klara Olazabalek emakumezko C-1ean, lehenengo manga ikusgarria burutu zuen, finalista postuetan egonez, baina finalerdietan hamazazpigarren izan zen. Miren Lazkanok zorte bera izan zuen eta hamalaugarren izan zen finalerdietan.

Joan Crespo ere finalerdietan, finalera ezin iritsi geratu zen.

Hurrengo zita, Cracovian jokatuko den bigarren Munduko Kopa, lehenengo fase honi amaiera emango diotelarik, hirugarren munduko kopan, Augsburg-en.

www.euskalkirolariak.eus

 Kirol federatu euskaldunentzako deskontuen Euskal Kirolariak klubaren sorrera

EKFB erakundeak erosketetarako eskaintzen klub bat sortu du www.euskalkirolariak.eus webgunearen bidez, federazio batekin atxikitako kirolari euskaldun guztientzat

Unión de Federaciones Deportivas Vascas-Euskal Kirol Federazioen Batasuna erakundeak eskaintzen dituen zerbitzuen katalogoan, gaurtik aurrera deskontuen Klub baten sorrera eransten da kirolari euskaldun guztientzat Euskal Kirolariak izenaren eskutik.

Euskal Kirolariak eremuan erosketa mota orotarako eskaintza eta deskontu mota guziak aurkitu ahal izango dituzue, arropa markarik ospetsuenetan, teknologian hala nola bidaietan, hoteletan, garraiotan edo jatetxetan. Abantailen katalogo bikaina kirolarientzat federatuak izateagatik soilik, bai on line erosketetarako eta bai dendetan egiteko erosketa fisikoetarako. Klubaren erabilera egiteko, soilik www.euskalkirolariak.eus webgunera sartu behar da; bertan kirolariak bere erosketa abantailatsua erraztasunez egiteko modua aurkituko du eta erosketa eremuetan bere kupoiak aurkezteko mugikorretik sarbidea izango du.

Klub honen asmoa da kirolariari zerbitzu bat gehiago ematea, federazio lizentzia batekin kontatzeagatik; kirolariak, horrez gainera, derrigorrezko kirol aseguruarekin eta federazio bakoitzeko zerbitzu propioekin kontatuko du, bere erosketetan deskontu interesgarriak dakartzan klub bateko kidea izateko aukerarekin.

Zazpi domina Ibaietako Españako txapelketan

Autor JM Anatol
Autor: JM Anatol

 

O Groven jokatu zen Ibaietako Españako Txapelketa, non euskal ordezkariek zazpi domina eskuratu zituzten, lau urre, bi zilar eta brontze bat.

Emakumezko kadeteek, K-1ean zein K-2an garaipena eskuratu zuten, Irene Gorrotxategi eta Maddalen Arsuaga (S.D.Santiagotarrak) izan ziren garaileak K-2 emakumezko kadeteetan, eta beraien taldekidea den Eider Amundarainek K-1ean eskuratu zuen urrea. Gainera, Laura Zunzunegi (Donostia Kayak K.E.) izan zuen podiumean lagun, bigarren postua eskuraturik. Gizonezko Kadeteetan, Alex Anatol eta Ekaitz Aizpioleak (S.D.Santiagotarrak) baita ere urrea eskuratu zuten gizonezko Kadete K-2an. Imanol Burguerak (Donostia Kayak K.E.) ere urrea eskuratu zuen beterano K-1ean, 35-39 urte bitarteko mailan.

Intza Mendez-ek (S.D.Santiagotarrak) bigarren zilarrezko domina eskuratu zuen emakumezko K-1 juniorretan eta Javier Perez (Getxo Kayaka) hirugarren izan zen gizonezko beterano 65-69 urteko mailan.

Kluben sailkapenean, S.D.Santiagotarrak zazpigarren izan zen, Top-10ean mantenduz.

 

 

 

Goi mailako kirolarien babes sozialerako laguntzak

RFEP-lak argitaraturiko berriaren arabera, Goi Mailako kirolarien zerrendan, egunean indarrean duten kirolariek Babes Sozialerako laguntzak eskatzea izango dute.

Horretarako, eskaera, uztailaren 6a baino lehen bete eta bidali beharko da.

 

Goi mailako kirolarien babes sozialerako laguntzak direla eta, ekainaren 5eko BOE-n argitaraturiko, Goi mailako kiroalrien babes sozialerako laguntzen ebazpenaren arabera, indarrean duten Goi-mailako kirolari (238 egungo dataraino) guztiek, gizarte segurantzako kuota ordainketetan laguntza eskatzeko aukera dagoela, 2016ko uztailaren 1-etik, 2018ko abenduaren 31-a arte. GAinera, eskaera egiteko tramitea ere onartuak izan ziren.

Laguntzek onakoa ordainduko dute:

  • 2016ko uztailaren 1etik, 2018ko abenduaren 31rainoko langileak sorturiko kuoten osatasuna, kirolari profesionalen kasuan, Gizarte segurantzan barne hartuta daudenean, lan erlazio batekin, 1006/1985 Real Decretuak jasotzen duen bezala, besteren kontura ari denean.
  • 2016ko uztailaren 1etik, 2018ko abenduaren 31rainoko langileak, kirolari profesional gisa alta emanda daudenean, Autonomotan, hala nola, urriaren 13ko Ordenaren TAS/2865/2003arabera, erregulaturiko konbenio berezien arabera, Gizarte Segurantza sistemaren barruan, Regimen bereziko kuota minimoaren zenbatekoraino.

Eskaerak aurkezteko epea, 2018ko uztailaren 6raino izango da, eskaera Beteta, sinaturik eta dagokion dokumentazioa erantsiz.

Edozein zalantzetarako, Silvia Caso Santalla-arekin jarri harremanetan, Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.

Kirolariaren fitxa (bete eta uztailaren 6ª baino lehen bidali behar da RFEP-ra).

Piraguismoan dauden 238kirolarietatik, 24 dira euskaldunak, hauek direlarik:

Eneko Auzmendi Alejandro

Imanol Barruetabeña Amilibia

Maialen Chourraut Yurramendi

Joan Crespo Sistiaga

Ekhi Diez Lizarribar

Irene Egües Arregui

Ander Elosegi Alcain

Jon Ergüin Bolivar

Telmo Fernandez Compadre

Aitor Garmendia Olasagasti

Unai Gereka Goienetxe

Aitor Goikoetxeea Astaburuaga

Irati Goikoetxea Astaburuaga

Samuel Hernanz Obrador

Begoña Lazkano Guimerans

Miren Lazkano Zuriarrain

Unai Nabaskues Lasheras

Telmo Olazabal Sanchez

Klara Olazabal Sanchez

Irati Osa Irureta

Iñigo Peña Arriola

Xabier Ruiz de Aretxabaleta Perez

Ekaitz Saies Sistiaga

Jokin Sanchez Herrero

 

 

 

Contactar

Paseo Anoeta 7 / Anoeta Pasealekua 7

Donostia - San Sebastian

Gipuzkoa

20014

Email: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.

Tel: 943 051365

Colaboradores