Euskadiko Neguko Txapelketa jokatu da

S.D.Santiagotarrak izan da Euskadiko Neguko Txapelketako antolatzailea. Haize bortitzak lehia gogortu zuen, baina gure kirolari onenak bertan izan genituen lehiatzen.

Gizonezko senior K-1ean, Iñigo Peña (Itxas-Gain Zumaiako Urola Itsas-adarreko P.K) izan en garailea, emakumezko K-1ean Begoña Lazkano (Donostia Kayak K.E.) en gizonezko canoan, Roberto Rivas (S.D.Santiagotarrak).

Gizonezko 23 urtez azpiko mailan, Jon Moreno (S.D.Santiagotarrak) izan zen garailea, emakumezko 23 urtez azpiko mailan berriz, Irati Osa (Itxas-Gain Zumaiako Urola Itsas-adarreko P.K.).

Gizonezko junior K-1ean, Alex Anatol (S.D.Santiagotarrak) izan zen garailea, emakumezko junior K-1ean Aiora Irazu (Donostia Kayak K.E.) eta Maria Esarte (C.N.Pamplona) emakumezko junior C-1ean.

Aimar Platero (S.D.Santiagotarrak) izan zen lehena gizonezko kadete K-1ean, Maddi Tarragona (Pasaia Kayak 2005 K.K.) eta gizonezko kadete C-1ean, Ibai Tolosa (C.P.Pamplona).

Beteranotan, 50 urtetik gora, Xabier Osa (Itxas-Gain Zumaiako Urola Itsas-adarreko P.K.) izan zen azkarrena, 50 urtetik beherako beteranotan, Jon Lazkano (Itxas-Gain Zumaiako Urola Itsas-adarreko P.K.). Emakumezko beteranotan Maite Etxabe (Itxas-Gain Zumaiako Urola Itsas-adarreko P.K.) eta gizonezko beterano -1ean Javier Martinez.

Epaileen eguneratze jardunaldiak

Pasaden larunbatean, epaileek eta emaitzen kudeaketan interesa zuen edonork, slalom zein ur bizi eta itsas-kayak-eko eguneratze jardunaldiak izan zituzten. Emaitzen kudeaketa programa sakontasunez ezagutzeko asmoz. Horrez gain, araudiak eguneratu eta birpasatzeko ere balio izan zuten saioek.

 

Jardunaldiak oso erabilgarriak suertatu ziren bertaratuentzako. Berriro ere errepikatu eta antzerako eguneratzen jardunaldi gehiago antolatzeko asmo irmoarekin.

Gipuzkoako Neguko Txapelketa S.D.Santiagotarrak-ek eskuratu zuen

Beste urte batez, Zumaian jokatu zen Neguko Gipuzkoako Txapelketa ur bareetan.

S.D.Santiagotarrak izan zen lehena, bigarren Itxas-Gain Urola Itsas-adarreko P.K. eta hirugarren Pasaia Kayak 2005 K.K.

 

Banakako emaitzei dagokienez, Gizonezko senior mailan, Ion Carballo (Pasaia Kayak 2005 K.K.) izan zen azkarrena, emakumezkoetan, Irati Osa (Itxas-Gain Zumaiako Urola Itsas-adarreko P.K.) eta gizonezko senior C-1ean Aitor Zabala (S.D.Santiagotarrak).

23 urtez azpiko mailan, Jon Morenok (S.D.Santiagotarrak) eskuratu zuen lehen postua.

Junior mailan, lasterketako azkarrena Moises Grijalba (C.P.Pamplona)izan en, Gipuzkoako txapeldun Alex Anatol (S.D.Santiagotarrak) izan zelarik. Emakumezko juniorretan, Eider Amundarain taldekidea izan zen. Emakumezko junior C-1ean, Maria Esarte (C.N.Pamplona) izan zelarik.

Kadeteetan, gizonezko K-1ean, Aimar Platero  (S.D.Santiagotarrak) izan zen lehen sailkatua, emakumezkoetan, Maddi Tarragona (Pasaia Kayak 2005 K.K.) eta gizonezko kadete C-1ea, Ibai Tolosa (C.P.Pamplona).

Gizonezko beteranotan, 50 urtez azpiko mailan, Eñaut Aizpurua (Itxas-Gain Urola Itsas-adarreko P.K.) izan en lehena. Emakumezko beteranotan, Maite Etxabe (Itxas-Gain Urola Itsas-Adarreko P.K.) izan zen garailea.

 

Igande honetan, Martxoak 1, Euskadiko Neguko Txapelketa jokatuko da 9;30htatik Aurrera, Irunen, Bidasoa ibaian.

Atletico San Sebastian Euskadiko slalom-eko 3.proban garaile

Atletico San Sebastian San Miguelen jokaturiko Euskadiko Slalom-eko kopan garaile izan zen. Pau-n jokatuko den Españako koparen aurrekaria izan zen  eta bertan, 2020ko nazioarteko probetan aritzeko plazak jokoan egongo dira.

Gizonezko senior K-1ean Hasier Rodriguez (S.D.Santiagotarrak) izan zen garaile, juniorretan, Oier Rodriguez taldekidea, kadeteetan Javier Arruabarrena S.D.Santiagotarrak-eko palista izan zen azkarrena. Beteranoetan, Luis Martin (C.D.Forunta) izan zen irabazlea.

 

Emakumezko senior K-1ean Olatz Arregi (ATSS) izan zen azkarrena. Junior mailan Xanet Etxarri (ATSS) eta kadeteetan, Leire Goñi Atlético San Sebastianekoa baita ere.

Gizonezko kanoetan, Lucas Hives (ATSS) izan zen lehena, junior mailan Oier Rodriguez (S.D.Santiagotarrak) bere bigarren urrea eskuratuz eta kadeteetan, Markel Imaz (ATSS).

Emakumezko kanoan, Xanet Etxarri (ATSS) seniorretan garailea izan zen bere bigarren urrea eskuratuz. Leire Goñik (ATSS) ere bere bigarren urrea eskuratu zuen emakumezko kadeteetan.

 

Atlantic Ocean Surfski World Cup 2020

Eñaut Aizpurua eta Maite Etxabe hirugarren izan dira beraien beterano B kategorian, gizonezko eta emakumezkoetan, hurrenez hurren, Atlantic Ocean Surfski World Cup-ean.

 

2021ean jokatuko den Munduko Txapelketaren aurrekaria izan da, Lanzaroten jokaturiko Munduko kopa hau, otsailaren 8 eta 9an.

19 herrialde ezberdinetako 350 kirolaritik gora Bildu ziren eta horien artean, Eñaut Aizpurua eta Maite Etxabe, Itxas-Gain Zumaiako Urola itsas-adarreko P.K.-eko kirolariak, podium-eko hirugarren postura igo ziren, beterano B mailan, hurrenez hurren gizonezko zein emakumezko mailan.

Amuitz Outrigger P.K.-eko Bertol Badiola ere bertan aritu zen, beterano B mailan, zazpigarren izan zelarik.

Atletico San Sebastian eta S.D.Santiagotarrak Españako Slalom-eko Kopako podiumean

Joan den asteburuan jokatu da Mondarizen Españako slalom-eko kopako lehenengo proba.

Lehiaketa sistema berri batekin, non larunbatean sailkatze fasea eta finala eta igandean finalerdi eta finalak jokatzen diren, Atletico San Sebastian nagusitasunen gailendu zen, bigarren S.D.Santiagotarrak izan zelarik eta hirugarren Cadí-Canoe Kayak.

Hurrengo zita, asteburu honetan izango da, Euskadiko Slalom-eko kopako 3.proban, San Miguelen. Eta martxoaren 7 eta 8an, Españako Slalom-eko kopako 2.proba jokatuko da Pau-n.

Emaitzen kudeaketa birziklatze-ikastaroa

Epaileen euskal batzordeak birziklatze-ikastaro batzuk emango ditu Emaitzen kudeaketaren gainean. Txapelketak antolatzen dituzten klubek, beraien pertsonal bolondresekin aritzen direnean emaitzen-kudeaketa burutzen, egokia izango litzateke ikastaroan izena ema eta horrela emaitzen kudeaketa programak eta emaitzen kudeaketarako erabiltzen diren excell orriak ezagutzea eta beraien funtzionamenduaren berri izatea.

Epaile guztiak jardunaldira gonbidatuta daude baita ere. Ikastaroa otsailaren 29an, Orio-n ospatuko da. 9:00htatik 13:00h-etara slalomerako eta 16:00h-etatik 20:00h bitartean Ur Lasaiak eta itsas-Kayakerako.

Ikastaro doakoa izango da, baldintza bakarra, 16 urte beteak izatea izango da.

Interesa izatekotan, izen-emate-epean irekita egongo da otsailaren 27, ostegunera arte. Informazio guztia hemen aurki dezazuen.

Slalom-a

Ur lasaiak eta Itsas-kayaka

Izen-emate orria.

Piraguismoko entrenatzaile ikastaroko hasierako ziklorako sarrera proba

Hemendik gutxira argitaratuko dute, piraguismoko entrenatzaile ikastaroa burutzeko, hasierako zikloari dagokion sarrera proba.

Izenemateak www.kirolene.net bitartez burutu beharko dira.

Izenemate epea, otsailaren 27 arte egongo da irekia.

Hauek dira, Kirolenek matrikulaziorako ezarritako epeak:

Sarrera proba, martxoaren 27an burutuko da Orion.

Hemen topatuko duzue sarrera probaren inguruko informazioa

 

Saritu ugari RFEP-lako urteko Galan

Datorren otsailaren 1ean, larunbata, Comité Olimpico Españolean, RFEP-laren 37. Urteko Gala ospatuko dan, non gure zenbait kirolari, klub eta ordezkari sairuak edo/eta aipamen berezia jasoko dutelarik.

 

Klara Olazabal-ek (S.D.Santiagotarrak-ek) 23 urtez azpiko emakume onenaren saria jasoko du. Miren Lazkanoren lekukoa harturik 2018an bera izan bait zen saritua.

Honez gain, aipaturiko Klara Olazabal-ek, zein Samuel Hernanz (ATSS) eta Irati Osak (Itxas-Gain Zumaiako Urola itsas-adarreko P.k.).  COE-ko Domina jasoko dute.

 

 

 

RFEP-lak aipamen berezia egingo die, 50 urte edo gehiago bete dituzten klubei eta horien artean,  S.D.Santiagotarrak egongo da.

 

Jose Mari Urkiola- Lehiaketa-Nazio-Batzordearen eta erregimen diziplinarioko buru Izateagatik aipamen berezia jasoko du.

Eta Olatz Alkorta-k COE-ko Intsignia jasoko du.

Liga desberdinetako eta Kopetako emaitzei dagokienez, S.D.Santiagotarrak eta ATSS podium ugaria dituzte:

 

Club Sociedad Deportiva Santiagotarrak

  • go sailkatua XIV Liga Nacional de Slalom “Jóvenes Promesas” 2019
  • sailkatua Copa Infantil Femenina Sprint 2019
  • sailkatua Copa Infantil Masculina Sprint 2019
  • Sailkatua XIV Liga de Slalom Olímpico “Manuel Fonseca” 2019
  • Sailkatua III Liga Nacional Femenina Olímpica de Slalom 2019 “Gran Premio Loterias y apuestas del estado
  • sailkatua XIV Liga de Slalom Olímpico “Manuel Fonseca” 2019
  • sailkatua XVIII Liga Nacional Jóvenes Promesas de Sprint.
  • sailkatua III Liga Nacional Masculina Olímpica de Slalom 2019

 

 

Club Atlético San Sebastián

  • go sailkatua XIV Liga de Slalom Olímpico “Manuel Fonseca” 2019
  • go sailkatua III Liga Nacional Femenina Olímpica de Slalom 2019 “Gran Premio Loterías y apuestas del estado
  • go sailkatua III Liga Nacional Femenina Olímpica de Slalom 2019
  • sailkatua III Liga Nacional Masculina Olímpica de Slalom 2019
  • sailkatua XIV Liga Nacional de Slalom “Jóvenes Promesas” 2019

 

 

 

EKFtzako 2020ko egutegia onartua

Atzoko egunean, Euskadiko Kanoe Federakuntzako Ohiko Batzar Orokorra ospatu zen, non besteak beste, 2020ko egutegia onartua izan zen.

Jada, eguneratua izan da egutegia web orrialdean eta ikusgai dago.

 

Contactar

Paseo Anoeta 7 / Anoeta Pasealekua 7

Donostia - San Sebastian

Gipuzkoa

20014

Email: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.

Tel: 943 051365

Colaboradores

 

  A BILIN 21