S.D. Santiagotarrak Euskadiko Slalomeko txapelduna

Pau izan da aurten ere Euskadiko Slalom Txapelketaren eszenatokia, S.D.Santiagotarrak kluben arteko Euskadiko Txapeldun, Atletico San Sebastian bigarren eta Beti Busti K.E. hirugarren izan direlarik.
Banakako emaitzei dagokienez, Oier Diaz (S.D.Santiagotarrak) izan zen irabazlea K-1 kadete mailako gizonezkoetan, Aitor Iriondo (S.D.Santiagotarrak) junior mailako gizonezkoetan K-1 eta Alex Goñi (ATSS) gizonezkoetan Senior K-1. Eta beteranoetan, Raul Barba (ATSS) izan zen azkarrena.
C-1 kadeteetan, Ainara Goikoetxea (ATSS) izan zen garaile, C-1 junior mailan Izar Garcia (S.D.Santiagotarrak) eta senior mailan Malen Gutierrez (ATSS).
Gizonezkoen kanoan, Oier Diazek (S.D.Santiagotarrak) urrea zintzilikatu zuen berriro ere. Jon Garasa (ATSS) junior mailan eta Alex Segura (ATSS) senior mailan.
Kayak emakumezkoetan, kadete mailan, Ainara Goikoetxea (ATSS) binakakoan, Haizea Segura (ATSS) emakumezko juniorretan, eta senior mailan Maite Odriozola (ATSS) izan zen irabazlea.
Patruilakako lehiaketari dagokionez, gizonezko kadeteetan 3x K-1, Oier Azpillaga, Jon Seren eta Oihan Deus (ATSS) izan ziren irabazleak. Senior mailan, Hasier Rodriguez, Haritz Azanza eta Aitor Iriondo (S.D.Santiagotarrak) izan ziren irabazleak. Emakumeetan 3x K-1 senior, Maite Odriozola, Irene Barba eta Haizea Segura (ATSS) izan ziren lehenengo sailkatuak. Kadete mailan Oier Azpillaga, Jon Seren eta Ohian Deus (ATSS) izan ziren irabazleak eta senior mailan Alex Segura, Markel Imaz eta Aitor Garmendia (ATSS) izan ziren azkarrenak.
Senior emakumeetan 3x C-1, Maialen Olaso, Ainara Azanza eta Izar Garcia (S.D.Santiagotarrak) izan ziren irabazleak.

Contactar

Paseo Anoeta 7 / Anoeta Pasealekua 7

Donostia - San Sebastian

Gipuzkoa

20014

Email: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.

Tel: 943 051365

Colaboradores

 

  A BILIN 21