Ontzi Dragoietako Euskal klub baten lehenengo domina

2023.dragone.getxo.4

Getxo Kayakeko palistak Valladolidera joan dira Dragoien Espainiako Kopa jokatzeko eta bigarren postua lortu dute Mistoko Paradragon 200 m DB12 kategorian.

2023.dragone.getxo.3

Izaskun Gonzalez, Laura Sola, Olaga Cotano, Marta Fernandez, Eukene Redondo, Izaskun Bilbao, Lore Goiricelaya, Martra Saiz de la Maza, Mª Carmen Mardones, Mar Arrieta, Alfonso Juez, Jose Ignacio Juez, Bruno Guitian eta Nora Corredor izan dira zilarrezko domina lortuz lehiatu diren palistak.

2023.dragones.getxo.1
Txapelketa  horrez gain, Espainiako 2000m-ko Txapelketa jokatu dute, 9. Postua lortuz Emakume Seniorretan (DB12), 7. postua Emakumeetan (BCS DB12) eta 11. postuan Emakume Beteranoetan (DB12).

2023.dragones.getxo.4
Espainiako 200mtako Txapelketan, Madrilgo Retiron 16. izan ziren Emakume Seniorretan DB12, 18 Emakume Beteranoetan DB12 eta M BCS DB12 11.ean. Eta Españako 500mtako lehenengo dragoi-kopan ere parte hartu zuten.

2023.dragones.getxo.salida

Urrea eta brontzea Españako Jóvenes Promesas-en iparraldeko zonaldeko kopan

Trasonak Jóven Promesaseko Espainiako Kopa hartu du, Iparraldeko Zonaldekoa, eta euskal klubetako palistek bertan parte hartu dute.

Eider Cecilia (S.D.Santiagotarrak) izan zen emakumezko infantil A K-1 mailan garaile eta June Arrastua klubeko kideak lagundu zion podiumeko hirugarren postua eskuratuz. Nerea Egigurenek (S.D.Santiagotarrak) ere lasterketa bikaina egin zuen, kategoria berean seigarren izanik.

Markel Vertiz (S.D.Santiagotarrak) podiumetik oso hurbil geratu zen laugarren izan zen gizonezko infantil B C-1 mailan.

Aipagarriak dira, baita ere, Iker Camachok (S.D.Sanatiagotarrak) bederatzigarren postua lortu izana intail B K-1 mailan eta Amaia Aizpuruak (Itxas-Gain Zumaiako Urola Itsas-adarreko P.K.) bederatzigarren postua B K-1 haur mailan. Ibai Aranburu (S.D. Santiagotarrak) hamargarren izan zen gizonezko infantil A K-1 mailan.

Hurrengo zita ekainaren 25ean izango dute Euskadiko Infantil Txapelketan, Legution.

Finalik gabe Pragan

Pragako Munduko kopa finalik gabe amaitu da.

Miren Lazkano (ATSS) 16. izan zen C-1ean emakumezkoetan, finalik gabe geratuz, Olatz Arregiren (ATSS) modura, 20. postuan geratu ondoren K-1 emakumezkoen finalerdietan, Maialen Chourraut (ATSS) ere finalik gabe geratu zen K-1 kategorian 27. postuan geratuz. Pau Etxaniz (ATSS) 38. izan zen K-1 gizonezkoen finalerdietan.

Kayak Crossean, Maialen Chourraut izan zen finalaurrekoetatik eta finaletatik gertuen geratu zena, final-laurdenetan 12. Postuan geratuz. Pau Etxanizek ere oso errendimendu ona izan zuen 15. Postuan amaituz. Olatz Arregi 21. izan zen serieetan eta Miren Lazkano 28. izan zen erlojupekoan eta ezin izan zuen aurrera egin herrialdeko laugarren ontzia izan zelako.

Asteburu honetan jardunaldi bikoitza jokatuko da Orthezen Euskadiko Slalom Kopako 5. proba eta Euskadiko Kayak Cross Txapelketa jokoan egonez. Hurrengo astebururako Jóvenes Promesaz-en Espainiako Kopa jokatuko da San Miguelen.

Pragako Munduko Koparen hasieran denek aurrera egin dute

Atzo eman zitzaion hasiera Pragako Munduko Kopari, K-1 emakumeen eta gizonen parte-hartzearekin.

Maialen Chourrautek (ATSS) hamaikagarren postuan bukatu zuen lehen manga eta Olatz Arregik (ATSS) bigarren manga egin behar izan zuen. Bertan seigarren sailkatu zen eta gaur jokatuko diren finalerdietarako sailkatu zen, C-1 emakumezkoen kanporaketen ostean, Miren Lazkano (ATSS) 19. izan da eta finalerdietarako sailatu da baita ere.

Pau Etxaniz (ATSS) gizonezko Kayakean ere, hogeigarren postuan sailkaturik, gaur jokatuko den finalerdirako txartela lortu zuen.

Gaur, ostirala, emakume kayakisten finalerdiak jokatuko dira 13: 45etik aurrera.

14: 50ean kayak gizonaren finalaurrekoaren txanda izango da.

Emakumezko K-1 finala 16: 49etatik aurrera izango da eta kayak gizonezkoak 17: 26tik aurrera.

Larunbatean, emakume kanoaren finalerdien txanda izango da, 9: 00etan eta finalak 11: 34etan.

Igandean kayak cross osoa jokatuko da, 9: 00etan emakumezkoen erlojupekoarekin hasita eta 9: 41ean gizonezkoena. Ondoren sailkapen-serieak, final-laurdenak, finalerdiak eta finalak jokatuko dira.

Zorte on!

Bederatzi domina Espainiako Ibaietako Txapelketan

Aranjuezko Raphel del Tajon jokatu zen Espainiako Ibaien Txapelketa, 50. urteurrena betez.
Kluben arteko sailkapenean, Itxas-Gain Zumaiako Urola Itsas-adarreko P.K. hirugarren izan zen kluben arteko azken sailkapenean eta Iberdola Ligako sailkapenean, Itxas-Gain Zumaiako Urola Itsas-adarreko P.K. bigarren izan zen  eta Pasaia Kayak 2005 K.K. hirugarren.
Banakako emaitzei dagokienez, euskal palistek bederatzi domina lortu dituzte guztira. 4 urre, 4 zilar eta brontze bat:

Urrea:

Emakumezko junior K-1: Maialen Vitoria (Pasaia Kayak 2005K.K.)

K-2 Mixto>50: Maite Etxabe eta Eñaut Aizpurua (Itxas-Gain Zumaiako Urola Itsas-adarreko P.K.)

Emakumezko beteranoa K-1 45-49urte: Maite Etxabe (Itxas-Gain Zumaiako Urola Itsas-adarreko P.K.)

Emakumezko beteranoa K-1 35-39 urte: Eukene Saez (Pasaia Kayak 2005 K.K.)

Zilarra:

                Emakumezko Senior K-1: Irati Osa (Itxas-Gain Zumaiako Urola Itsas-adarreko P.K.)

Emakumezko 23 urtez azpiko K-1: Josefa Molina Mujer  (Itxas-Gain Zumaiako Urola Itsas-adarreko P.K.)

Gizonezko Junior K-2: Alex Arana eta Aimar Modenes (S.D.Santiagotarrak)

Gizonezko Beterano K-1 55-59años: Xabi Osa (Itxas-Gain Zumaiako Urola Itsas-adarreko P.K.)

Brontzea:

Emakumezko 23 urtez azpiko K-1: Eider Amundarain (Itxas-Gain Zumaiako Urola Itsas-adarreko P.K.)

Asteburu honetan, Jóvenes Promesas iparraldeko zonaldeko Kopa izango da Trasonan.

Klara Olazabalek finala lortu du Slalom-eko lehenengo Munduko Kopan

Augsburg Slalomeko Lehenengo Munduko Kopako agertokia izan da, eta bost euskal kirolarik hartu dute parte bertan.

Klara Olazabal (S.D.Santiagotarrak) finalera iritsi zen finalerdietan seigarren izanik eta kanporaketan 9.a izan ondoren. Finalean, 50eko zigorrik handiena zuten bi akatsek domina-postuak lehiatzea eragotzi zioten. Nora Lopezek (ATSS) ere C-1 proban parte hartu zuen, 38. Postua eskuratuz. Finalerdietara pasatzetik gertu egon zen lehen mangan 24.a izanik, baina bigarrenean ez zuen aukerarik izan 18. Postuan sailkatuz. Leire Goñi 49.a izan zen, lehen txandan finalerdietarako atean geratu ostean, 21. postuan sailkaturik senior K-1 emakumezkoetan. Maite Odriozolak (ATSS) K-1 emakumezkoetan lehiatu zen baita ere eta 50 puntuko penalizazioak izan zituen bi txandetan, finalerdietarako sailkapena eragotziz, 52. izanik. Alex Goñik postu berean sailkatu zen K-1 gizonetan.

Kayak cross-ean, ezin izan zituzten serieak gainditu, eta Klara Olazabal izan zen onena 28. postuan. Leire Goñik eta Alex Goñik 34. eta 37. sailkatu ziren hurrenez hurren erlojupekoan.

Aste honetan Maialen Chourraut (ATSS), Olatz Arregi (ATSS) K-1 emakume seniorretan, Miren Lazkano (ATSS) emakume seniorretan C-1 eta Pau Etxaniz (ATSS) senior gizonezkoetan K-1, Pragan jokatuko den Munduko Kopan arituko dira. Kayak cross-etan ere bai lehiatuko direlarik.

Slalom-en nazioarteko partaidetza hasi da

Klara Olazabalek (S.D.Santiagotarrak), Leire Goñik (ATSS), Maite Odriozolak (ATSS), Nora Lopezek (ATSS) eta Alex Goñik (ATSS) eman diote hasiera slalomeko nazioarteko denboraldiari, Augsburgen (Alemania) egiten ari den lehen Munduko Kopan parte hartuta.

Atzo kayakek eman zioten hasiera, Leire Goñi finalerdietarako sailkapenaren atarian geratu zen 21. izanik, lehen 20 sailkatzen zirenean. Bigarren txandan, 50eko batek aukera guztietatik kanpo utzi zuen, Maite Odriozolari gertatzen zitzaion bezala.
Alex Goñi, bere aldetik, segundo bat pasatxora geratu zen lehen mangan eta bigarren mangan urrutiago, eta ezin izan zuen finalerdietarako txartela lortu.
Klara Olazabalek gaur eman dio hasiera, bederatzigarren denborarik onena eginez. Nora Lopez 24 izan da lehen txandan, eta bigarren txandan, berrogeita hamarreko batek, finalerdietara pasatzeko aukerarik gabe utzi du.
Bihar, larunbata, kanoako finalaurrekoak eta finalak izango dira, eta bertan Klarak partehartze bikaina izatea espero dugu. Iganderako kayak cross probei tokia eginez.
Guztiak senior mailako nazioarteko lehiaketa batean estreinatu dira, Klara Olazabal izan ezik.
Datorren astean beste munduko kopa bat jokatuko da Pragan, eta bertan Maialen Chourraut (ATSS) buru duen talde titularra, Olatz Arregi (ATSS) kayakean, Miren Lazkano (ATSS) kanoan eta Pau Etxaniz (ATSS) gizonezkoen kayakean arituko dira. Kayak cross-ean ere partehartuko dutelarik.

Itxas-Gain Zumaiako Urola Itsas-Adarreko P.K. Euskadiko Maratoi Txapelduna

Etxekoek irabazi dute Euskadiko Maratoi Txapelketako kluben sailkapen nagusia. Bigarrenak, Pasaia Kayak 2005 K.K. eta hirugarrenak S.D.Santiagotarrak sailkatu zirelarik.

2023.maraton.clubes
Banakako emaitzei dagokienez, emakume beteranoetan 50 urtetik beherakoetan, garaipena Maite Etxabe etxekoarentzat izan zen, 23 urtez azpiko emakumetan, Eider Amundarian klubeko kideak irabazi zuen, Irati Osak senior mailan bezala. Junior mailan, Ane Amostegi (S.D.Santiagotarrak) izan zen irabazlea, K-2 kadeteetan bere taldekideak, Eneritz Aizpiolea eta Nora Arana, eta K-1 mailan Ana Martinena (Itxas-Gain Zumaiako Urola itsas-adarreko P.K.).
K-1 beteranoetan, Xabier Osa (Itxas-Gain Zumaiako Urola itsas-adarreko P.K.) izan zen irabazlea 50 urtetik gorako kategorian, 50 urtetik beherakoen artean Aitor Arrieta (Pasaia Kayak 2005 K.K.) izan zen irabazlea. K-2 beteranoetan, Javier Perez eta Jose Trujillo (Getxo Kayaka) izan ziren lehen sailkatuak, senior K-2 mailan, Beñat Arsuaga eta Ibon Huarte (S.D.Santiagotarrak) izan ziren azkarrenak, K-1 senior mailan, Martin Egaña etxekoak irabazi zuen. K-2 junior mailan Alejandro Arana eta Aimar Mondenes (S.D.Santiagotarrak) izan ziren irabazleak eta K-1 juniorretan Markel Juaristi taldekidea. Paracanoean, Asier Bulman (S.D.Santiagotarrak) izan zen irabazlea. Kadete mailako kanoan, Odei Gelbenzu (S.D.Santiagotarrak) izan zen azkarrena, kadete mailako K-2an Josu Lazkano eta Oihan Irizar (Itxas-Gain Zumaiako Urola itsas-adarreko P.K.) izan ziren irabazleak eta K-1ean Asier Aizpurua taldekidea.
Ontzi mistoei dagokienez, Haritz Aizpurua eta Josefa Molinaren K-2 mistoa (Itxas-Gain Zumaiako Urola itsas-adarreko P.K.) izan zen lehen sailkatua senior mailan. Kadete mailan, Jone Palenzuela eta Lukas Cabezon (S.D.Santiagotarrak) izan ziren irabazleak.
Hurrengo hitzordua Espainiako Ibaietako Txapelketa izango da Aranjuezen, datorren asteburuan.

S.D. Santiagotarrak Euskadiko Slalomeko txapelduna

Pau izan da aurten ere Euskadiko Slalom Txapelketaren eszenatokia, S.D.Santiagotarrak kluben arteko Euskadiko Txapeldun, Atletico San Sebastian bigarren eta Beti Busti K.E. hirugarren izan direlarik.
Banakako emaitzei dagokienez, Oier Diaz (S.D.Santiagotarrak) izan zen irabazlea K-1 kadete mailako gizonezkoetan, Aitor Iriondo (S.D.Santiagotarrak) junior mailako gizonezkoetan K-1 eta Alex Goñi (ATSS) gizonezkoetan Senior K-1. Eta beteranoetan, Raul Barba (ATSS) izan zen azkarrena.
C-1 kadeteetan, Ainara Goikoetxea (ATSS) izan zen garaile, C-1 junior mailan Izar Garcia (S.D.Santiagotarrak) eta senior mailan Malen Gutierrez (ATSS).
Gizonezkoen kanoan, Oier Diazek (S.D.Santiagotarrak) urrea zintzilikatu zuen berriro ere. Jon Garasa (ATSS) junior mailan eta Alex Segura (ATSS) senior mailan.
Kayak emakumezkoetan, kadete mailan, Ainara Goikoetxea (ATSS) binakakoan, Haizea Segura (ATSS) emakumezko juniorretan, eta senior mailan Maite Odriozola (ATSS) izan zen irabazlea.
Patruilakako lehiaketari dagokionez, gizonezko kadeteetan 3x K-1, Oier Azpillaga, Jon Seren eta Oihan Deus (ATSS) izan ziren irabazleak. Senior mailan, Hasier Rodriguez, Haritz Azanza eta Aitor Iriondo (S.D.Santiagotarrak) izan ziren irabazleak. Emakumeetan 3x K-1 senior, Maite Odriozola, Irene Barba eta Haizea Segura (ATSS) izan ziren lehenengo sailkatuak. Kadete mailan Oier Azpillaga, Jon Seren eta Ohian Deus (ATSS) izan ziren irabazleak eta senior mailan Alex Segura, Markel Imaz eta Aitor Garmendia (ATSS) izan ziren azkarrenak.
Senior emakumeetan 3x C-1, Maialen Olaso, Ainara Azanza eta Izar Garcia (S.D.Santiagotarrak) izan ziren irabazleak.

Urrea eta zilarra sprint olinpikoko Espainiako 2. Kopan

Higinio Rivero (Plentzia P.T.) eta Uxue Arsuaga, Maialen Arsuaga, Nerea Garcia eta Carla Corral izan ziren euskal palisten domina bakarrak.
Higinio Riverok irabazi zuen urrea eta K-4a zilarra izan zen.

2023.2.copa.sprint.MSK4
Final gehiago izan ziren, Ian Anatol-Iñigo Irastorza-Markel Juaristi eta Aimar Plateroren K-4 junior mailan laugarren sailkatu ziren. Arsuaga ahizpen K-2an bosgarren sailkatu ziren emakume senior K-2 500m kategorian. Eta klubeko kideak, Malen Juaristi eta Ane Amostegi ere bosgarren izan ziren K-2 500m emakume junior kategorian. Malen Juaristi ere zortzigarren izan zen K-1 500m emakumezkoetan eta bere taldekideak, Ian Anatol eta Markel Juaristi bederatzigarren izan ziren K-2 gizon juniorretan.
Koparen aurreko egunetako hautaketa-probei dagokienez, RFEPek berresteko zain:
Higinio Riverok Europako Txapelketarako eta Munduko Txapelketarako postua berretsi zuen VL2 200m mailan.
Nerea Garciak eta Carla Corralek K-4 500m emakumezkoen 23 urtez azpiko txapelketarako txartela lortu zuten Munduko Txapelketarako. Eta baita emakume seniorretan Europako Jokoetarako ere K-4 500m.

Contactar

Paseo Anoeta 7 / Anoeta Pasealekua 7

Donostia - San Sebastian

Gipuzkoa

20014

Email: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.

Tel: 943 051365

Colaboradores

 

  A BILIN 21