Bai Euskarari ziurtagiria

Euskadiko Kanoe Federakuntzak Bai Euskarari ziurtagiria, Euskararen Bidean eskuratu du, Euskararen normalizaziorako neurriak hartu eta garatzen ari bait da.

 

Enpresak, saltokiak eta era guztietako entitateak euskararen ezagutza eta erabilera areagotzeko neurriak garatzen ari direla egiaztatzen du Bai Euskarari Ziurtagiriak. Horrela, entitate baten hizkuntza-egoera zein den ziurtatzen du.


Entitate horien guztien ahalegina eta konpromisoa aitortzea du helburu nagusitzat.

Erantzukizun soziala

Euskadiko Kanoe Federakuntzak gizartearekiko konpromisoa agertzen du eta gai sozialekin ardura.

Higinio Rivero Europako eta Munduko txapelketetarako txartelarekin

Taldeko ontzietako hautaketa-proben ondoren eta Racice eta Poznaneko Munduko Kopetara joango den behin betiko taldea argitaratu arte, proben arteko bateragarritasunak baldintzatuta, asteburuan ospatu da Espainiako Sprinteko bigarren kopa, taldeko ontzietan eta paracanoerako hautaketa probak. Bertan Higinio Riverok (Plentzia P.T.) Europako eta Munduko txapelketarako txartelak eskuratu du, PV2 200m eta PK2 500mtan irabazi eta PK” 200mtan bigarren izan ondoren.
Nerea Garcia eta Uxue Arsuaga (S.D.Santiagotarrak) Emakume senior K-2 200m-ko podiumeko bigarren mailara igo ziren.


Ane Amostegi eta Naroa Larrarte (S.D.Santiagotarrak) seigarrenak izan ziren junior mailako emakumezkoetan K-2 500mtan.
Aimar Amundarain, Beñat Arsuaga, Eneko Egiguren eta Aitor Gorrotxategi (S.D.Santiagotarrak) bederatzigarren izan ziren K-4 500m gizon seniorraren finalean.
Jubenilak, Ian Anatol eta Ruben de la Fuente (S.D.Santiagotarrak) bederatzigarrenak izan ziren K-2 1000m proban, eta klubeko Martin Miranda eta Aimar Platero taldekideekin batera, K-4 500m proban ere bederatzigarrenak izan ziren.
10 egun pasatxotan, Racicen hasiko da lehen Munduko Kopa euskal palistekin.

Emaitza kontrajarriak ur lasaietako hautatzeko probetan

Sprinteko I. Espainiako Kopan lehen fasea egin ondoren, egun hauetan taldeko ibtzuetab hautaprobak egin dira, baita junior eta 23 urtez azpiko kategoriako hautaprobak ere.
Iñigo Peñak (Itxas-Gain Zumaiako Urola Itsas-Adarreko P.K.) lan bikaina egin du, K-2 500m proban lehen postuan sailkatuta, kasu honetan taldekide berriarekin, Lázaro López ,UCAMekoarekin eta bigarren K-4 500m kategorian, beraz, Munduko Koparako sailkapena lortu du.
Gainera, lehengo izan da K-2 1000m proban, Paco Cubelos bere taldekidearekin batera. Ontzi, kide eta distantzia desberditara egokitzeko gaitasun paregabea erakutsiz.
Begoña Lazkanok (Donostia Kayak K.E.) K-2 1000m proba jokatu du lehenengo postuan sailkatu delarik. Eta K-2 200m, non bostgarren izan den.
Aitor Gorrotxategi (S.D.Santiagotarrak) 4. izan da K-4 500m proban eta Xxxx K-2 1000m proban.
Nerea Garcia (S.D.Santiagotarrak) 4. izan da K-4 500m proban, zazpigarren K-1 500m 23 urtez azpikoan eta hirugarren 200m K-2an.
Aiora Irazu (Donostia Kayak K.E.), berriz, ezin izan da 23 urtez azpiko K-1 500 m-ko finalera igaro.
Orain, bateraezintasunen zain egon beharko dugu Munduko lehen eta bigarren kopara joango den taldea nola geratzen den osatua ikusteko, eta ondoren, Munduko kopako emaitzen baitan, Munduko eta Europako Txapelketarako sailkatzen.

2022 Piraguismoko Erdi Mailako Teknikarien Hasierako Ikastaroa


Euskal Kirol Federazioen Batasunak, Euskadiko Kanoe Federazioaren laguntzarekin, piraguismoko Erdi Mailako Teknikarien Hasierako Ziklo Ikastaroa antolatuko du udazkenean.

Horretarako, lehenago, Kirolenek antolaturiko sarrera proba gainditu behar da. Bi sarrera proba ospatuko dira, bat ekainaren 10ean, maiatzaren 9tik 31ra bitartean egongo delarik izenemate epea zabalik. Honako lotura honetan egin behar delarik izenematea: https://kirolene.hezkuntza.net/es/sarbide-probak

Eta bigarrena, irailaren 9an izango da, izenemate epea aguztuaren 8tik, irailaren 5era bitartean zabalik egongo delarik. Honako loturan izena-eman behar delarik: https://kirolene.hezkuntza.net/es/sarbide-probak

Piraguismoko teknikarien prestakuntzak Erregimen Berezira igaro dira, eta hezkuntza-sistemaren parte dira. Euskal Kirol Federazioen Batasunak zentro baimendu gisa egiaztatuta, eta Euskadiko Piraguismo Federazioaren laguntzarekin, teknikarien ikastaroa emango du, araubide iragankorrean 1. mailako entrenatzaile gisa ezagutzen zena.

Ikastaroari urriaren 7an emango zaio hasiera., bloke espezifikoarekin.Irailaren 29ª baino lehen egin beharko delarik izenematea Euskal Kirol Federazioen Batasunean edo Euskadiko Kanoe Federakuntzan.


Arreta handia jarri behar da izena emateko epeekin, bai ikastaroarenarekin, bai sarrera-probarenarekin, bi izenemate ezberdin, bi epe ezberdinetan burutu behar bait dira.

Edozein zalantza argitzeko, jarri harremanetan Euskal Kanoe Federazioarekin, helbide elektroniko honetan: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. edo 943051365.

Informazio guztia honako esteka hauetan duzue edo prsetakuntza-ikastaroen atalean:


Ikastaroaren deialdia

 

Hasi dira slalom-eko talde absolutuaren hautatzeko probak

Joan den asteburuan slalomeko lehen hautaprobak egin dira nazioarteko probetara kategoria absolutuan joango den taldea eratzeko. Palistak emaitza onekin lehiatu dira Seu de Urgellen eta emaitza onak berretsi beharko dituzte asteburu honetan Pauen, maiatzaren 7an eta 8an egingo diren probetan.
Emaitza nabarmenen artean, Miren Lazkanoren (ATSS) hirugarren postuak C-1 zein Kayakeko finalean, K-1eko finalaurrekoan erregistrorik onena lortuz. Ander Elosegi (S.D.Santiagotarrak) 2. Finalean, irlandarraren atzetik, C-1ean denborarik onena eginez.
Joan Crespok (S.D.Santiagotarrak) laugarren denborarik onena egin zuen, eta albiste bikaina izan zen lesioaren ondoren bueltan eta lehiakor egotea. Pau Etxaniz (ATSS) kayakean bosgarren izan zen.
Aipagarria da, halaber, Klara Olazabal (S.D. Santiagotarrak) kayakean eta kanoan toki bat lortzeko lehian aritu izana, bosgarren izan baitzen. Eta Leire Goñi (ATSS) gaztea, kayakeko finalaurrekoan laugarren sailkatu izana, finalera pasaz.

6 domina Eurochallengean

Villajoyosan Eurochallengea ospatu da eta euskal palistek emaitza bikainak lortu dituzte.


Urrea Irene Ganarentzat (Barrika P.T.) 23 urtez azpiko emakumezko K-1ean. Oier Aizpuruak (Itxas-Gain Zumaiako Urola Itsas-adarreko P.K.) A-B gizon beteranoan irabazi zuen. Bere anaia Eñautek C-D gizon beteranoan irabazi zuen, eta hirugarren Jose Mari Villagarcia klubeko kidea izan zen.


E-F beteranoan, Rafa Quevedo (Barrika P.T.) izan zen irabazlea.
A-B emakume beteranoetan Maite Etxabek (Itxas-Gain Zumaiako Urola Itsas-Adarreko P.K.) lortu zuen lehen postua.

 

Piraguismoko Hastapen ikastaro Presentziala

Maiatzaren20, 21 eta 22an,  Irun-en Hastapen ikastaro berri bat antolatuko da, presentzial formatuan.

 

Prestakuntza hau kirolaren hastapenetan aritu nahi duten teknikariei bideratua dago.

Ikastaroaren helburu nagusia da piraguismoaren kirolean teknikari gisa oinarrizko mailan behar duten formakuntza ematea.

Zehazki, lortuko diren gaitasun orokorren artean, piraguismoa sustatzea, bultzatzea eta kirol edo modalitatearen oinarrizko hastapena egitea lehen hogei ordutan. Eta. kirolariak zaintzea eta laguntzea, eskola kirol edo kirol federatuarenak diren jarduera eta lehiaketetan parte hartu behar dutenean

Hastapeneko irakasleentzako ikastaroa Federazioaren prestakuntza jarduera bat da, eta bertan ikasgai hauek ematen dira: oinarrizko ezagupenen arloa, metodologia eta piraguismoaren didaktika, material eraikuntza eta mantentzea, segurtasun aktiboa eta prebentziozkoa, programazioa, palakadak emateko maniobrak eta teknika.

Jarraian topatuko duzue ikastaroaren deialdia eta informazioa.

Deialdia

1-Eranskina: Sarrera proba

Izenemate orria

 

Aurrerago on-line ikastaro bat antolatuko dugu.

Lau urre eta zilar bat Espainiako 1. Sprint kopan

Begoña Lazkano (Donostia Kayak K.E.) eta Higinio Rivero (Plentzia P.T.) bikain aritu dira, Verducidon jokaturiko, apirilaren 23an eta 24an, Espainiako Sprint Kopan.

Begoña Lazkanok K-1 500 metroko emakumezko senior mailan garaipena lortu zuen, oso helmugaratze estuan.

Higinio Riverok, bere aldetik, lau domina eskuratu zituen, urrezko 3, PV2 200m, PK2 500m eta PV2 500m eta zilar bat PK2 200m.

Aitor Gorrotxategik (S.D.Santiagotarrak) laugarren postua lortu zuen K-1 1000m proban. Iñigo Peña zumaiarrak (Itxas-Gain Zumaiako Urola itsas-adarreko P.K.) seigarren postua eskuartu zuelarik.

Nerea Garcia (S.D. Santiagotarrak) laugarren izan zen K-1 200m proban, hirugarren sailkatuarekiko oso gertu iritsi zelarik.


Proba hau nazioarteko lehen hitzorduetarako hautaproba zen, beraz, oso ondo hasi da eta espero dezagun hurrengo hitzorduetarako sailkatu berriak izatea.

Hamabost egunetan esprint olinpikoko bigarren kopa egingo da taldeko ontzietan.

Contactar

Paseo Anoeta 7 / Anoeta Pasealekua 7

Donostia - San Sebastian

Gipuzkoa

20014

Email: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.

Tel: 943 051365

Colaboradores

 

  A BILIN 21