2005 eta 2017 bitartean Euskal Autonomi Erkidegoan buruturiko igaroaldiko entrenatzaile formakuntzen baliokidetza eskatzeko gogorarazpena

2017ko abenduaren 31a baino lehen diploma eskuratu zuten pertsonek, Espainiako Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioari dagokion prestakuntza horren hezkuntza-aitorpena: baliokidetza (baliokidetza profesionala, baliozkotzea edo/eta homologazioa).

 

Alde batetik, Kanoe modalitateko kirol irakaskuntzak hezkuntza-sisteman sartzen dituen dekretuen argitaratzeak eta, bestetik, 2005 eta 2017 bitartean egindako igaroaldiko ikastaroaren onarpen-ebazpenaren argitaratzeak aurretik egindako ikasketak aintzat hartzeko bidea irekitzen da.

 

Sistema akademikoaren irakaskuntza berriek erregimen bereziko kirol-irakaskuntzak dute izena, eta erdi mailan eta goi mailan banatuta daude (Lanbide Heziketaren egituraren parekoa).   Egindako ikasketa-mailaren arabera lortu daitekeen aitorpena honako taula honetan adierazita dago:

 

IGAROALDIA(KIROLAK)

PERIODO TRANSITORIO (DEPORTES)

ERREGIMEN BEREZIKO KIROL IRAKASKUNTZAK (HEZKUNTZA)

ENSEÑANZAS DEPORTIVAS DE REGIMEN ESPECIAL (EDUCACIÓN)

AITORPENAREN ONDORIOAK

EFECTOS DEL RECONOCIMIENTO

I mailako diploma

Diploma de nivel I

I. Mailako edo Erdi Mailako Hasierako Zikloko ziurtagiria

Certificado de nivel I o del Ciclo              Inicial del Grado Medio

- Moduluen prestakuntza-egokitasuna

   Correspondencia formativa de módulos

- Baliokidetasun Profesionala

   Equivalencia Profesional

- I. Mailaren edo Erdi Mailako Hasierako Zikloaren ondorio akademiko berdinak

   Mismo efectos académicos que nivel I o del Ciclo Inicial del  Grado Medio

II. mailako diploma

Diploma de nivel II

Kirol Teknikariaren titulua (Erdi Mailakoa)

Título de Técnico Deportivo (Grado Medio)

- Moduluen prestakuntza-egokitasuna

   Correspondencia formativa de módulos

- Baliokidetasun Profesionala

   Equivalencia Profesional

- Tituluaren homologazioa

   Homologación Título

III. mailako diploma

Diploma de nivel III

Goi mailako Kirol Teknikariaren titulua (Goi Mailakoa)

Título de Técnico Deportivo Superior (Grado Superior)

- Moduluen prestakuntza-egokitasuna

   Correspondencia formativa de módulos

- Baliokidetasun Profesionala

   Equivalencia Profesional

- Tituluaren homologazioa

   Homologación Título

 

Aitorpenaren eskabidea indibiduala da eta Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioari egin behar zaio. Jarraitu beharreko prozedura honako hau da:

 

  • Homologatzeko edo/eta lanbide-baliokidetzarako eskabide-orria bete behar da. Sakatu hemen.
    • Honako hau aukeratu klik eginez: Solicito la homologación del diploma de entrenador deportivo obtenido durante el "periodo transitorio" (posterior al año 1999).

 

  • Formulario hori Espainiako Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioari bidali behar zaio honako agiri hauekin batera:
    • Dagokion titulu akademikoaren fotokopia konpultsatua.
    • Kirol entrenatzailearen diplomaren fotokopia konpultsatua.

 

  • Dokumentazioa aurkezteko bideak honakook dira:
    • Interneten bitartez: CSD-ren Bulego Birtualean
    • Posta arruntaren bidez: Secretaría General del Consejo Superior de Deportes en la calle Martín Fierro s/n 28040 MADRID
    • Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4. artikuluan aurreikusitako edozein tokitan.

 

Dokumentazioa bidali eta gero, Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioak ebazpena ematen du, gehienez, 6 hilabeteko epean eta horren berri ematen dio interesdunari.

 

 

Gogorarazpena, 1999aurreko Piraguismoko aurreko Federazio-Prestakuntzen Homologazio, Baliozkotze eta Baliokidetza Profesionala

1999ko uztailaren 14a baino lehen sustatutako piraguismoko federazio-prestakuntzen aitorpenaren inguruko Kirol Kontseilu Gorenaren Presidentearen ebazpena argitaratua izan zen. Ebazpen horren bitartez, prestakuntza horiek hezkuntzako titulazio berriekiko lor ditzaketen onarpen-efektuak ezartzen dira: baliokidetza profesionala, baliozkotzea edo/eta homologazioa.

Piraguismoko kirol-teknikariaren 981/2015 Dekretuaren eta goi mailako kirol-teknikariaren 983/2015 Dekretuaren bitartez kirol-modalitate horretako irakaskuntzak hezkuntza-sisteman sartzen dira. Beraz, prestakuntza horien gainditzeak erdi mailako eta goi mailako titulu akademikoak eskuratzeko aukera ematen du (Lanbide Heziketaren egituraren parekoa).

Dekretuak baimentzen du aurretik kirol-sistemaren barne egindako prestakuntzak (igaroaldikoak zein 1999ko uztailaren 14a baino lehenagoko federazio-prestakuntzak) aitorpena jasotzea eta titulazio akademikoen parekotasuna eskuratzea (baliokidetza profesionala, baliozkotzea edo/eta homologazioa).

Duela gutxi argitaratu da Kirol Kontseilu Gorenaren Presidentearen 2017ko apirilaren 24ko ebazpena, non 1999ko azaroaren 8ko Aginduaren bitartez sortu zen Batzordeak onartzen dituen irizpideak eskuratzeko aurretik egin diren piraguismoko prestakuntzen homologazioa, baliokidetza edo baliokidetza profesionala. Ebazpen horrek ikasleek federazio-prestakuntzak egin izanagatik lor ditzaketen onarpen-efektuak ezartzen ditu, hain zuzen ere 1999ko uztailaren 14a baino lehen sustatutako federazio-prestakuntzak eta 2016ko martxoaren 11ko Ebazpenean argitaratutakoak.

Aitorpena lortu nahi dutenek (baliokidetza profesionala, baliozkotzea edo/eta homologazioa) eskabide indibiduala egin beharko dute, Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioari egin behar zaiona. Eskabidea egiteko hamar urteko epea dago, lehen aipatu den ebazpenaren (batzordearen aitorpen irizpideena) argitaratze-egunetik aurrera.

1999ko uztailaren 14a baino lehenagoko federazio-prestakuntzak burutu dituzten ikasleek jarraitu behar duten eskaera-prozedura honako hau da:

- Homologatzeko edo/eta lanbide-baliokidetzarako eskabide-orria bete behar da. Sakatu hemen.

  • Honako hau aukeratu klik eginez:

Solicito la homologación o la equivalencia profesional, según proceda, del diploma de entrenador deportivo, militar o de la Guardia Civil, anterior al año 2000.

- Formulario hori Espainiako Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioari bidali behar zaio honako agiri hauekin batera:

  • Dagokion titulu akademikoaren fotokopia konpultsatua (bakarrik homologazioa eskatzekotan)
  • Entrenatzaile gisa gutxienez 3 urtetan aritu izanaren ziurtagiria (eredu honi jarraiki).

Entrenatzaileek, eskaerarekin batera, gutxienez hiru urtetako entrenatzaile, kirol hastapen monitore, kirol kudeatzaile edo zuzenean erlazionaturiko, zikloari edo tituluaren perfil profesionalari dagokion, eta homologatu nahi den, beste edozein funtzio burutu izanaren esperientzia egiaztatu beharko da. RFEP-lak, klub edo enpresak edo IAE-n altarekin, buruturiko jarduera esanguratsuenen ziurtagiri batekin. RFEP-lak, ziurtagiriak, jasotako ordenaren arabera erantzungo die.

  • Entrenatzailearen titulua duela adierazten duen egiaztagiri eguneratua, Espainiako dagokion federazioak emana.

- Dokumentazioa aurkezteko bideak honakoak dira:

  • Interneten bitartez: CSD-ren Bulego Birtualean
  • Posta arruntaren bidez: Secretaria General del Consejo Superior de Deportes enla calle Martín Fierro s/n 28040 MADRID
  • Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren26ko 30/1992 Legearen 38.4. artikuluan aurreikusitako edozein tokitan.

Dokumentazioa bidali eta gero, Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioak ebazpena ematen du, gehienez, 6 hilabeteko epean eta horren berri ematen dio interesdunari.

Iñigo Peñak zilarrezko domina Mérito Deportivo

Consejo Superior de Deportesek, zilarrezko Real Orden del Mérito Deportivo domina eman dio.

2019ko azaroaren 7an, BOE-n argitaratu den ebazpenean, zumaiarra agertzen da bere kirol merituei esker.

Orden del Merita Deportivok, aitorpen publiko bat dagokio, non bere kirol praktika, kirolaren sustapenean eta heziketa fisikoarenean, zein ikerkuntzan, zabalkundean, antolakuntzan edo ariketa fisikoko zein kirolaren kulturaren garapenean nabarmendu direnentzat.

Iñigo Peñak, zilarrezko Real Orden del Merito Deportivoko domina jasoko du, bere kirol ibilbideari esker, non, Munduko Sprint txapelketetan hiru domina dituen, lau Europako txapelketetan eta 2016ko Rio-ko jokoetan, K-4 1000mtan bostgarren postua.

Kudeaketa Aurreratuaren diploma

Kudeaketa aurreratuaren Europar astearen ekitaldien artean, pasaden astean, Euskadiko Kanoe Federakuntza, Euskalit-ek emandako Kudeaketa Aurreratuaren diploma jaso zuen.

3K Programaren helburua EAEko kirol erakundeen kudeaketa hobetzen laguntzea da, Kudeaketa Aurreratuaren Ereduan oinarrituta. Hiru urteko programa da eta xedea da erakundeek beren antolamenduan Kudeaketa Aurreratuaren funtsezko alderdiak eta praktika onak ezagutzea eta garatzea.

Kudeaketa Aurreratuaren Ereduak lehiakortasunean beharrezkoak diren hobekuntzak bilatzen enpresak orientatzea du helburu, azken hamarkadetan hainbat esparrutatik ekarritako kudeaketa-kontzeptuak bateratuta: ezagutzaren kudeaketa, erabateko kalitatea, bikaintasuna kudeaketan, berrikuntza eta enpresen erantzukizun soziala, besteak beste.

Ereduan jasotako 6 elementu nagusiak oinarri dira erakundeen lehiakortasuna egituratzeko kudeaketa-sistema garatzeko. Horrek berekin ekarriko du:

  • Pertsonengan proiektu partekatu bati atxikita egotearen sentimendua sorraraztea.
  • Enpresa bezeroengana orientatzea, balio-ekarpen bereizgarria eginda.
  • Berrikuntza enpresaren esparru guztietan aplikatzea.
  • Gizartearekiko konpromisoa bultzatzea, garrantzizko lehiakortasun-ahalmenen hornitzailea den heinean.
  • Epe luzerako ikuspegia sortzea, argiro zehaztutako estrategia baten bidez gauzatuko dena.
  • Interes-talde guztientzat gogobetegarriak izango diren emaitzak lortzea, modu iraunkor eta orekatuan.

 

 

 

 

Eneko Atxaren eskutik menu olinpikoa

 

Pasaden azaroaren 12ean, Eneko Atxa, bost Michelin izar dituen chefak, Basque Team-entzat diseinaturiko bi menú olinpiko aurkeztu zituen. Gainera, “Eneko” jatetxean egindako Show Cooking-ean kirolarien laguntza izan zuen.

Kirolarien artean, Maialen Chourraut, Ander Elosegi eta Joan Crespo bertan izan ziren. Eta Basque Team-eko enbaxadore den Naiara Gomez.

Xabier Leibar Fundazioko arduradun biomedikoaren nutrizio-gomendioei jarraituz, sukaldariburuak bi menu sortu ditu goi-mailako lehiaketei aurre egiteko atletek behar dituzten elikadura-ekarpen guztiekin. Beti lehengaien kalitatea, sasoiko produktuak eta jarduera-gastronomikoaren iraunkortasuna lehenetsiz, lehenengo menuan tartare begetala, azpizuna sagarrarekin, azalorearekin, perretxikoekin eta Idiazabal gaztako gnokiekin, eta arroz-esnea prestatu dituzte; bigarren menuan, berriz, arrain marinatua eta ozpin-olioa, baserriko arrautza gorringoa gari-estofatuaren gainean eta karamelizatutako torrada sukaldatu dituzte.

2019-2020ko lizentzien bideratzea

Ohar honen bitartez, lizentziak bideratzeko programa, bihar, azaroak 1etik aurrera operatibo egongo dela jakinarazten da.

Hemen topatuko duzue zirkularra.

Gogorarazten da, estamentu bakoitzak dagokio eranskina bete beharko duela eta lurralde federazioan entregatu. Beste urteen modura, RFEP-lak eskaturiko eranskina ere bete beharko da, lizentzia nazionalak bideratzen dituzten kluben kasuan eta Euskal Kanoe Federakuntzan entregatu.

RFEP-lako eranskina

EKF-tzako eranskina

Adin txikikoekin lan egiten duten teknikarien kasuan, gogoratu Adingabekoekin lan egiteko aurrekari penalen ziurtagiria eskuratu behar dutela.

Honen inguruko informazio gehiago, web orrialdean, Lizentzien alorrean, teknikarien ziurtagiri atalean topatuko duzue.

Zurriola Cup

Larunbat honetan Zurriolan jokatuko da Kayak Surfeko Zurriola Cup.

9:00htan emango zaio hasiera Sagües-en eta parte hartzaileek gehienez ere bi modalitateetan parte hartzea izango dute.

Kayak surf HP, IC, Neskak, Grand Master, Master eta juniorrak. Eta Waveski Open izango dira jokoan arituko diren modalitate ezberdinak.

Ander Elosegi eta Maialen Chourraut-ek dagoeneko ezagutzen dute JJOOtako kanala

Ander Elosegi (S.D.Santiagotarrak) eta Maialen Chourraut (ATSS) Tokyoko kanala estreinatu berri dute, Olympic test Event-ean parte hartuta, urriaren 25tik 27ra bitartean.

Ander seigarren izan da, sailkatze proban hamahirugarren denbora onena markatu eta finalerdietan, zazpigarren izan ondoren.

Maialen Chourrautek berriz, lehenengo bi manga bikain burutu ditu, bigarren izanik bietan, baina finalean, 50eko zigor batek, podiumeko postuetatik urrundu du, zazpigarren izanik.

Modu honetan, denboraldi luze bati amaiera ematen diote, non beraien helburuak bikain bete dituzten, Joko Olimpikoetara sailkapena eskuratu dutelarik. Berriro ere, RFEP-lako hautatze probak burutu beharrik gabe. Honela, urte osoa dute aurretik Jokoak prestatzeko.

 

Goi Mailako kirolarien eskaerak

2019 denboraldi amaierarekin batera, gogorarazi nahi dizuegu, Eusko Jaurlaritzak, 2010ean, 203/2010 Dekretua, uztailaren 20koa, Goi mailako kirolari dagokiona onartu zuela. Beraz, izandako emaitzen arabera, Goi-mailako kirolari izatea eskatu liteke eta honela, zenbait onura jaso, hala nola, unibertsitaterako sarbidea, etab.

Informazio gehiago topatuko duzue Dekretuan.

Dekretuaren egokitzapena

Eskaera orria

Zinpeko deklarazioa- kirol jarduera egiten jarraitzen

Zinpeko deklarazioa- Administrazio-zehapen irmorik ez izatea

Zinpeko deklarazioa- teknikariak

Irati Osak brontze berri bat eskuratu du

Ostiralean, Irati Osak (Itxas-Gain- Urola Itsas-adarreko P.K.) Maratoiko Munduko Txapelketan emakumezko K-1 23 urtez azpiko mailan brontzea eskuratu bazuen, atzo berriro ere beste brontzezko domina  bat eskuratu zuen emakumezko K-2 mailan, Arantza Toledorekin batera. Estropada bikaina burutu zuten, azken uneraino garaipenagatik borrokan arituz. Azkenean, garaipena ontzi Hungariarrak eskuratu zuen, Renatta Csay buru zuelarik, bere hogeigarren urrea eskuratu zuelarik, bigarren, Tania Alvarez eta Tania Fernandez galegoak izan zirelarik.  Honela, amaiera bikaina eman dio, denboraldi bikain bati.

Zorionak!

Contactar

Paseo Anoeta 7 / Anoeta Pasealekua 7

Donostia - San Sebastian

Gipuzkoa

20014

Email: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.

Tel: 943 051365

Colaboradores

 

  A BILIN 21