Jardueraz beteriko asteburuak

Slalom-ekoak Londresen Munduko Kopan aritzen ziren bitartean, hemen, euskadiko kopako hiru proba jokatu ziren. Larunbatean, Buitron ibaiaren igoera-jatsiera, Plentzia P.T. antolaturik. Kluben sailkapen nagusian, S.D.Santiagotarrak garaile, bigarren Pasaia Kayak 2005 K.K. eta hirugarren Itxas-Gain Zumaiako Urola Itsas-adarreko P.K.

Igandean, jardunaldi bikoitza, Ibaien kopari jarraipena eman zitzaion Legution. Urteak ziren bertan ez zela txapelketarik antolatzen eta Arabako Federakuntzari eta Boga Boga Klubari esker antolatu zen Euskadiko Kopako 5.proba. Kluben sailkapen orokorrari dagokionez, garaipena S.D.Santiagotarrak-ek eskuratu zuen, bigarren C.N. Pamplona eta hirugarren Pasaia Kayak 2005 K.K.

Asteburu honetan berriz ere, txapelketa ugari egongo dira. Slalom-ekoak, Bratislavan izango dira Munduko kopan, gaur bertan hasiera emango diotelarik. Ur lasaietakoek berriz, Castrelo de Miñon izango dute zita, Españako Maratoiko 3.kopan, Europako Txapelketarako hautatze proba izango delarik eta itsasokoak berriz, Benalmadenan izango dute lehiaketa, Españako kopako 3.proban, Munduko Txapelketarako sailkapenerako puntuak lortzeko.

Contactar

Paseo Anoeta 7 / Anoeta Pasealekua 7

Donostia - San Sebastian

Gipuzkoa

20014

Email: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.

Tel: 943 051365

Colaboradores

 

  A BILIN 21