Klara Olazabalek finala lortu du Slalom-eko lehenengo Munduko Kopan

Augsburg Slalomeko Lehenengo Munduko Kopako agertokia izan da, eta bost euskal kirolarik hartu dute parte bertan.

Klara Olazabal (S.D.Santiagotarrak) finalera iritsi zen finalerdietan seigarren izanik eta kanporaketan 9.a izan ondoren. Finalean, 50eko zigorrik handiena zuten bi akatsek domina-postuak lehiatzea eragotzi zioten. Nora Lopezek (ATSS) ere C-1 proban parte hartu zuen, 38. Postua eskuratuz. Finalerdietara pasatzetik gertu egon zen lehen mangan 24.a izanik, baina bigarrenean ez zuen aukerarik izan 18. Postuan sailkatuz. Leire Goñi 49.a izan zen, lehen txandan finalerdietarako atean geratu ostean, 21. postuan sailkaturik senior K-1 emakumezkoetan. Maite Odriozolak (ATSS) K-1 emakumezkoetan lehiatu zen baita ere eta 50 puntuko penalizazioak izan zituen bi txandetan, finalerdietarako sailkapena eragotziz, 52. izanik. Alex Goñik postu berean sailkatu zen K-1 gizonetan.

Kayak cross-ean, ezin izan zituzten serieak gainditu, eta Klara Olazabal izan zen onena 28. postuan. Leire Goñik eta Alex Goñik 34. eta 37. sailkatu ziren hurrenez hurren erlojupekoan.

Aste honetan Maialen Chourraut (ATSS), Olatz Arregi (ATSS) K-1 emakume seniorretan, Miren Lazkano (ATSS) emakume seniorretan C-1 eta Pau Etxaniz (ATSS) senior gizonezkoetan K-1, Pragan jokatuko den Munduko Kopan arituko dira. Kayak cross-etan ere bai lehiatuko direlarik.

Contactar

Paseo Anoeta 7 / Anoeta Pasealekua 7

Donostia - San Sebastian

Gipuzkoa

20014

Email: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.

Tel: 943 051365

Colaboradores

 

  A BILIN 21