2020ko Slalomeko Kopari hasiera eman zaio

Bergaran jokatu da Slalomeko XXII. Koparen lehenengo proba.

Atletico S.S, izan zen garailea, bigarren S.D.Santiagotarrak eta hirugarren etxeko Beti Busti K.E.

 

Banakako probetan, gizonezko senior K-1ean, Hasier Rodriguez (S.D.Santiagotarrak) izan zen garailea, bere taldekidea den Haritz Azanza izan zen gizonezko junior K-1ean garaile eta Javier Arruabarrena (S.D.Santiagotarrak) kadete K-1ean izan zen azkarrena. Beteranotan, Urko Zabaleta (S.D.Santiagotarrak) izan zen lehena.

Emakumezko K-1ean, Olatz Arregi (ATSS) izan zen senior mailako garailea, Xanet Etxarri (ATSS) emakumezko juniorretan lehena eta Leire Goñi (ATSS) kadete mailan lehena izan zen, emakumezko guztien artean, bigarren denborarik onena markatuz.

Gizonezko kanoan, Adner Elosegi (S.D.Santiagotarrak) izan zen parte hartzaileen artean, senior mailan nagusitu zelarik, Oier Rodriguez (S.D.Santiagotarrak) junior mailan izan zen garailea eta kadeteetan Markel Imaz (ATSS).

Emakumezko kanoan, Miren Lazkano (ATSS), sorbaldako ebakuntzaren ostean, bueltan izan zen lehian eta garaipena eskuratu zuen. Kadete mailan, Leire Goñik (ATSS) garaipena eskuratu zuen, jardunaldiko bigarren urrea eskuratuz.

 

Contactar

Paseo Anoeta 7 / Anoeta Pasealekua 7

Donostia - San Sebastian

Gipuzkoa

20014

Email: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.

Tel: 943 051365

Colaboradores

 

  A BILIN 21