Irati Osak brontze berri bat eskuratu du

Ostiralean, Irati Osak (Itxas-Gain- Urola Itsas-adarreko P.K.) Maratoiko Munduko Txapelketan emakumezko K-1 23 urtez azpiko mailan brontzea eskuratu bazuen, atzo berriro ere beste brontzezko domina  bat eskuratu zuen emakumezko K-2 mailan, Arantza Toledorekin batera. Estropada bikaina burutu zuten, azken uneraino garaipenagatik borrokan arituz. Azkenean, garaipena ontzi Hungariarrak eskuratu zuen, Renatta Csay buru zuelarik, bere hogeigarren urrea eskuratu zuelarik, bigarren, Tania Alvarez eta Tania Fernandez galegoak izan zirelarik.  Honela, amaiera bikaina eman dio, denboraldi bikain bati.

Zorionak!

Irati Osa munduko hirugarrena

Irati Osa (Itxas-Gain Zumaiako Urola Itsas-adarreko P.K.) hirugarren helmugaratu da Munduko maratoi txapelketan, emakumezko K-1 23 urtez azpiko mailan.

Beste euskaldunek ere gaur parte hartu dute, Intza Mendez (S.D.Santiagotarrak) hamargarren izan da emakumezko junior K-2 mailan eta Jon Moreno (S.D.Santiagotarrak) 11. izan da 23 urtez azpiko gizonezko mailan.

Zorionak!

Oraindik bada euskal partehartzerik, Iratik ez baitu amaitu eta igandean berriro lehiatuko da, senior mailan K-2 emakumezkoetan.

Zorte on!

Maratoiko Munduko Txapelketari hasiera eman zaio

Gaur eman diote hasiera Munduko Maratoi Txapelketari lau euskaldunek.

Lehena lehiatzen Aiora Irazu (Pasaia Kayak 2005 K.K.) izan da, hogeigarren postuan sailkatuz.

Bihar, Intza Mendez-en (S.D.Santiagotarrak) txanda izango da emakumezko junior K-2an, Jon Moreno (S.D.Santiagotarrak) gizonezko 23 urtez azpiko K-1 mailan ere arituko da eta Irati Osa (Itxas-Gain Zumaiako Urola Itsas-Adarreko P.K.) emakumezko 23 urtez azpiko K-1 mailan, zeinek igandean emakumezko K-2 seniorretan ere lehiatuko duen.

Zorte on!

Ur bizietako epaile ikastaroko data berriak

Ur bizietako epaile ikastaroak data aldaketa jasan du, nazional eta oinarrizko mailan, data berriak, urriaren 18 eta 19 eta abenduaren 20a direlarik.

Hemen topatuko duzue informazio guztia

Ur lasaietako epaileen ikastaroa

Datorren urriaren 25etik 27era, ur lasaietako epaileen ikastaroa antolatuko da Bizkaian.

Epaile Laguntzaile, oinarrizko eta nazional tituluak eskuratzea egongo da, ostiral arratsaldean hasi eta igandean, praktikarekin amaituz.

Hemen topatuko duzue informazio guztia, edo web orrialdeko formakuntzen atalean.

Euskal kirolari Proiektua

Euskal Kirolari, kirolaren bidez euskara gaztetxoen artean sustatzeko Eusko Jaurlaritzak abian jarritako ekimena da.

 

Proiektuaren xedea, Kirolean ere euskaraz aritzea da.

Aisialdia euskaraz gozatzen laguntzeko proiektua da hau. Kirolaren bidez euskara sustatu nahi du Eusko Jaurlaritzak, kirol ezberdinak euskaraz bizitzeko behar diren giltzarriak eskainiz.

Egitasmo zabala da EUSKAL KIROLARI aisialdian gaztetxoen artean hizkuntza ohiturak finkatzen laguntzeko material eskuragarria sortzen da, gaztetxoek aisia eta euskara lotu ditzaten eta esparru-ez formalean euskaraz gozatzen ikasi dezaten.

 

Proiektuak bi helburu ditu:

- Aisialdian, kirol jardunean, gaztetxoen hiztegian begiz jotako hutsune bat betetzea, gaztetxoei kirol bakoitzari dagokion hiztegi propioa erakutsiz.

- Gaztetxoen artean euskararen sustapena oso gustuko duten jarduera baten bidez: kirola.

 

Proiektuaren inguru informazioa eta material ugari topatuko dituzue, web gunea eta Euskal kirolari,  aktore, youtuber eta aurkezle desberdinekin grabatutako bideoak partekatzen dituzte: Youtube-ko kanalean eta Euskal Kirolari webgunean.

Ur bizietako epaile ikastaroa 2019

Datorren urriaren 18tik 20era, ur bizietako epaileen ikastaroa antolatuko da Irunen.

Epaile Laguntzaile, oinarrizko eta nazional tituluak eskuratzea egongo da, ostiral arratsaldean hasi eta igandean amaituz.

Hemen topatuko duzue informazio guztia, edo web orrialdeko formakuntzen atalean.

Slalomeko munduko txapelketa bikaina

Denak finaletan.  Urre bat eta hiru zilar eskuraturiko domina sorta. Zeintzuei, bostgarren, postu bat,  zazpigarren bat, hamargarren bat eta hamahirugarren postu bat gehitu behar zaizkien. Baina inor ez doa esku hutsik.

Ander Elosegi (S.D.Santiagotarrak) bigarren aldiz izendatu da munduko azpitxapelduna. Patrulletan zilarra eskuratu bazuen, larunbatean berriro munduko azpitxapeldun izendatu zen banakako C-1 proban.

Baina ez da izan domina bikoitza eskuratu duen kirolari bakarra, Joan Crespo (S.D.Santiagotarrak) , Samuel Hernanzekin (ATSS) batera, Munduko Txapeldun izendatu baziren patrulletan, igandean banakako K-1 proban, hirugarren sailkatu zen. Samuel Hernanz finalerako ateetan geratu zen, hamahirugarren izan da. C-2 mixtoan, Nuria Villarrublarekin batera, zazpigarren izan da.

Klara Olzabal (S.D.Santiagotarrak), nahiz eta oso kirolari gaztea izan, txapelketa bikaina burutu du, patrulletako zilarrari, banakako proban, emakumezko C-1an bostgarren postua gehitu behar bait zaio.

Maialen Chourrautek (ATSS) ere finalerako txartela eskuratu zuen, baina finalean 50eko zigorrak, dominetatik urrundu zuen hamargarren sailkatuz. Nahiz eta dominarik ez eskuratu, Españako federazioak berrestea falta izan arren, denak adierazten du, Tokyoko jokoetarako plaza berea izango dela. Egoera berean egon litekeelarik, Ander Elosegi, hau honela izanik, Ander, lehenengo gizonezko euskal kirolaria izango litzateke lau joko olinpikoetan arituko litzatekeena.

Zalantzarik gabe, munduko txapelketa bikaina, sekulako emaitzekin eta antolaketa apartaduna.

Denak finalerdietarako txartelarekin

Atzo Maialen Chourraut (ATSS) emakumezko K-1ean eta Ander Elosegi (S.D.Santiagotarrak) gizonezko C-1ean sailkatu baziren finalerdietarako, zazpigarren eta seigarren izanez, hurrenez hurren.

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Gaurkoan, Klara Olazabal (S.D.Santiagotarrak) emakumezko C-1ean, Samuel Hernanz (ATSS) eta Joan Crespo  (S.D.Santiagotarrak) K-1 gizonezkoetan sailkatu dira, 16., X eta X izanik.

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Bihar, finalerdi eta finalen txanda izango da emakumezko K-1 eta gizonezko C-1entzat. Igandean modu berean antolatuko da jardunaldia gizonezko K-1 eta emakumezko C-1entzat. C-2 mixtoa jokatzeaz gain.

Contactar

Paseo Anoeta 7 / Anoeta Pasealekua 7

Donostia - San Sebastian

Gipuzkoa

20014

Email: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.

Tel: 943 051365

Colaboradores

 

  A BILIN 21