Urrea eta finala Pau Etxanizentzat Europar Jokoetan

Sprinteko modalitateak igarota, slalomekoen txanda izan zen Europa Jokoetan

2023.Maialen.JJEE

Pau Etxanizek (ATSS) K-1 patruiletan urrea eta K-1eko finalean zortzigarren postua lortu zituen. Kayak cross-ean ez zuen zorte bera izan eta ezin izan zuen lehen mozketa gainditu, 21. izan zen.

2023.Olatz.JJEE

Maialen Chourraut (ATSS) final-laurdenetara iritsi zen kayak crossean, bederatzigarren izan zen, baina ezin izan zen finalerdietara pasa. Kayakean 17. postuan geratu zen eta patruiletan domina gertu izan zuen Olatz Arregirekin (ATSS) batera, laugarren postua eskuraturik. Olatzek 33. postuan bukatu zuen K-1ean eta kayak cross-ean ezin izan zuen erlojupekoa gainditu 20. Izanik. Aurretik, 19. postuan amaitu zuen Miren Lazkanok (ATSS) kayak cross-a. C-1ean, Miren finalerdietara iritsi zen, 18. Postua eskuratuz, eta patruiletan ere dominaren atarian geratu ziren laugarren postuarekin.

2023.Miren.JJEE

Freestyleko Euskadiko Txapelketa Sort-en

Datorren asteburuan, Sort-en Euskadiko Estilo Libreko Txapelketa jokatuko da.

9:30h tan talde buruen bilera ospatuko da.

10:00htan Entrenamendu libreak

12:00htan Txapelketari hasiera emango zaio.

Iñigo Peña bigarren Europako Jokoetako B Finalean

Esprint modalitatea amaituta, Iñigo Peñak (Itxas-gain Zumaiako Urola Itsas-adarreko P.K.) Europako Jokoetan bigarren postua lortu du B Finalean.
Hasiera gogorraren ondoren, laugarren postua kanporaketan eta zazpigarren postua finalerdietan, B finalerako txartela lortu zuen K-1 500n proban, 10 urte baino gehiago  nazioate mailan, taldekako ontzietan lehiatu ondoren.

Nerea Garcia Europar jokuen finaleko ateetan

Nerea Garcia (S.D. Santiagotarrak) atzo maila absolutuan estreinatu zen nazioarteko proba batean, Krakovian jokatzen ari diren Europar jokoetan.
Kanporaketa goizean jokatu zen, laugarren izanik. Arratsaldeko jardunaldian finalerdia jokatu zuten, lehen hiruren artean kokaturik zioazen, baina oin-berme batean izandako haustura batek finalerdia behar bezala amaitzeko aukera galarazi zien, eta laugarren helmugaratu ziren, finaletik kanpo geratuz. Amaiera gazi gozoa Irundar gaztearentzat.
Bihar Iñigo Peñaren txanda izango da (Itxas-Gain Zumaiako Urola Itsas-adarreko P.K.) eta bertan K-1 500m-koa jokatuko da. Lehenengoak finalerako zuzeneko txartela lortuko du, 2. sailkatutik 7.era, finalerdiak jokatu beharko dituzte finalerako jokoan egongo diren 6 plazetako bat lortzeko.
Finalak larunbatean jokatuko dira.

Slalom-eko jardunaldi bikoitza Orthezen

Ekainaren 17an, larunbatean, Euskadiko  Slalomeko Kopako 5. Proba eta Euskadiko Kayak Cross Txapelketa jokatu ziren.
Kayak cross modalitate olinpiko berrian, S.D.Santiagotarak taldeak irabazi zuen, Atletico San Sebastian taldearen eta Beti Busti K.E.ren aurretik.
Oihan Deus (ATSS) izan zen irabazlea kadete mailako gizonezkoetan, Ainara Goikoetxea (ATSS) junior mailako emakumezkoetan, Javier Arruabarrena junior mailako gizonezkoetan eta Markel Imaz (ATSS) eta Maialen Olaso (S.D.Santiagotarrak) emakumezkoetan.

2023.ctp.eus.k.cross.clubes
Slalomean, kluben sailkapena berdina izan zen, S.D.Santiagotarrak lehen postuan, ATSS bigarren eta Beti Busti K.E. hirugarren postuan.
Banakako emaitzei dagokienez: gizonezko kadeteetan Oier Diaz (S.D.Santiagotarrak) izan zen azkarrena, gizonezko juniorretan Aitor Iriondo (S.D.Santiagotarrak eta senior mailan Hasier Rodriguez. Beteranoetan, S.D.Santiagotarrak taldeko Xabier Manterola izan zen garailea.
Emakume kanoistetan, kadete mailan, Ainara Goikoetxea (ATSS) izan zen irabazlea junior mailan Ainara Azanza (S.D. Santiagotarrak) eta senior mailan, bere klubeko kidea izan zen irabazlea, Maialen Olaso.
Gizon kanoetan,, kadeteetan, Oier Diaz (S.D.Santiagotarrak) podiumeko altuenetara igo da bigarren aldiz, junior mailan Lauren Lacabanne izan da irabazlea eta senior mailan Markel Imaz (ATSS).
Kayak emakumeetan, kadete mailan, Ainara Goikoetxea (ATSS) izan zen irabazlea, junior mailan Izar Garcia (S.D.Santiagotarrak) eta senior mailan Maialen Olaso taldekidea.

Hamaika domina Espainia Maratoi Txapelketan

Banyoles izan da Espainiako Maratoi Txapelketa jokatu den tokia.

Ostiralean eman zitzaion hasiera maratoi laburraren hautaketa probekin, Irati Osa (Itxas-Gain Zumaiako Urola Itsas-adarreko P.K.) bigarren postuan sailkatu zelarik emakume seniorretan.
Asteburuan maratoiaren txanda izan zen. Guztira 11 domina lortu ziren, 4 urre, 3 zilar eta lau brontze.

                   Urrea:

  • Nora Arana- Eneritz Aizpiolea (S.D.Santiagotarrak) Emakumezeko Kadete K-2.
  • Eukene Saez (Pasaia Kayak) Emakumezko beterano K-1 35-39 urte
  • Maite Etxabe (Itxas-Gain Zumaiako Urola Itsas-adarreko P.K.) Emakumezko beterano 45-49 urte
  • Xabi Osa (Itxas-Gain Zumaiako Urola Itsas-adarreko P.K.) Gizonezko Beterano 55-59 urte

Zilarra:

  • Eider Amundarain (Itxas-Gain Zumaiako Urola Itsas-adarreko P.K.) Mujer Sub-23 K-1
  • Eukene Saez- Iñaki Fernandez (Pasaia Kayak 2005 K.K.) Mixto veterano K-2 <50 años
  • Javier Perez (Getxo Kayaka) Hombre Veterano 70-74 años.

Brontzea:

  • Irene Gana (Barrika P.T.) Emakumezko 23 urtez azpiko K-1
  • Ane Amostegi- Malen Juaristi (S.D.Santiagotarrak) Emakumezko Junior K-2
  • Maite Etxabe- Josefa Molina (Itxas-Gain Zumaiako Urola Itsas-adarreko P.K.) Emakumezko Senior K-2
  • Iñaki Fernandez (Pasaia Kayak 2005 K.K.) Gizonezko beterano K-1 35-39 urte

Hurrengo hitzordua Euskadiko Sprint Txapelketa izango da larunbatean, Legution eta igandean Euskadiko Infantil Mailako Txapelketa jokatuko da leku berean.

Ontzi Dragoietako Euskal klub baten lehenengo domina

2023.dragone.getxo.4

Getxo Kayakeko palistak Valladolidera joan dira Dragoien Espainiako Kopa jokatzeko eta bigarren postua lortu dute Mistoko Paradragon 200 m DB12 kategorian.

2023.dragone.getxo.3

Izaskun Gonzalez, Laura Sola, Olaga Cotano, Marta Fernandez, Eukene Redondo, Izaskun Bilbao, Lore Goiricelaya, Martra Saiz de la Maza, Mª Carmen Mardones, Mar Arrieta, Alfonso Juez, Jose Ignacio Juez, Bruno Guitian eta Nora Corredor izan dira zilarrezko domina lortuz lehiatu diren palistak.

2023.dragones.getxo.1
Txapelketa  horrez gain, Espainiako 2000m-ko Txapelketa jokatu dute, 9. Postua lortuz Emakume Seniorretan (DB12), 7. postua Emakumeetan (BCS DB12) eta 11. postuan Emakume Beteranoetan (DB12).

2023.dragones.getxo.4
Espainiako 200mtako Txapelketan, Madrilgo Retiron 16. izan ziren Emakume Seniorretan DB12, 18 Emakume Beteranoetan DB12 eta M BCS DB12 11.ean. Eta Españako 500mtako lehenengo dragoi-kopan ere parte hartu zuten.

2023.dragones.getxo.salida

Urrea eta brontzea Españako Jóvenes Promesas-en iparraldeko zonaldeko kopan

Trasonak Jóven Promesaseko Espainiako Kopa hartu du, Iparraldeko Zonaldekoa, eta euskal klubetako palistek bertan parte hartu dute.

Eider Cecilia (S.D.Santiagotarrak) izan zen emakumezko infantil A K-1 mailan garaile eta June Arrastua klubeko kideak lagundu zion podiumeko hirugarren postua eskuratuz. Nerea Egigurenek (S.D.Santiagotarrak) ere lasterketa bikaina egin zuen, kategoria berean seigarren izanik.

Markel Vertiz (S.D.Santiagotarrak) podiumetik oso hurbil geratu zen laugarren izan zen gizonezko infantil B C-1 mailan.

Aipagarriak dira, baita ere, Iker Camachok (S.D.Sanatiagotarrak) bederatzigarren postua lortu izana intail B K-1 mailan eta Amaia Aizpuruak (Itxas-Gain Zumaiako Urola Itsas-adarreko P.K.) bederatzigarren postua B K-1 haur mailan. Ibai Aranburu (S.D. Santiagotarrak) hamargarren izan zen gizonezko infantil A K-1 mailan.

Hurrengo zita ekainaren 25ean izango dute Euskadiko Infantil Txapelketan, Legution.

Finalik gabe Pragan

Pragako Munduko kopa finalik gabe amaitu da.

Miren Lazkano (ATSS) 16. izan zen C-1ean emakumezkoetan, finalik gabe geratuz, Olatz Arregiren (ATSS) modura, 20. postuan geratu ondoren K-1 emakumezkoen finalerdietan, Maialen Chourraut (ATSS) ere finalik gabe geratu zen K-1 kategorian 27. postuan geratuz. Pau Etxaniz (ATSS) 38. izan zen K-1 gizonezkoen finalerdietan.

Kayak Crossean, Maialen Chourraut izan zen finalaurrekoetatik eta finaletatik gertuen geratu zena, final-laurdenetan 12. Postuan geratuz. Pau Etxanizek ere oso errendimendu ona izan zuen 15. Postuan amaituz. Olatz Arregi 21. izan zen serieetan eta Miren Lazkano 28. izan zen erlojupekoan eta ezin izan zuen aurrera egin herrialdeko laugarren ontzia izan zelako.

Asteburu honetan jardunaldi bikoitza jokatuko da Orthezen Euskadiko Slalom Kopako 5. proba eta Euskadiko Kayak Cross Txapelketa jokoan egonez. Hurrengo astebururako Jóvenes Promesaz-en Espainiako Kopa jokatuko da San Miguelen.

Pragako Munduko Koparen hasieran denek aurrera egin dute

Atzo eman zitzaion hasiera Pragako Munduko Kopari, K-1 emakumeen eta gizonen parte-hartzearekin.

Maialen Chourrautek (ATSS) hamaikagarren postuan bukatu zuen lehen manga eta Olatz Arregik (ATSS) bigarren manga egin behar izan zuen. Bertan seigarren sailkatu zen eta gaur jokatuko diren finalerdietarako sailkatu zen, C-1 emakumezkoen kanporaketen ostean, Miren Lazkano (ATSS) 19. izan da eta finalerdietarako sailatu da baita ere.

Pau Etxaniz (ATSS) gizonezko Kayakean ere, hogeigarren postuan sailkaturik, gaur jokatuko den finalerdirako txartela lortu zuen.

Gaur, ostirala, emakume kayakisten finalerdiak jokatuko dira 13: 45etik aurrera.

14: 50ean kayak gizonaren finalaurrekoaren txanda izango da.

Emakumezko K-1 finala 16: 49etatik aurrera izango da eta kayak gizonezkoak 17: 26tik aurrera.

Larunbatean, emakume kanoaren finalerdien txanda izango da, 9: 00etan eta finalak 11: 34etan.

Igandean kayak cross osoa jokatuko da, 9: 00etan emakumezkoen erlojupekoarekin hasita eta 9: 41ean gizonezkoena. Ondoren sailkapen-serieak, final-laurdenak, finalerdiak eta finalak jokatuko dira.

Zorte on!

Contactar

Paseo Anoeta 7 / Anoeta Pasealekua 7

Donostia - San Sebastian

Gipuzkoa

20014

Email: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.

Tel: 943 051365

Colaboradores

 

  A BILIN 21