Hiru domina Kadeteen Espainiako Sprint Kopan

Sprinteko kadeteek Espainiako Kopa jokatu dute 1000m eta 500m-ko distantzietan.
Hiru izan dira lortutako dominak.

2023.asier.bulman
Paracanoen, Asier Bulman (S.D.Santiagotarrak), PK-3 500m kategorian bigarren sailkatu zen.
Eneritz Aizpiolea eta Nora Arana (S.D.Santiagotarrak) hirugarren sailkatu ziren K- 2 500 m emakume kadeteetan, eta geroago brontzezko domina berri bat eskuratu zuten Jone Palenzuela eta Irene Muiño kideekin batera K-4 500m emakumezko kadeteetan.

2023.MCK2.copa.cad

Asteburu honetan Espainiako Maratoi Erdiko Txapelketa izango da Muiñosen. Eta ur bizietan, Espainiako Slalomeko Kopa eta Kayak Cross-ekoa. Gainera, hautaketa proba izango dira Espainiako selekzioa osatzeko.
Zorte on!

Ur lasaietako epaileen ikastaroa 2023ko udaberrian

Datorren maiatzaren 6 eta 7an, ur lasaietako epaileen ikastaroa antolatuko da Irunen.

Epaile Laguntzaile, oinarrizko eta nazional tituluak eskuratzea egongo da, larunbat eta igandean ospatuko den ikastaroan.

Hemen topatuko duzue informazio guztia, edo web orrialdeko formakuntzen atalean.

Irati Osak zilarra eskuratu du Amsterdam Waterland Marathon-ian

Euskal Selekzioak 49th Amsterdam Waterland Marathon txapelketa jokatu du eta Irati Osa (Itxas-Gain Zumaiako Urola Itsas-adarreko P.K.) podiumeko bigarren mailara igo da.
Irene Gana (Barrika P.T.) hamargarren izan zen.

2023.waterlan.taldea.2
K-1 gizonezkoetan, Martin Egaña (Itxas-Gain Zumaiako Urola Itsas-Adarreko P.K.) 28. izan zen eta Beñat Arsuaga (S.D.Santiagotarrak) 31..
24 kilometro lehiatu behar izan zituzten bi porteorekin.

Slaloma k2023ko hautaketa-probak hasi ditu

Slalomeko Espainiako 2. Koparen ospakizunarekin eman zaie hasiera 2023rako hautaketa probei.
Aurretik Espainiako lehen kopan sailkatutako palistek, orain, Seu de Urgelleko probaz gain, hilaren amaieran Pauen jokatuko diren probak ere egin beharko dituzte, eta, horrela, nazioarteko hitzorduetara joango den taldea osatzeko hautaketa-prozesua amaitu.
Espainiako 2. kopan guztira 18 domina lortu dituzte, 10 lehen jardunaldian eta 8 bigarrenean.
Lehiaketaren lehen egunean urrezko domina lortu zuten:

  • Maialen Chourraut (ATSS) emakumezko senior K-1ean.
  • Haizea Segura (ATSS) emakumezko junior K-1ean

Zilarra eskuratu zuten:

  • Miren Lazkano (ATSS) emakumezko senior C-1ean.
  • Haizea Segura (ATSS) emakumezko junior C-1ean.
  • Izar Garcia (S.D.Santiagotarrak) emakumezko juinor K-1ean.
  • Pau Etxaniz (ATSS) Gizonezko senior K-1ean.
  • Aitor Iriondo (ATSS) Gizonezko junior K-1ean.

Brontzezko hiru dominak honakoek eskuratu zituzten:

  • Klara Olazabal (S.D. Santiagotarrak) emakumezko senior C-1ean.
  • Izar Garcia (S.D.Santiagotarrak) Emakumzeko Junior C-1ean.
  • Oier Diaz (S.D.Santiagotarrak) Gizonezko Junior C-1ean.

Bigarren jardunaldian 3 urrezko domina, hiru zilarrezko domina eta brontzezko bi domina eskuratu zituzten:

Urrea:

  • Maialen Chourraut (ATSS) emakumezko senior K-1ean.
  • Haizea Segura (ATSS) Emakumezko junior K-1ean.
  • Pau Etxaniz (ATSS) Gizonezko Senior K-1ean.

Zilarra:

  • Izar Garcia (S.D.Santiagotarrak) Emakumezko Junior C-1ean.
  • Oier Diaz (S.D.Santiagotarrak) Gizonezko Junior C-1ean.
  • Javier Arruabarrena (S.D.Santiagotarrak) Gizonezko Junior K-1ean.

Brontzea:

  • Klara Olazabal (S.D.Santiagotarrak) Emakumezko Senior C-1ean.
  • Jon Garasa (ATSS) Gizonezko Junior C-1ean.

Datozen apirilaren 29 eta 30ean slalom-eko Españako kopako 3.proba jokatuko da eta hurrengo egunean, maiatzaren 1ª, Kayak Cross-eko Españako Kopako 2. Proba.

Piraguismoko Hastapen ikastaroak udaberrian

Udaberrian bi Piraguismoko Hastapen ikastaro antolatuko dira.

Lehenengoa maiatzaren 12tik 14ra Irunen.

Bigarrena, Ekainaren 9tik 11ra Orion.

Ikastaroen informazioa hemen edo formakuntza alorrean topatuko duzue.

Ikastaro hauek, kirolaren hastapenetan aritu nahi duten teknikariei bideratua dago.

Ikastaroaren helburu nagusia da piraguismoaren kirolean teknikari gisa oinarrizko mailan behar duten formakuntza ematea.

Zehazki, lortuko diren gaitasun orokorren artean, piraguismoa sustatzea, bultzatzea eta kirol edo modalitatearen oinarrizko hastapena egitea lehen hogei ordutan. Eta. kirolariak zaintzea eta laguntzea, eskola kirol edo kirol federatuarenak diren jarduera eta lehiaketetan parte hartu behar dutenean

Hastapeneko irakasleentzako ikastaroa Federazioaren prestakuntza jarduera bat da, eta bertan ikasgai hauek ematen dira: oinarrizko ezagupenen arloa, metodologia eta piraguismoaren didaktika, material eraikuntza eta mantentzea, segurtasun aktiboa eta prebentziozkoa, programazioa, palakadak emateko maniobrak eta teknika.

Maiatzeko ikastaroa Irunen:

Deialdia

1-Eranskina: Sarrera proba

Izenemate orria

Ekaineko ikastaroa Orion:

Deialdia

1-Eranskina: Sarrera proba

Izenemate orria

Udazkenean ikastaro ofiziala, “Ciclo inicial de Entrenador/a de Piragüismo” antolatuko da. Maiatzaren hasieran ikastaro honen inguru informazioa prest izango dugu eta argitaratuko dugu.

Lau domina Esprint Olinpikoko 1. Espainiako Kopan

Esprinteko trial olinpikoak egin ondoren, Espainiako Esprint Olinpikoko 1. Kopari ekin zitzaion, eta lau domina lortu ziren. 2 urre, zilar 1 eta brontze 1.
Iñigo Peña (Itxas-Gain Zumaiako Urola Itsas- Adarreko P.K.) izan zen garailea K-1 500m-etan, Europako Jokoetarako txartela eskuratuz.
Begoña Lazkanok eta Irati Osak (Itxas-Gain Zumaiako Urola Itsas- Adarreko P.K.) nagusitasunez irabazi zuten K-2 1000m.
Nerea Garcia, Uxue Arsuaga, Maialen Arsuaga eta Carla Corral (S.D.Santiagotarrak) emakumezkoen K-4 200mtan bigarren postua lortu zuen.
Begoña Lazkanok hirugarren postua eskuratu zuen K-1 1000m-tan.
Hurrengo hitzordua asteburu honetan izango da, Verducidon, Kadeteen Espainiako Koparen ospakizunarekin.

Jarduera fisikoaren eta kirolaren euskal Legea argitaratu da

Apirilaren 18an, Eusko Legebiltzarrak martxoaren 30ean onarturiko 2/2023, martxoaren 30eko Euskadiko Jarduera fisikoaren eta kirolaren Legea argitaratua izan da.

Modu jonetan, 1998eko Legea eguneratzen da, egungo Kirol praktikari egokituz.

Hemen topatuko duzu Lege berria.

Lazkano, Pena, Rivero eta Gorrotxategi sprint-eko lehenengo sailkatuak nazioarte mailan aritzeko

Pasa den astea gogorra izan zen sprint-eko kirolarientzako, I hautatze probak ospatzeaz gain, Españako 1go sprint olinpikoko kopa jokatu zen, nazioarte mailan aritzeko lehenengo plazak jokoan zeudelarik.

Begoña Lazkanok (Itxas-Gain Zumaiako Urola Itsas-adarra) K-2 eta K-4 500mtan lortu zuen sailkapena, maiatzean, Szeged-en jokatuko den Munduko Koparako.

2023.K.2begoña

Aitor Gorrotxategi (S.D.Santiagotarrak) K-4 500mtan sailkatu zen baita ere.

Iñigo Peña (Itxas-Gain Zumaiako Urola Itsas-adarra) K-1 500mtan sailkatu zen, ekainean ospatuko diren Europar Jokoetarako.

Higinio Riverok (Plentzia P.T.) berriz, martxoan lortu zuen VL2 200m eta KL2 200mtan sailkapena Munduko Koparako.

2023.higi.podiu.cto.esp.inv

Bertan, ezarritako kalitate irizpidea bete beharko dute, Munduko Txapelketarako sailkapena eskuratzeko eta bestela, uztailean berriro jarriko dira jokoan ontziak.

Bestalde, hilabete batean, gaztetxoenek taldeko ontzietarako sailkapenak izango dituzte jokoan. Horrela, piskanaka nazioarte mailan arituko diren taldeak osatuz.

Piraguismoko Hastapen ikastaro Presentziala

Maiatzaren 12, 13 eta 14ean,  Irun-en Hastapen ikastaro berri bat antolatuko da, presentzial formatuan.

Prestakuntza hau kirolaren hastapenetan aritu nahi duten teknikariei bideratua dago.

Ikastaroaren helburu nagusia da piraguismoaren kirolean teknikari gisa oinarrizko mailan behar duten formakuntza ematea.

Zehazki, lortuko diren gaitasun orokorren artean, piraguismoa sustatzea, bultzatzea eta kirol edo modalitatearen oinarrizko hastapena egitea lehen hogei ordutan. Eta. kirolariak zaintzea eta laguntzea, eskola kirol edo kirol federatuarenak diren jarduera eta lehiaketetan parte hartu behar dutenean

Hastapeneko irakasleentzako ikastaroa Federazioaren prestakuntza jarduera bat da, eta bertan ikasgai hauek ematen dira: oinarrizko ezagupenen arloa, metodologia eta piraguismoaren didaktika, material eraikuntza eta mantentzea, segurtasun aktiboa eta prebentziozkoa, programazioa, palakadak emateko maniobrak eta teknika.

Jarraian topatuko duzue ikastaroaren deialdia eta informazioa.

Deialdia

1-Eranskina: Sarrera proba

Izenemate orria

Ekainean beste  ikastaro bat antolatuko dugu.

Eta udazkenean ikastaro ofiziala, “Ciclo inicial de Entrenador/a de Piragüismo”

Contactar

Paseo Anoeta 7 / Anoeta Pasealekua 7

Donostia - San Sebastian

Gipuzkoa

20014

Email: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.

Tel: 943 051365

Colaboradores

 

  A BILIN 21