Domina zaparrada Espainiako Itsas-Kayak Kopan

Villajoyosak itsasoko kayaken Espainiako 3. Kopa hartu zuen eta palistak dominaz betetako zaku batekin itzuli dira.
Hamazazpi domina lortu dituzte, 9 urrezkoak, 5 zilarrezkoak eta 3 brontzezkoak.
Irene Ganak (Barrika P.T.) 23 urtez azpikoen kategorian irabazi zuen, eta horrek, RFEPren baieztapenaren zai, Europako zein Munduko txapelketetan lehiatzeko aukera emango dio.


Maite Etxabek (Itxas-Gain Zumaiako Urola Itsas-Adarreko p.k.) 35 eta 44 urte bitarteko emakume beteranotan irabazi zuen. Eta Cristina Iraetak (ATSS) emakume beteranotan 55-59urtetak mailan.


Gizonezkoetan, Oier aizpuruak (Itxas-Gain Zumaiako Urola Itsas-Adarreko p.k.) irabazi zuen 40-44urteko beteranoen artean eta Ion Sagrado (Amuitz Outrigger p.k.) bigarren izan zen maila berean. 45-49 urtekoen mailan, Jose Maria Villagarciak irabazi du (Itxas-Gain Zumaiako Urola Itsas-Adarreko p.k.), bigarren Mikel Lauzirika (Barrika P.T.) eta laugarren Eñaut aizpurua (Itxas-Gain Zumaiako Urola Itsas-Adarreko p.k.). 50-54 urte bitartean, Manuel Melara (Amuitz Outrigger p.k.) izan zen azkarrena, Ignacio Ibarra (Barrika P.T.) atzetik zuela. 55-59urte bitarteko kategorian, Rafael Quevedo (Barrika P.T.) izan da irabazle, bigarren, Javier Lizancos (Itxas-Gain Zumaiako Urola Itsas-Adarreko P.K.) hirugarren eta Raul Barba (ATSS).
Taldeko ontzietan, senior mailan, Rafael Quevedo eta Irene Gana (Barrika P.T.) hirugarren sailkatu ziren.
K-2 mailan 40-44urteko beteranoak, Oier Aizpurua eta Jose Mari Villagarcia izan ziren garaileak, Ion Sagrado eta Manuel Melara atzetik zituztela (Amuitz Outrigger P.K.). 45-49 urte bitarteko kategorian, Eñaut Aizpurua eta Javier Lizancos (Itxas-Gain Zumaiako Urola Itsas-Adarreko p.k.) nagusitu ziren, eta hirugarren Mikel Lauzirika eta Ignacio Ibarra (Barrika P.T.).

 

Contactar

Paseo Anoeta 7 / Anoeta Pasealekua 7

Donostia - San Sebastian

Gipuzkoa

20014

Email: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.

Tel: 943 051365

Colaboradores

 

  A BILIN 21