Pragako Munduko Koparen hasieran denek aurrera egin dute

Atzo eman zitzaion hasiera Pragako Munduko Kopari, K-1 emakumeen eta gizonen parte-hartzearekin.

Maialen Chourrautek (ATSS) hamaikagarren postuan bukatu zuen lehen manga eta Olatz Arregik (ATSS) bigarren manga egin behar izan zuen. Bertan seigarren sailkatu zen eta gaur jokatuko diren finalerdietarako sailkatu zen, C-1 emakumezkoen kanporaketen ostean, Miren Lazkano (ATSS) 19. izan da eta finalerdietarako sailatu da baita ere.

Pau Etxaniz (ATSS) gizonezko Kayakean ere, hogeigarren postuan sailkaturik, gaur jokatuko den finalerdirako txartela lortu zuen.

Gaur, ostirala, emakume kayakisten finalerdiak jokatuko dira 13: 45etik aurrera.

14: 50ean kayak gizonaren finalaurrekoaren txanda izango da.

Emakumezko K-1 finala 16: 49etatik aurrera izango da eta kayak gizonezkoak 17: 26tik aurrera.

Larunbatean, emakume kanoaren finalerdien txanda izango da, 9: 00etan eta finalak 11: 34etan.

Igandean kayak cross osoa jokatuko da, 9: 00etan emakumezkoen erlojupekoarekin hasita eta 9: 41ean gizonezkoena. Ondoren sailkapen-serieak, final-laurdenak, finalerdiak eta finalak jokatuko dira.

Zorte on!

Contactar

Paseo Anoeta 7 / Anoeta Pasealekua 7

Donostia - San Sebastian

Gipuzkoa

20014

Email: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.

Tel: 943 051365

Colaboradores

 

  A BILIN 21