Slalom-en nazioarteko partaidetza hasi da

Klara Olazabalek (S.D.Santiagotarrak), Leire Goñik (ATSS), Maite Odriozolak (ATSS), Nora Lopezek (ATSS) eta Alex Goñik (ATSS) eman diote hasiera slalomeko nazioarteko denboraldiari, Augsburgen (Alemania) egiten ari den lehen Munduko Kopan parte hartuta.

Atzo kayakek eman zioten hasiera, Leire Goñi finalerdietarako sailkapenaren atarian geratu zen 21. izanik, lehen 20 sailkatzen zirenean. Bigarren txandan, 50eko batek aukera guztietatik kanpo utzi zuen, Maite Odriozolari gertatzen zitzaion bezala.
Alex Goñi, bere aldetik, segundo bat pasatxora geratu zen lehen mangan eta bigarren mangan urrutiago, eta ezin izan zuen finalerdietarako txartela lortu.
Klara Olazabalek gaur eman dio hasiera, bederatzigarren denborarik onena eginez. Nora Lopez 24 izan da lehen txandan, eta bigarren txandan, berrogeita hamarreko batek, finalerdietara pasatzeko aukerarik gabe utzi du.
Bihar, larunbata, kanoako finalaurrekoak eta finalak izango dira, eta bertan Klarak partehartze bikaina izatea espero dugu. Iganderako kayak cross probei tokia eginez.
Guztiak senior mailako nazioarteko lehiaketa batean estreinatu dira, Klara Olazabal izan ezik.
Datorren astean beste munduko kopa bat jokatuko da Pragan, eta bertan Maialen Chourraut (ATSS) buru duen talde titularra, Olatz Arregi (ATSS) kayakean, Miren Lazkano (ATSS) kanoan eta Pau Etxaniz (ATSS) gizonezkoen kayakean arituko dira. Kayak cross-ean ere partehartuko dutelarik.

Itxas-Gain Zumaiako Urola Itsas-Adarreko P.K. Euskadiko Maratoi Txapelduna

Etxekoek irabazi dute Euskadiko Maratoi Txapelketako kluben sailkapen nagusia. Bigarrenak, Pasaia Kayak 2005 K.K. eta hirugarrenak S.D.Santiagotarrak sailkatu zirelarik.

2023.maraton.clubes
Banakako emaitzei dagokienez, emakume beteranoetan 50 urtetik beherakoetan, garaipena Maite Etxabe etxekoarentzat izan zen, 23 urtez azpiko emakumetan, Eider Amundarian klubeko kideak irabazi zuen, Irati Osak senior mailan bezala. Junior mailan, Ane Amostegi (S.D.Santiagotarrak) izan zen irabazlea, K-2 kadeteetan bere taldekideak, Eneritz Aizpiolea eta Nora Arana, eta K-1 mailan Ana Martinena (Itxas-Gain Zumaiako Urola itsas-adarreko P.K.).
K-1 beteranoetan, Xabier Osa (Itxas-Gain Zumaiako Urola itsas-adarreko P.K.) izan zen irabazlea 50 urtetik gorako kategorian, 50 urtetik beherakoen artean Aitor Arrieta (Pasaia Kayak 2005 K.K.) izan zen irabazlea. K-2 beteranoetan, Javier Perez eta Jose Trujillo (Getxo Kayaka) izan ziren lehen sailkatuak, senior K-2 mailan, Beñat Arsuaga eta Ibon Huarte (S.D.Santiagotarrak) izan ziren azkarrenak, K-1 senior mailan, Martin Egaña etxekoak irabazi zuen. K-2 junior mailan Alejandro Arana eta Aimar Mondenes (S.D.Santiagotarrak) izan ziren irabazleak eta K-1 juniorretan Markel Juaristi taldekidea. Paracanoean, Asier Bulman (S.D.Santiagotarrak) izan zen irabazlea. Kadete mailako kanoan, Odei Gelbenzu (S.D.Santiagotarrak) izan zen azkarrena, kadete mailako K-2an Josu Lazkano eta Oihan Irizar (Itxas-Gain Zumaiako Urola itsas-adarreko P.K.) izan ziren irabazleak eta K-1ean Asier Aizpurua taldekidea.
Ontzi mistoei dagokienez, Haritz Aizpurua eta Josefa Molinaren K-2 mistoa (Itxas-Gain Zumaiako Urola itsas-adarreko P.K.) izan zen lehen sailkatua senior mailan. Kadete mailan, Jone Palenzuela eta Lukas Cabezon (S.D.Santiagotarrak) izan ziren irabazleak.
Hurrengo hitzordua Espainiako Ibaietako Txapelketa izango da Aranjuezen, datorren asteburuan.

S.D. Santiagotarrak Euskadiko Slalomeko txapelduna

Pau izan da aurten ere Euskadiko Slalom Txapelketaren eszenatokia, S.D.Santiagotarrak kluben arteko Euskadiko Txapeldun, Atletico San Sebastian bigarren eta Beti Busti K.E. hirugarren izan direlarik.
Banakako emaitzei dagokienez, Oier Diaz (S.D.Santiagotarrak) izan zen irabazlea K-1 kadete mailako gizonezkoetan, Aitor Iriondo (S.D.Santiagotarrak) junior mailako gizonezkoetan K-1 eta Alex Goñi (ATSS) gizonezkoetan Senior K-1. Eta beteranoetan, Raul Barba (ATSS) izan zen azkarrena.
C-1 kadeteetan, Ainara Goikoetxea (ATSS) izan zen garaile, C-1 junior mailan Izar Garcia (S.D.Santiagotarrak) eta senior mailan Malen Gutierrez (ATSS).
Gizonezkoen kanoan, Oier Diazek (S.D.Santiagotarrak) urrea zintzilikatu zuen berriro ere. Jon Garasa (ATSS) junior mailan eta Alex Segura (ATSS) senior mailan.
Kayak emakumezkoetan, kadete mailan, Ainara Goikoetxea (ATSS) binakakoan, Haizea Segura (ATSS) emakumezko juniorretan, eta senior mailan Maite Odriozola (ATSS) izan zen irabazlea.
Patruilakako lehiaketari dagokionez, gizonezko kadeteetan 3x K-1, Oier Azpillaga, Jon Seren eta Oihan Deus (ATSS) izan ziren irabazleak. Senior mailan, Hasier Rodriguez, Haritz Azanza eta Aitor Iriondo (S.D.Santiagotarrak) izan ziren irabazleak. Emakumeetan 3x K-1 senior, Maite Odriozola, Irene Barba eta Haizea Segura (ATSS) izan ziren lehenengo sailkatuak. Kadete mailan Oier Azpillaga, Jon Seren eta Ohian Deus (ATSS) izan ziren irabazleak eta senior mailan Alex Segura, Markel Imaz eta Aitor Garmendia (ATSS) izan ziren azkarrenak.
Senior emakumeetan 3x C-1, Maialen Olaso, Ainara Azanza eta Izar Garcia (S.D.Santiagotarrak) izan ziren irabazleak.

Urrea eta zilarra sprint olinpikoko Espainiako 2. Kopan

Higinio Rivero (Plentzia P.T.) eta Uxue Arsuaga, Maialen Arsuaga, Nerea Garcia eta Carla Corral izan ziren euskal palisten domina bakarrak.
Higinio Riverok irabazi zuen urrea eta K-4a zilarra izan zen.

2023.2.copa.sprint.MSK4
Final gehiago izan ziren, Ian Anatol-Iñigo Irastorza-Markel Juaristi eta Aimar Plateroren K-4 junior mailan laugarren sailkatu ziren. Arsuaga ahizpen K-2an bosgarren sailkatu ziren emakume senior K-2 500m kategorian. Eta klubeko kideak, Malen Juaristi eta Ane Amostegi ere bosgarren izan ziren K-2 500m emakume junior kategorian. Malen Juaristi ere zortzigarren izan zen K-1 500m emakumezkoetan eta bere taldekideak, Ian Anatol eta Markel Juaristi bederatzigarren izan ziren K-2 gizon juniorretan.
Koparen aurreko egunetako hautaketa-probei dagokienez, RFEPek berresteko zain:
Higinio Riverok Europako Txapelketarako eta Munduko Txapelketarako postua berretsi zuen VL2 200m mailan.
Nerea Garciak eta Carla Corralek K-4 500m emakumezkoen 23 urtez azpiko txapelketarako txartela lortu zuten Munduko Txapelketarako. Eta baita emakume seniorretan Europako Jokoetarako ere K-4 500m.

Azkenean Mundaka jokatzea izan zen

Beharrezko baldintzak ez betetzeagatik zenbait atzerapen izan ondoren, joan den asteburuan Euskadiko Kayak Surf Txapelketa ospatu zen Mundakan.
Gizonezkoen Grand Master kategorian, Txema Carretok  (Mundakako Surf Kayak) irabazi zuen. Gizonezko junior motzetan, Daniel Fernandez (RCNSS) izan zen onena. Luzeetan, Eki Otegi (RCNSS) izan zelarik onena. Gizon Master motzean, Edu Etxeberria (RCNSS) izan zen irabazlea.
Emakumeetan, ontzi laburretan, Xiang Messsacasa (RCNSS) izan zen onena. Luzeetan, Ainhoa Tolosa (ATSS) izanez irabazlea.
Gizon Open motzetan, Pablo Arrouyas izan zen irabazlea, Euskadiko Txapeldun Odei Etxeberria (RCNSS) izendatuz. Luzeetan, Aiur Illarreta (RCNSS) izan zen garailea. 23 urtez azpitik kategorian, Eñaut Calvo (RCNSS) izan zen irabazlea.

15 domina Españako Jovenes Promesas Slalom-eko kopan

Dumbriak hartu du Slalomeko Promesa Gazteen Espainiako Kopako lehen proba, eta hamabost izan dira euskal palistek lortu dituzten dominak.
Lau urre:

                Ainara Goikoetxea (ATSS) Emakumezko Kadete C-1 eta K-1

                Ainhoa Segura (ATSS) Emakumezko Infantil A K-1

June Deus (ATSS) Emakumezko Infantil B K-1

Sei zilar:

                Ainhoa Segura (ATSS) emakumezko Infantil A C-1

June Deus (ATSS) gizonezko Infantil B C-1

Julen Bueno (ATSS) gizonezko Infantil A C-1

Jara Guerrero (ATSS) Emakumezko Kadete K-1

Maria Garcia (S.D.Santiagotarrak) Emakumezko Infantil A K-1

Oihan Deus (ATSS) Gizonezko Kadete K-1

Bost brontze:

Suhar Ursua (S.D.Santiagotarrak) Gizonezko Infantil B C-1 eta K-1

Oier Azpillaga (ATSS) Gizonezko Kadete C-1

Oier Olaso (S.D.Santiagotarrak) Hombre Kadete k-1

Julen Bueno (ATSS) Hombre Infantil A K-1

Kluben sailkapen nagusian, Atletico San Sebastian lehengo izan da eta S.D.Santiagotarrak hirugarren.

Datorren asteburuan, Euskadiko Slalom txapelketa jokatuko da Pau-n.

Hamabi domina itsas kayakeko Espainiako 2. Kopan

Tarragonan ospatu da Itsas-kayakeko bigarren Espainiako Kopa, maiatzaren 13an eta 14an.
Guztira, euskal palistek 12 domina lortu dituzte.

2023.2.copa.esp.mar.2
Bost urre:

                Mixto Juniorra SS2: Maialen Vitoria- Iker Lizaso (Pasaia Kayak 2005 K.K.)

                Mixto Beteranoa SS2: Eñaut Aizpurua- Maite Etxabe (Itxas-Gain Zumaiako Urola Itsas- Adarreko P.K.)

                Beteranoa 35-39 K-1: Eukene Saez (Pasaia Kayak 2005 K.K.)

               Beteranoa 45-49 K-1: Maite Etxabe (Itxas-Gain Zumaiako Urola Itsas- Adarreko P.K.)

               Beteranoa 35-39 K-1: Lander Rodriguez (Pasaia Kayak 2005 K.K.)

Hiru Zilar

                Senior SS2: Aritz Araneta- Ion Carballo (Pasaia Kayak 2005 K.K.)

                Beteranoa 60-64 K-1:Txema Yarza (Pasaia Kayak 2005 K.K.)

                Beteranoa 45-49 K-1: Oier Aizpurura  (Itxas-Gain Zumaiako Urola Itsas- Adarreko P.K.)

2023.2.copa.esp.mar.1

Lau Brontze

                Mixto Beteranoa SS2: Iñaki Fernandez- Eukene Saez (Pasaia Kayak 2005 K.K.)

               Beteranoa 50-54 SS2: Txema Yarza- Ramon Vega (Pasaia Kayak 2005 K.K.)

              Beteranoa 35-39 K-1Iñaki Fernandez (Pasaia Kayak 2005 K.K.)

              Beteranoa 45-49 K-1: Eñaut Aizpurua (Itxas-Gain Zumaiako Urola Itsas- Adarreko P.K.)

Basque Team-eko Sprinteko Bikaintasun Proiektuaren aurkezpena

Basque Team-en laguntzari esker, Euskadiko Kanoe Federazioak Sprinteko Bikaintasun Proiektua garatzen du.
Atzo izan zen kide gazteenak, bi erreferente nagusienekin elkartzeko eguna izan zen, Iñigo Peña eta Higinio Riverorekin. Beraien esperientziak elkartrukatzeko aukera izan zuten, errendimenduan lehen urratsak ematen hasi ziren kirolariekin, Basque Team-en laguntzari esker, goi mailara iristeko helburu argia duten gaztetxoenek.
Josean Arruza psikologoaren eta Ainhoa Isunza medikuaren laguntza ere izan zuten.

2023.BAT
Zalantzarik gabe, egun paregabaea!
Baina Baque Teamek, esprinta babesteaz gain, Slalom-a ere laguntzen du, Paris 2024rako, lehentasunezko proiektuetako bat delarik. Maialen Chourraut, Miren Lazkano, Klara Olazabal, Pau Etxaniz, Olatz Arregi eta beste kirolari askorekin batera ere, Fundazioaren babesa dute.

 

2023.BAT.sprint.grupo

. Goi mailako euskal kirola sustatzen jarraitzea da helburua!

Aitor Gorrotxategi zortzigarren eta Begoña Lazkano bosgarren Munduko Kopan

Aitor Gorrotxategik (S.D.Santiagotarrak) eta Begoña Lazkanok (Itxas-gain Zumaiako Urola Itsas-adarreko P.K.) Munduko Sprint Kopa jokatu dute Szegeden.
Aitor Gorrotxategi zortzigarren sailkatu zen K-4 500m proban, finalerdietan hirugarren postuan pasa ondoren.

2023.begok2
Begoña Lazkanok bi proba jokatu zituen, K-2 500m, non B Finalean bigarren sailkatu zen, finalerdi estu batean laugarren sailkatu ondoren. K-1 5000n bosgarren izan zen, bigarren taldean joanez.
Asteburu honetan II. Espainia Sprint Kopa jokatuko da eta beheko  mailetako taldek ontzien hautaketa probak.

2023 Piraguismoko Erdi Mailako Teknikarien Hasierako Ikastaroa

Euskal Kirol Federazioen Batasunak, Euskadiko Kanoe Federazioaren laguntzarekin, piraguismoko Erdi Mailako Teknikarien Hasierako Ziklo Ikastaroa antolatuko du udazkenean.

Horretarako, lehenago, Kirolenek antolaturiko sarrera proba gainditu behar da. Bi sarrera proba ospatuko dira, bat ekainaren 9ean, maiatzaren 9tik 30ra bitartean egongo delarik izenemate epea zabalik. Honako lotura honetan egin behar delarik izenematea: https://kirolene.hezkuntza.net/es/sarbide-probak

Eta bigarrena, irailaren 15an izango da, izenemate epea aguztuaren 8tik, irailaren 5era bitartean zabalik egongo delarik. Honako loturan izena-eman behar delarik: https://kirolene.hezkuntza.net/es/sarbide-probak

Piraguismoko teknikarien prestakuntzak Erregimen Berezira igaro dira, eta hezkuntza-sistemaren parte dira. Euskal Kirol Federazioen Batasunak zentro baimendu gisa egiaztatuta, eta Euskadiko Piraguismo Federazioaren laguntzarekin, teknikarien ikastaroa emango du, araubide iragankorrean 1. mailako entrenatzaile gisa ezagutzen zena.

Ikastaroari urriaren 6ean emango zaio hasiera., bloke espezifikoarekin.Irailaren 25a baino lehen egin beharko delarik izenematea Euskal Kirol Federazioen Batasunean edo Euskadiko Kanoe Federakuntzan.


Arreta handia jarri behar da izena emateko epeekin, bai ikastaroarenarekin, bai sarrera-probarenarekin, bi izenemate ezberdin, bi epe ezberdinetan burutu behar bait dira.

Edozein zalantza argitzeko, jarri harremanetan Euskal Kanoe Federazioarekin, helbide elektroniko honetan: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. edo 943051365.

Informazio guztia honako esteka hauetan duzue edo prsetakuntza-ikastaroen atalean:


Ikastaroaren deialdia

 

Contactar

Paseo Anoeta 7 / Anoeta Pasealekua 7

Donostia - San Sebastian

Gipuzkoa

20014

Email: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.

Tel: 943 051365

Colaboradores