Ababor

Aisialdiko nautika eta uretako jarduerak gero eta gehiago baloratzen dira, eta sektorearen hazkundea bizkortzen ari dira.

Interesa eta zaletasuna agerikoak dira. Eta gure inguruko azoka-panoraman lekua egiteko, Ficobak Ababor Azoka Nautikoa abiarazi du. Topagune bat jada nautikako familiako kide direnentzat, familia horretan sartu nahi dutenentzat eta aisialdiko nautikaren eta uretako jardueren inguruan jarduten duten enpresa eta zerbitzuen sarearentzat.

Azokaren ezaugarriak:

  • Datak: 2022-ko Apirilaren 1, 2 eta 3an
  • Ordutegia: 11:00h – 20:00h
  • Dirección: FICOBA, Gipuzkoako Erakustazoka, Iparralde etorbidea 43, 20302 Irun, Gipuzkoa

 

 

 

https://www.ababor.eus/

Ur bizietako epaileen ikastaroa 2022ko udaberria

 

Datorren apirilaren 1etik 3ra bitartean, ur bizietako epaileen ikastaroa antolatuko da Irunen.

Epaile Laguntzaile, oinarrizko eta nazional tituluak eskuratzea egongo da, ostiral arratsaldean hasi eta igandean amaituz.

Hemen topatuko duzue informazio guztia, edo web orrialdeko formakuntzen atalean.

Euskadiko K-2 Txapeleta martxoaren 27an ospatuko da

Martxoko azken asteburuan, Euskadiko K-2 Txapelketa zegoen programaturik, martxoak 26, larunbaterako. Proba azkenean, martxoaren 27, igandean jokatuko da.

Hemen topatuko dituzue gonbidapen eta oinarriak.

Espainiako Slalom-eko kopa bikaina Pau 2022

Ia kategoria guztietan egon da palista euskaldun bat podiumean. Urrezko 8 domina, zilarrezko 10 domina eta brontzezko 10 domina eskuratuta, euskal klubek lehenengo eta bigarren postuak eskuratu dituzte, Atletico San Sebastian eta S.D.Santiagotarrak, hurrenez hurren.

 

Banakako emaitzei dagokienez, Klara Olazabalek (S.D.Santiagotarrak) bikain arituta, urrezko bi domina irabazi zituen bi jardunaldietan, Senior C-1 emakumezkoetan. Bere klubekoa den kirolari olinpikoak, Ander Elosegik urrea eskuratu zuen bigarren jardunaldian, eta zilarra lehenengoan. Leire Goñi (ATSS) ere palista nabarmenetako bat izan zen asteburuan, emakumezko junior K-1 mailan, lehenengo sailkatuz bi jardunaldietan, eta C-1ean zilarra lehenengo jardunaldian. Bere taldekidea den Nora Lopez-ek ere urrea eskuratzen zuen bi jardunaldietan emakumezko junor C-1ean eta zilarra lehenengo eguneko K-1ean. Markel Imazek (ATSS) kolore bakoitzetik domina bat eskuratu zuen, urrea, bigarren egunean gizonezko junior C-1ean, zilarra bigarren eguneko gizonezko junior K-1ean eta brontzea, lehenengo egunean gizonezko junior c-1ean.

Miren Lazkano (ATSS) zilarra izan zen senior C-1 emakumezkoetan eta brontzea senior K-1 emakumezkoetan lehen egunean. Pau Etxanizek (ATSS) zilarra lortu zuen bi jardunaldietan K-1 gizonezkoetan. Alex Segurak (ATSS) zilarra junior C-1 gizonezkoetan, lehen egunean eta brontzea, bigarren egunean kategoria berean.
Aitor Iriondo (S.D.Santiagotarrak) zilarra izan zen lehenengo egunean junior K-1 gizonezkoetan, Maite Odriozola (ATSS) zilarra bigarren egunean junior K-1 emakumezkoetan.

Raul Barbak (ATSS) brontzea eskuratu zuen bi jardunaldietan K-1 gizon beteranoan. Maialen Olaso (S.D. Santiagotarrak) hirugarren izan zen lehenengo egunean junior K-1 emakumezkoetan eta bigarren egunean junior c-1 emakumezkoetan.
Malen Gutierrezek brontzea lortu zuen Junior C-1 mailako emakumezkoetan lehen egunean. Haizea Segurak (ATSS) brontzea lortu zuen Junior K-1 mailako emakumezkoetan bigarren egunean. Eta Telmo Olazabalek (S.D.Santiagotarrak) bigarren jardunaldiaren amaieran brontzezko domina lortu zuen senior K-1 mailan.
Hurrengo hitzordua Euskadiko Kopako 2. proba izango da San Miguelen, martxoaren 26an.

 

Kayak Surf-eko epaileen ikastaroa

Kayak Surf-eko epaile ikastaro berri baten deialdia.

Euskadiko Kanoe Federakuntzak Kayak Surf-eko epaileen ikastaro bat antolatuko du.

Modalitate zehatz honetarako, epaileak prestatzeko beharra dela eta, etorkizuneko kayak surf-eko epaileentzako beharrezko dokumentazioa sortu eta landu da.

Puntuazioko zein, Epaile Buruak prestatuko dira. bigarren edizio honetan, bi ikastaroak aldi berean burutzeko aukera egongo da. Formakuntzak atal ezberdinak izango ditu. Alde Batetik, EKF-tzako araudi nagusi eta teknikoa landuko da, eta ondoren kayak surf-eko araudi espezifikoa zein maniobra edo mugimenduak. Amaieran, azterketa teorikoa zein praktika batzuk burutu beharko direlarik.

Hemen topatuko duzue informazioa.

Gainera, igande arratsaldean, birziklatze jardunaldi bat ospatuko da, kayak surf-eko emaitzen kudeaketa programa ezagutzeko.

Hemen topatuko duzue birziklatze jardunaldiaren ingurukoa.

Pauek slalomeko Liga Olinpikoko bigarren proba hartuko du

Gaur izango da erakustaldia eta bihar goizean emango zaio hasiera, Slalomeko Liga Olinpikoaren 2. probari Pau-n. Atletico San Sebastianen eta S.D.Santiagotarraken antolakuntza lanari esker.
200 dortsal baino gehiago izango dira irteeran, eta larunbat  zein igande goizean  8: 30etik aurrera emango zaio hasiera.

 

Palistarik onenak ikusiko ditugu bertan lehiatzen, hala nola Ander Elosegi, Klara Olazabal Miren Lazkano, Pau Etxaniz, Olatz Arregi eta etorkizuneko kirolariak. Maialen Chourraut eta Joan Cresporen falta nabarmenarekin.

Emakumearen nazioarteko eguna

Gaur, martxoak 8, Emakumearen Nazioarteko Eguna ospatzen da. Oraindik asko dago egiteko eta guztiok lan egin behar dugu zaintzaren banaketan, soldata-arrakalan, kontziliazioan dauden desberdintasunak desagertarazteko.

Beste arlo guztietan bezela, kirol munduan ere desberdintasunak badira eta guztion ardura da desberdintasun horiek agerian jarri eta benetako berdintasunaren alde lan egitea.

Animo neskak, lortuko dugu!

Contactar

Paseo Anoeta 7 / Anoeta Pasealekua 7

Donostia - San Sebastian

Gipuzkoa

20014

Email: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.

Tel: 943 051365

Colaboradores

 

  A BILIN 21