Nerea Garcia Europar jokuen finaleko ateetan

Nerea Garcia (S.D. Santiagotarrak) atzo maila absolutuan estreinatu zen nazioarteko proba batean, Krakovian jokatzen ari diren Europar jokoetan.
Kanporaketa goizean jokatu zen, laugarren izanik. Arratsaldeko jardunaldian finalerdia jokatu zuten, lehen hiruren artean kokaturik zioazen, baina oin-berme batean izandako haustura batek finalerdia behar bezala amaitzeko aukera galarazi zien, eta laugarren helmugaratu ziren, finaletik kanpo geratuz. Amaiera gazi gozoa Irundar gaztearentzat.
Bihar Iñigo Peñaren txanda izango da (Itxas-Gain Zumaiako Urola Itsas-adarreko P.K.) eta bertan K-1 500m-koa jokatuko da. Lehenengoak finalerako zuzeneko txartela lortuko du, 2. sailkatutik 7.era, finalerdiak jokatu beharko dituzte finalerako jokoan egongo diren 6 plazetako bat lortzeko.
Finalak larunbatean jokatuko dira.

Contactar

Paseo Anoeta 7 / Anoeta Pasealekua 7

Donostia - San Sebastian

Gipuzkoa

20014

Email: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.

Tel: 943 051365

Colaboradores

 

  A BILIN 21