Atlético San Sebastián Slalom-eko ligako garaile

Slalom-eko Españako txapelketa jokatzearekin batera, slalom-eko ligari amaiera eman zaio, Atlético San Sebastian garaile izan delarik eta S.D.Santiagotarrak hirugarren.

Emakumezkoen liga- Gran Premio de Loerias y Apuestas del Estadon ere, Atlético San Sebastián garaile izan da eta S.D.Santiagotarrak hirugarren.

Españako Txapelketari dagokionez, 27 domina eskuratu dira, 13 urre, 7 zilar eta 7 brontze.

Garaipena, Maialen Chourraut (ATSS) emakumezko K-1 senior mailan, Ander Elosegi (S.D.Santiagotarrak) gizonezko senior C-1an eta  Samuel Hernanz (ATSS) gizonezko senior K-1.

Xanet Etxarri (ATSS) garaipen bikoitza eskuratu zuen, emakumezko junior C-1 eta K-1ean.

Maite Odriozolak (ATSS) emakumezko kadete K-1ean irabazi zuen, Leire Goñik (ATSS) emakumezko kadete C-1ean, Martin Arruabarrena (S.D.Santiagotarrak) gizonezko kadete K-1ean.

Samuel Hernanz C-2 mixtoko garaipena eskuratu zuen eta ondorioz,  Munduko txapelketan modalitate horretan lehiatzeko sailkatu da.

Zilarrezko domina, Alex Goñik (ATSS) gizonezko junior K-1ean eskuraturikoa, Urko Zabaletak (S.D.Santiagotarrak ) gizonezko beterano K-1ean, Haritz Azanza (S.D.Santiagotarrak)gizonezko kadete C-1ean, Malen Gutierrez (ATSS) emakumezko kadete C-1ean.

Brontzea, Leire Goñik (ATSS) emakumezko kadete K-1ean, Markel Imaz (ATSS) gizonezko kadete C-1, Maialen Olaso (S.D.Santiagotarrak) emakumezko kadete C-1ean eta Haritz Azanzak bere bigarren domina eskuratuko zuen, gizonezko kadete k-1ean hirugarren izanik.

Patrullei dagokienean, ATSS-eko emakumeek, Olatz Arregi, Maialen Chourraut eta Irati Goikoetxea 3xK-1 emakumezko seniorretan garaile izan ziren, kadete mailan, bere taldekideek, Inge Etxarri, Leire Goñi eta Maite Odriozola gauza bera egin zutelarik eta gizonezko kadete kanoistek ere, Nicolas Gonzalez, Markel Imaz eta Alex Segura. Gizonezko 3xK-1ean, Samuel Hernanz, Alex Goñi eta Unai Nabaskues ere garaile izan ziren.

Zilarra, emakumezko kadeteen patrullarentzako, Eider de Santos, Malen Gutierrez eta Nora Lopez, hala nola, S.D.Santiagotarrakeko kanoistentzat Ander Elosegi, Mikel Ormazabal eta David Perez. Kayakista kadeteek, ere zilarra eskuratuzuten, Aimar Arana martin Arruabarena eta Haritz Azanza, Atlétikoko Nicolas Gonzalez, Beñat Larraña eta Alex Segura hirugarren izan zirelarik. Brontzea eskuratu zuten baita ere, gizonezko senior 3 xK-1, Joan Crespo, Telmo Olazabal eta Hasier Rodriguez-ek (S.D.Santiagotarrak).

 

Contactar

Paseo Anoeta 7 / Anoeta Pasealekua 7

Donostia - San Sebastian

Gipuzkoa

20014

Email: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.

Tel: 943 051365

Colaboradores

 

  A BILIN 21