Dena prest Seon

Gaur emango zaio hasiera Munduko Slalom eta Ur bizietako jaitsieren Txapelketari.

Bost euskal ordezkari izango dira bertan, Munduko Txapelketan lehiatzen, non dominez gain, Joko Olinpikoetarako sailkapena egongo den jokoan.

Maialen Chourraut (ATSS) buru, emakumezko K-1ean lehiatuko dena, Ander Elosegi (S.D.Santiagotarrak) izango da, C-1 gizonezkoetan lehiatzen, Klara Olazabal (S.D.Santiagotarrak) emakumezko C-1ean, Joan Crespo (S.D.Santiagotarrak) K-1 gizonezkoetan, Samuel Hernanz (ATSS) ere maila berean arituko delarik. Baina azken honek, K-1ean aritzeaz gain, C-2 mixtoan parte hartuko du, Nuria Villarrubla katalanarekin batera.

Gaur patrullen txanda izango da, 9:00h gizonezko kanoistak hasiko dira, gero emakumezko kayakistak, ondoren gizonezko kayakistak eta azkenik, emakumezko canoistak. Arratsaldean, ur bizietako jetsieren txanda izango da.

Ostegunean, emakumezko kayakistek eta gizonezko canoistek burutuko dituzte sailkatze probak. Ostiralean, gizonezko kayakistek eta emakumezko canoistek.

Larunbatean, emakumezko kayakita eta gizonezko canoisten finalerdi eta finalak izango dira eta igandean berriz, gizonezko kayakista eta emakumezko canoistenak.

Xabier Etxaniz, Xabier Taberna eta Ekhi Diez teknikariak izango direlarik, kirolariei beharrezko laguntza ematen.

Munduko zorterik onena opa diegu!

Hemen, txapelketaren inguruko informazio guztia topatuko duzue: https://www.canoeicf.com/canoe-slalom-world-championships/la-seu-d-urgell-2019

 

Lekeitioko itsas-zeharkaldia

D-Zanga Lekeitioko Piraguismo Taldeak, Euskadiko Itsas-kayak Kopako 7. Proba antolatu zuen.  Oraingo honetan ibilbide berria estreinatu zuten, Elantxoben irteera eman eta Lekeitioko hondartzan helmugaratu behar bait zuten partaideek.

Itsasoa bare eta eguraldi apartarekin, D-Zanga taldekoen antolakuntza bikainak dizdira berezia hartu zuen.

Kluben sailkapenean, garaipena Barrika P.T.ak eskuratu zuen, bigarren Amuitz Outrigger P.K. eta hirugarrena Pasaia Kayak 2005 K.K.

Banakako emaitzei dagokienean, gizonezko seniorretan, lehenengo postua Xabier Ruiz de Aretxabaletarentzat izan zen (Donostia Kayak K.E.) , gizonezko 50 urtetik azpikoetan, Jose Mari Villagarcia (C.D.Fortuna) izan zen azkarrena, Gizonezko beterano 50 urtetik gorakoetan, Rafael Quevedorentzat (Barrika P.T.) garaipena, emakumezko seniorretan, Begoña Lazkano (Donostia Kayak K.E.) izan zen nagusi. Andres Lopez (Amuitz Outrigger P.K.) OC1ean izan azkarrena, Pedro Pablo Madrid eta Antonio Alonso (C.P. Antares) gizonezko K-2 azkarrena izan zen eta Lukas Gustavo Diarte (Amuitz Outrigger P.K.) gizonezko kadeteetan lehena.

Tradizionaletan, bertako Jon Elordi (D-Zanga Lekeitioko P.K.) izan zen lehena.

Hemen topatuko dituzue probako argazkiak: https://dzangakayak.blogspot.com/

Sopela Kosta Fest atzeratua

 

Euskadiko Kayak surf-eko 6.proba atzeratua izan da, irailaren 28 eta 29ra, baldintza hobeak izango direnaren esperoan, txapelketa jokatu ahal izateko.

Euskadiko Kayak Polo Txapelketa

Larunbatean, Astigarragako kiroldegian, Euskadiko Kayak Polo Txapelketa antolatu zen.

Donostia Kayak K.E. izan zen garailea, bigarren Pasaia Kayak 2005 K.K. eta hirugarren Atlético San Sebastian.

Higinio Rivero Tokyon jokaturiko Olympic and Paralympic test eventen finalist

Hamahiru kirolari joan dira Españako selekzioarekin, Tokyon irailaren 12 eta 15 bitartean jokaturiko Olympic and Paralympic test eventean lehiatzera. Horien artean, HIginio Rivero (Barrika P.T.) izan da. KL2 eta VL2an lehiatu da, Va’an finalist izan delarik, zazpigarren amaituz proba.

Xanet Etxarri eta Unai Nabaskues Munduko kopako finalean

Seniorren taldeak, hilabete amaieran, Seu d’Urgell-en jokatuko den Munduko Txapelketarako prestaketa burutzen duen bitartean, kirolari gazteen talde txiki bat, Pragan jokaturiko Munduko kopako finalean aritu dira.

Xanet Etxarri (ATSS) K-1ean zein C-1ean aritu da emakumezkoetan eta ezin izan du finalerdietarako sailkatu, akats gehiegi gabeko lehiaketa erregularra burututa.

Unai Nabakues (ATSS) , finalerdietarako sailkatzear izan da, segundo batek baino gutxiagok eta postu bakar batek aldendu dute lortzetik, maila haundiko lehiaketa izanik.

Euskadiko Itsas-kayakeko proba Lekeition

Irailaren 22an Lekeition jokatuko da Euskadiko Itsas-kayakeko probako 7.proba, ibilbide berria estreinatuko duelarik.

Irteera Elantxobetik izango da eta helmuga Lekeitioko hondartzan.

Antolatzaileek, autobusa eta atoi bat jarri dute, behar izanez gero, irteera puntura joan daitezen partehartzaileak. 5€ gehigarri ordaindu beharko direlarik izena ematerakoan.

Parte hartzaile guztiek oparitan, poltsa iragazgaitz bat jasoko dutelarik.

Izenemate epea, irailaren 16 arte egongo da zabalik.

“GOI ERRENDIMENDURAKO AUTOLIDERGOA” Hitzaldia

Basque Team Fundazioa, Foru-Aldundien laguntzarekin, Imanol Ibarrondo coachak eskainitako konferentzia-seriea antolatuko du. Horietan kirol-errendimendua hobetzeko gako emozionalak emango dira.

Hitzaldiak Basque Teamek bekatutako kirolariei, Fundazioak eta Euskal Federazioek martxan jarritako bikaintasun-proiektuetan dauden kirolariei, DAN kirolariei eta talentuei zuzentzen zaizkie. Aldi berean, kirolariekin batera, teknikariek eta interesa duten eta kirolariengandik hurbil dauden beste pertsonek ere parte hartzeko aukera izango dute.

Mintzaldiak egiteko gutxienez 15 pertsona biltzea derrigorrezkoa izango da. Izena emateko kirolariek lehentasuna izango dute eta gero eskaerak onartuko dira, kasuan kasuko tokia bete arte.

Izena emateko azken eguna: irailak 5.

Hitzaldiak 17:00etatik 19:00 etara eskainiko dira honako data eta lekuetan:

  • Irailak 9: Bilbo Miribillako Kirol Etxearen Areto Nagusian
  • Irailak 10: Donostia Gipuzkoako Gazte Elkartegintzarako Baliabideen Zentroa (CRAJ), Anoeta.

Izena emateko atxikita doan formularioa bete eta bialdu posta elektoniko hauetara:

- BIZKAIA: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.

- GIPUZKOA: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.

- ARABA: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.

Slalom-eko Munduko txapelketa aurreko azken geltokia

Markkleeberg-en jokatu da Slalomeko munduko kopa, Jokoetarako txartelak jokoan izango dituen, La Seu d’Urgell-en jokatuko den Munduko Txapelketa aurreko, azken proba.

Maialen Chourrautek (ATSS), Ander Elosegik (S.D.Santiagotarrak) eta Klara Olazabalek (S.D.Santiagorarrak) Munduko txapelketan emaitza errepikatuko balute, jokoetarako txartela eskuratzeko postuetan lirateke.

Maialen Chourraut, nahiz eta finalera, finalerdietako hirugarren denborarik onenarekin iritsi,  zazpigarren izan da. Zalantzarik gabe, Munduko Txapelketan dominengatik borrokan arituko da.

Ander Elosegi bederatzigarren izan da finalean, bertan jasotako zigorrek lehenengo postuetatik urrundu dutelarik. Hala ere, munduko txapelketan berau gainditu beharko dute aurkariek domina eskuratu nahi baldin badute.

Klara Olazabal zazpigarren izan da finalean, honela, munduko emakumezko kanoistarik onenen artean kokatzen delarik.

Gizonezko kayakisten emaitza ez dira ain onak izan, hala ere, munduko txapelketan, jokoetarako sailkapenagatik borrokan arituko dira zalantzarik gabe.

Ia hilabete geratzen da, azken xehetasunetan lan egin eta dominez gain, jokoetarako sailkapena jokoan izango duen munduko txapelketa jokatzeko.

 

Samuel Hernan (ATSS) 30. Izan da finalerdietan, nahiz eta sailkatz proba bikaina burutu eta bostgarren izan den.

Joan Crespo (S.D.Santiagotarrak)  34. Postuarekin konformatu beharra izan zuen.

 

Iñigo Peña eta Higinio Rivero bikain

Munduko Sprint txapelketa amaitu da zapore gazi-gozoarekin.

Higinio Rivero (Barrika P.T.) izan zen lehena lehiatzen, zein zazpigarren amaituko zuen VL2 200m-tan eta Tokyoko Jokoetarako txartelarekin. Txapelketa berriz, Iñigo Peñak (Itxas-Gain Zumaiako Urola Itsas-Adarreko P.K.) itxi zuen, K-2 1000mtan azpitxapeldun izanik, Francisco Cubelosekin batera eta JJOOetarako plaza eskuraturik.  Emaitza bikainak, partehartze oso altua eta maila gorenekoa izan duen txapelketa honetan, non, hurrengo urteko jokoetarako txartelik gehienak jokoan zeuden. Fasez fase, finalera iritsi dira, non dominez gain, Jokoetarako txartelak ere jokoan zeudelarik.

Zorionak!

Bestalde, Begoña Lazkanok (Donostia Kayak K.E.) ez du zorte bera izan eta B finalean seigarren izan da K-4 500m emakumezkotan, jokoetarako sailkapenik gabe geratu delarik eta inolako aukerarik gabe ontzi hori jokoetan egoteko, hemen bait zeuden txartel guztiak jokoan.

Higiniok VL2-az gain, KL2 200mtan ere lehiatu zuen, baina ez zuen emaitza berdina eskuratu eta finaletik at geratu zen, zazpigarren izan ondoren finalerdietan.

Aitor Gorrotxategi (S.D.Santiagotarrak) berriz, maila absolutuko Munduko Txapelketa batean estreinatu zen , K-4 1000mtan zazpigarren izanik. Ez zegoen jokoetarako txartelik eskuragarri. Hala ere, estreinu bikaina izan duena.

 

Contactar

Paseo Anoeta 7 / Anoeta Pasealekua 7

Donostia - San Sebastian

Gipuzkoa

20014

Email: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.

Tel: 943 051365

Colaboradores

 

  A BILIN 21