Ur lasaietako kontrola ospatu da

Larunbatean ur lasaietakoek hasiera eman zioten denboraldiari, ohikoa den Kontrola jokatuz Bidasoa ibaian, Irunen.

Egun paregabearekin eman zitzaion hasiera kontrolari, non parte hartzea altua izan zen, eta irteera puntuan, aspaldiko partez, kanoista ugari izan genituen. Zalantzarik gabe, berri ona modalitatearentzako.

Egutegiaren alorrean topatuko dituzue emaitzak.

2020 RFEP-lako mintegi teknikoa

Real Federación Española de Piraguismok, 2020rako ur lasaietako mintegi tekniko bat antolatuko du urtarrilaren 18an, Sevillako CEAR-ean.

Izen-ematea doakoa da, posta elektroniko bat Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. bidal daiteke edo hura hurrengo estekaren bidez egin:.

 

https://docs.google.com/forms/d/e/1FAIpQLSfjL1y3q3mndNGfsPzlJGs7SXG8hCG_YVCeI97YkaElIDiFOQ/viewform?usp=sf_link

 

Mintegiko diptikoa

Basque Team-eko urteko gala

Abenduaren 23an, Basque Team-ek bere urteroko gabonetako gala ospatu zuen, kirolari asko Bildu zirelarik, besteak beste, piragüista asko bertaratu zirelarik. Horietak batzuk, Egukilore urdina jaso zuten, denboraldian zehar buruturiko lan bikainagatik.

Agurrentzako tokia ere izan zen, Irati Goikoetxeak, Goi-mailako kirol ibilbide luze bati amaiera eman diolarik, besteak beste honako emaitza hauek nabarmenduz: bi zilarrezko domina Europak Txapelketetan, 2014 eta 2017an patrulletan, patrulletan garaipena 2015eko Munduko kopan, 2014ko Munduko kopako hirugarren postua patrulletan, finaletara iritsiz banakako mailan Munduko Kopa zein Txapelketetan.

 

Ekitaldiari amaiera emateko, Bingen Zupiria Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak ekitaldia itxi zuen, ekitaldirako espreski diseinaturiko kamiseta entregatuz, Joko Olinpikoetarako txartela edo lehiatzeko gutxieneko minima lortu duten kirolariei, besteak beste, Maialen Chourruat, Ander Elosegi, Iñigo Peña eta Higinio Riverori.

 

 

 

 

Kudeaketa aurreratuan ziurtagiria

Euskadiko Kanoe Federakuntzak atzoko egunean Kudeaketa aurreratuaren aitortza eta ziurtagiria jaso zituen.

Euskalitek Eusko Jaurlaritzaren Kudeaketa Aurreratuari Saria kudeatzen du, eta helburua da, euskal erakunderik kudeaketa aurreratuenak aitortzea eta kudeaketako praktikarik onenak identifikatzea.

Modu honetan, Euskadiko Kanoe Federakuntzak Eusko Jaurlaritzaren aitortza hau jasotzen du, Kudeaketa Aurreratuaren Diploma jasoz, kudeaketa Aurreratua osatzen duten elementuak garatzeko konpromisoa ere erakusten duela ulertuz.

2020ko Slalomeko Kopari hasiera eman zaio

Bergaran jokatu da Slalomeko XXII. Koparen lehenengo proba.

Atletico S.S, izan zen garailea, bigarren S.D.Santiagotarrak eta hirugarren etxeko Beti Busti K.E.

 

Banakako probetan, gizonezko senior K-1ean, Hasier Rodriguez (S.D.Santiagotarrak) izan zen garailea, bere taldekidea den Haritz Azanza izan zen gizonezko junior K-1ean garaile eta Javier Arruabarrena (S.D.Santiagotarrak) kadete K-1ean izan zen azkarrena. Beteranotan, Urko Zabaleta (S.D.Santiagotarrak) izan zen lehena.

Emakumezko K-1ean, Olatz Arregi (ATSS) izan zen senior mailako garailea, Xanet Etxarri (ATSS) emakumezko juniorretan lehena eta Leire Goñi (ATSS) kadete mailan lehena izan zen, emakumezko guztien artean, bigarren denborarik onena markatuz.

Gizonezko kanoan, Adner Elosegi (S.D.Santiagotarrak) izan zen parte hartzaileen artean, senior mailan nagusitu zelarik, Oier Rodriguez (S.D.Santiagotarrak) junior mailan izan zen garailea eta kadeteetan Markel Imaz (ATSS).

Emakumezko kanoan, Miren Lazkano (ATSS), sorbaldako ebakuntzaren ostean, bueltan izan zen lehian eta garaipena eskuratu zuen. Kadete mailan, Leire Goñik (ATSS) garaipena eskuratu zuen, jardunaldiko bigarren urrea eskuratuz.

 

Maialen Chourraut Agindu Olinpikoarekin saritua

Joan den asteazkenean Espainiako Batzorde Olinpikoak bere urteroko festa ospatu zuen, sari desberdinak banatu zirelarik. Saritutakoen artean, aurkitzen zen bidominadun olinpikoa, urrea 2016 Rion eta brontzea 2012 Londresen brontzean, Maialen Chourraut, Agindu Olinpikoa jaso zuena.
Saritutakoen artean, piraguismoko hainbat ordezkari, Miguel Garcia entrenatzailea, egon zen, baita ere RFEP-eko Lehendakaria, Juan Jose Roman eta RFEP bera ekitaldian saritu ziren. Eta Patxi Perurena Piraguismoko Nazioarteko Federazioaren Lehendakaria.

Abenduaren 15ean, Slalom-eko Euskadiko Kopari hasiera emango zaio.

Datorren abenduaren 15ean, Euskadi XXII. Slalom-eko kopari hasiera emango zaio Bergaran. Lehenengo proba puntuagarria izango delarik, Kopa osatzen duten, bost probetatik.

Goizeko 10:00h-tan emango zaio hasiera, lehenago, 9:00htan talde-buruen bilera ospatuko delarik eta 9:30htan erakustaldia izango delarik.

Izenemateak, abenduaren 11, asteazkena baino lehen bidali beharko dira.

Gogorarazten delarik, denboraldi berriari dagokion lizentzia bideratua izan beharko dela.

 

Gonbidapena

Contactar

Paseo Anoeta 7 / Anoeta Pasealekua 7

Donostia - San Sebastian

Gipuzkoa

20014

Email: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.

Tel: 943 051365

Colaboradores

 

  A BILIN 21