Finalik gabe Pragan

Pragako Munduko kopa finalik gabe amaitu da.

Miren Lazkano (ATSS) 16. izan zen C-1ean emakumezkoetan, finalik gabe geratuz, Olatz Arregiren (ATSS) modura, 20. postuan geratu ondoren K-1 emakumezkoen finalerdietan, Maialen Chourraut (ATSS) ere finalik gabe geratu zen K-1 kategorian 27. postuan geratuz. Pau Etxaniz (ATSS) 38. izan zen K-1 gizonezkoen finalerdietan.

Kayak Crossean, Maialen Chourraut izan zen finalaurrekoetatik eta finaletatik gertuen geratu zena, final-laurdenetan 12. Postuan geratuz. Pau Etxanizek ere oso errendimendu ona izan zuen 15. Postuan amaituz. Olatz Arregi 21. izan zen serieetan eta Miren Lazkano 28. izan zen erlojupekoan eta ezin izan zuen aurrera egin herrialdeko laugarren ontzia izan zelako.

Asteburu honetan jardunaldi bikoitza jokatuko da Orthezen Euskadiko Slalom Kopako 5. proba eta Euskadiko Kayak Cross Txapelketa jokoan egonez. Hurrengo astebururako Jóvenes Promesaz-en Espainiako Kopa jokatuko da San Miguelen.

Contactar

Paseo Anoeta 7 / Anoeta Pasealekua 7

Donostia - San Sebastian

Gipuzkoa

20014

Email: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.

Tel: 943 051365

Colaboradores

 

  A BILIN 21