Urrea eta finala Pau Etxanizentzat Europar Jokoetan

Sprinteko modalitateak igarota, slalomekoen txanda izan zen Europa Jokoetan

2023.Maialen.JJEE

Pau Etxanizek (ATSS) K-1 patruiletan urrea eta K-1eko finalean zortzigarren postua lortu zituen. Kayak cross-ean ez zuen zorte bera izan eta ezin izan zuen lehen mozketa gainditu, 21. izan zen.

2023.Olatz.JJEE

Maialen Chourraut (ATSS) final-laurdenetara iritsi zen kayak crossean, bederatzigarren izan zen, baina ezin izan zen finalerdietara pasa. Kayakean 17. postuan geratu zen eta patruiletan domina gertu izan zuen Olatz Arregirekin (ATSS) batera, laugarren postua eskuraturik. Olatzek 33. postuan bukatu zuen K-1ean eta kayak cross-ean ezin izan zuen erlojupekoa gainditu 20. Izanik. Aurretik, 19. postuan amaitu zuen Miren Lazkanok (ATSS) kayak cross-a. C-1ean, Miren finalerdietara iritsi zen, 18. Postua eskuratuz, eta patruiletan ere dominaren atarian geratu ziren laugarren postuarekin.

2023.Miren.JJEE

Contactar

Paseo Anoeta 7 / Anoeta Pasealekua 7

Donostia - San Sebastian

Gipuzkoa

20014

Email: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.

Tel: 943 051365

Colaboradores

 

  A BILIN 21