2021ko egutegia onartua

Atzoko egunean, Euskadiko Kanoe Federakuntzako Ohiko Batzar Orokorra ospatu zen, non besteak beste, 2021ko egutegia onartua izan zen.

Hemen topatuko duzue egutegia.

Ahal bezain laster eguneratua izango da egutegia web orrialdeko dagokion atalean.

Sergio Arana Euskadiko Kanoe Federakuntzako Presidente berria

Euskadiko Kanoe Federazioaren hauteskunde-prozesua amaituta, Sergio Arana Alonsok hartuko du Joseba Saies Alzuaren lekukoa.
Ur lasaietako palista, kanoista, Santiagotarrak-en 13 urterekin hasitakoa da. Hainbat urtez piraguismo mundutik urrun egon ondoren, S.D.Santiagotarrak klubera itzuli zen, epaile bezala trebatzeaz gain. Orain beste urrats bat eman du, Federazioaren kudeaketaz arduratuz.

 


Joseba Saiesek, hamabi urtez agintean egon ondoren, Euskal Federazioaren lehendakaritza utziko du, euskal piraguismoarentzat arrakasta handiak eta lorpen handiak eskuratu ondoren.
Maialen Chourrauten domina olinpikoak urre eta brontze banarekin, sailkapen olinpikoak eta munduko dominak, Iñigo Peñarenak kasu. Goi Mailako kirolari gehien dituen Euskadiko Federazioa da, hogeita hamar kirolari baino gehiagorekin.
Kayak Surf-eko Euskal Selekzioaren arrakastak, Munduko txapeldunen tituluak berretsiz.
Orioko zentruaren eraikuntza.
Teknikari asko trebatu ditu, irakasle gisa eta lehen aldiz antolatu zen 3. mailako ikastaro bat. 3. eta 2. mailetako ikastaro asko egin direlarik, bai ur lasaietakoak, bai ur bizikoak.
Federazioarentzat Kudeaketa Aurreratuko Diploma eskuratuz, haren eguneroko kudeaketa hobetuz.

 

 

Aldaketak Lurralde Federazioetan

 

Eneka Aranzabalek Mikel Elory Martinen lekukoa hartu du, Arabako Federazioa lizentzia kopuruan gora doala, Legutiano berpizteko proiektu batekin. Iker Ekaitz Libanok Adolfo Lopez ordezkatuko du, mugarik ez duen BBKayak batekin, eta Tokiora begira jarriko da. Bertan, Bizkaiak eta Euskadik Higinio Rivero lehen kirolari paralinpikoa izango dute. Mikel Rodriguezek Jose Mari Urkiola ordezkatuko du Gipuzkoako Federazioko presidente karguan, eta Orbeldiko kanalaren proiektua erronka eta helburu handia izango da, euskal piraguismoaren ametsa betetzeko, hots, Aguas Bravas kanala izateko.

 

Ez-ohiko batzar orokorrerako deialdia

Honen bitartez, EKF-tzako 2020ko Ez-ohiko batzar orokorrerako deialdia eransten da. Datorren abenduaren 15ean ospatuko delarik, Anoetako futbol zelaiaren etxabetan daoen Kirol Etxeko Atano IIIa gelan, Donostian.

SEMIPROFESIONAL KONTZEPTUAREN ARGIBIDEAK

Esteka HONETAN aurkitu daitezke argibideak semiprofesional kontzeptuaren inguruan, Federazioak ziurtagiriak egin ahal izateko.

Soilik honekin betetzen duten kirolariek jaso ahal izango dute ziurtagiria.

 

2. KAYAK SURF EUSKADIKO KOPA – LEKEITIO

Pasa den larunbatean, hilak 24, Lekeitioko Dzanga klubak antolatuta burutu zen euskadiko kayak surf kopako bigarren froga.

Osasun segurtasunerako neurri guztiak beteta, jardunaldi bikaina bizi izan zen, eta froga normaltasun osoz atera zen Aurrera.

Hau izan da aurtengo denboraldiko EKFren egutegiko azken froga.

Emaitzak ondorengo estekan ikus daitezke:

EMAITZAK

Ur bizietako epaileen teleformakuntza berria

Ur lasaietako epaile ikastaroen arrakastaren ondoren, Teleformakuntza bidez burutuko den ur bizietako epaile formakuntza eskaintza berri bat zabaltzen da.

Ur bizietako ikastaroa, azaroaren 16tik 18ra ospatuko da, arratsaldez, 17:00h-tatik 20:00h bitartean, epaile axiliarrentzat.

Oinarrizko edo titulu nazionala eskuratu nahi dutenek, azaroaren 20 eta 23an ere aritu beharko dutelarik, aurretik aipaturiko egunez gain.

Zoom plataformaren bitartez emango dira ikasgaiak eta ikasle orok, ordutegi horretan jarraitu beharko ditu.

Azterketak presentzialki burutuko dira, behin alarma egoera kendu eta baimentzen dutenean, edota osasun egoerak horretarako aukera ematen duenean.

Azpimarratzekoa da formakuntza hau 100%ean dagoela diruz lagunduta, Consejo Superior de Deportesen emakumea eta kirola programaren barnean.

Hemen topatuko duzue ikastaroen informazioa edo web orrialdeko formakuntzen atalean.

Ur bizietako ikastaroa.

 

Ur Lasaietako epaileen teleformakuntza berria

Aurreko ikastaroen arrakastaren ondoren, Teleformakuntza bidez burutuko den ur lasaietako epaile formakuntza eskaintza berri bat zabaltzen da.

Ur lasaietako ikastaroa, azaroaren 9tik 11ra ospatuko da, arratsaldez, 17:00h-tatik 20:00h bitartean, epaile axiliarrentzat.

Oinarrizko edo titulu nazionala eskuratu nahi dutenek, azaroaren 12 eta 13an ere aritu beharko dutelarik, aurretik aipaturiko egunez gain.

Zoom plataformaren bitartez emango dira ikasgaiak eta ikasle orok, ordutegi horretan jarraitu beharko ditu.

Azterketak presentzialki burutuko dira, behin alarma egoera kendu eta baimentzen dutenean, edota osasun egoerak horretarako aukera ematen duenean.

Azpimarratzekoa da formakuntza hau 100%ean dagoela diruz lagunduta, Consejo Superior de Deportesen emakumea eta kirola programaren barnean.

Hemen topatuko duzue ikastaroen informazioa edo web orrialdeko formakuntzen atalean.

Ur lasaietako ikastaroa.

BIGARREN ALARMA-EGOERAN KIROLA MUGATZEARI BURUZKO ARGIBIDEAK

Eusko Jaurlaritzak hainbat argitze-dokumentu argitaratu ditu, bigarren alarma-egoeraren deklarazioan hainbat arlotan aplikatutako murrizketei buruz, urriaren 26ko 36/2020 Dekretuaren babespean.

Alde horretatik, batetik esteka honetan, jarduera fisikorako eta kirolerako jarraibideak argitaratu dira, eta, bestetik, Ertzaintzak eta udaltzaingoek beste esteka honetan aplikatzeko irizpideak, hau da, egin daitekeenari eta egin ezin daitekeenari buruzko nolabaiteko argia ematen duten dokumentuak.

Azpimarragarrienen artean, honako puntu hauek ditugu:

Joan naiteke entrenatzera bizi zaren udalerritik kanpo edo ondoko udalerritik kanpo?

Ez, salbu eta kirolari profesionalaren, semiprofesionalaren, Basque Team-en edo goi-mailaren egiaztagiria badago. Lehiatzeko eta entrenatzeko aukera izango dute guzti hauek, taldeak mugatu eta mugikortasuna murriztu gabe.

Zer da kirolari semiprofesionala?

Egutegi ofizialeko Estatuko eta nazioarteko lehiaketetan parte hartzen duten kirolariak dira, baita dagokion Euskal Federazioak antolatutako maila goreneko lehiaketetan ere, guztiak kategoria absolutuan. Atal honetan sartzen dira maila absolutu goreneko herri kiroletako lehiaketak.

Beste herri bateko kiroldegira joan naiteke kirol-jarduera bat egitera?

Bai, baina herri mugakidea bada bakarrik.

Mugikortasunari dagokionez, zer da udalerri mugakidea?

Bizileku-udalerriaren ondoko udalerria da, eta zuzenean sartzen da bertara, mugakideak ez diren beste udalerri batzuetatik igaro gabe.

 

Espero dugu, dokumentu eta argibide horiekin, kirolari eta klub guztiek gehiago argitu ahal izatea beren egoera eta mugitzeko eta/edo entrenatzeko dituzten aukerak.

 

COVID NEURRI BERRIAK

Atzo, urriak 26, dekretu berri bat argitaratu zuen Eusko Jaurlaritzak, COVID-19Ak eragindako pandemiari eusteko neurri eta murrizketa berriekin.
Kirolaren gaiari dagokionez, honako hau da testuan nabarmenena:

14.– Kirol-instalazioak eta kirol-lehiaketak, -ekitaldiak eta -ikuskizunak egitea.

14.1.– Taldeko edozein kirol-jarduera eten egiten da. Bakarka bakarrik egin ahal izango da kirola. Salbuetsita daude gimnasioetan programatutako ikastaroak edo jarduerak, betiere maskara erabilita, bai eta lehiaketa profesionalean edo erdi-profesionalean murgilduta dauden taldeen entrenamenduak eta kirol-lehiaketak ere.

Talde federatuen edo eskolakoen kirol-entrenamenduak baimenduta daude, seiko taldeetan.

Eten egiten da profesionala edo erdi-profesionala ez den talde federatuen lehiaketa, bai eta 2007. urtean eta hurrengoetan jaiotako ikasleek parte hartzen duten eskola-kiroleko lehiaketak ere, hau da, eskola-orduetatik kanpo eta eskolatze-aldian (16 urtera arte) ikastetxeetan, kirol-instalazio publikoetan edo pribatuetan (kirol-klubetan, esaterako) egiten diren kirol-jarduera antolatuak.

14.2.– Kirol-instalazioetan, baimenduko den gehieneko edukiera izango da instalazioaren edukiera baimenduaren % 50. Taldean ematen diren eskoletan, gehienezko parte-hartzaile kopurua 6 lagunekoa izango da talde bakoitzeko, eta eskola ematen den espazioan puntu honetan ezarritako gehieneko edukiera errespetatuko da.

14.3.– Espazio itxietan egiten diren lehiaketek, ekitaldiek eta kirol-ikuskizunek arriskuak murrizteko plan bat izan beharko dute, eta Osasun Publikoaren Zuzendaritzak ebaluatuko du plan hori. Nolanahi ere, baimendutako edukieraren % 50eko edukiera izan dezakete, gehienez ere 400 pertsonakoa. Instalazioetan pertsonen arteko segurtasun-distantzia mantentzeko beharrezko neurriak ezarri beharko dira, edo, halakorik ezean, babes fisikorako neurri alternatiboak baliatuko dira. Maskara erabiltzea nahitaezkoa izango da, nahiz eta pertsonen arteko segurtasun-distantzia 1,5 metrokoa izan. (Bizikidetza-unitateen kasuan izan ezik, halakoetan ondoz ondoko eserlekuetan eseri ahalko dira eta). Ikus-entzuleak eserita egon beharko dira eta aulkia aurrez esleitzea eskatuko da.

14.4.– Aire zabalean egiten diren lehiaketek, ekitaldiek eta kirol-ikuskizunek arriskuak murrizteko plan bat izan beharko dute, eta Osasun Publikoaren Zuzendaritzak ebaluatuko du plan hori. Nolanahi ere, baimendutako edukieraren % 50eko edukiera izan dezakete, gehienez ere 600 pertsonakoa. Instalazioetan pertsonen arteko segurtasun-distantzia mantentzeko beharrezko neurriak ezarri beharko dira, edo, halakorik ezean, babes fisikorako neurri alternatiboak baliatuko dira. Maskara erabiltzea nahitaezkoa izango da, nahiz eta pertsonen arteko segurtasun-distantzia 1,5 metrokoa izan. (Bizikidetza-unitateen kasuan izan ezik; horiek ondoko eserlekuetan eseri ahalko dira). Ikus-entzuleak eserita egon beharko dira eta aulkia aurrez esleitzea eskatuko da.

14.5.– Aire zabaleko kirol-lehiaketak publikoarekin egiteko, hala nola arraunketa, atletismoa, bideko txirrindularitza, automobil-rallyak eta antzekoak, arriskuak murrizteko plan bat eduki beharko da, Osasun Publikoko Zuzendaritzak ebaluatuko duena. Dena den, ekitaldia gauzatuko den espazioa edo ibilbidea aurrez mugatuko da, eta espazio edo ibilbide bakoitzean gehienez ere 600 pertsona baimenduko da. Bertaratzen diren edo parte hartzen duten pertsonen artean 1,5 metroko distantzia fisikoa mantenduko da, eta maskara nahitaez erabili beharko da.

Euskadiko Piraguismo Federaziotik badakigu egoera honek nahasmena sortzen duela, eta, horregatik, kontsulta egin zaie Euskal Kirol Federazioen Batasuneko zerbitzu juridikoei, eta erantzunaren zain gaude.

Informazio fidagarria izan bezain laster, argitaratu egingo da, gure afiliatu guztiei jakinarazteko zer aukera dituzten kirolariek mugikortasunari eta entrenamenduei dagokienez, sail juridikotik jakinarazten digutenaren arabera.

Contactar

Paseo Anoeta 7 / Anoeta Pasealekua 7

Donostia - San Sebastian

Gipuzkoa

20014

Email: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.

Tel: 943 051365

Colaboradores

 

  A BILIN 21