Euskadiko 2021 Slalom Txapelketa ospatu da

Pauek Euskadiko Slalom Txapelketa hartu zuen urriaren 16an. S.D.Santiagotarrak taldeak kluben arteko sailkapena irabazi zuen, Atletico San Sebastian bigarren izanik eta Beti Busti K.E. hirugarren sailkatuz.

Banakako emaitzei dagokienez, Eneko Auzmendiren (ATSS) garaipena Senior K-1 mailan, Haritz Azanza (S.D.Santiagotarrak) izan zen garailea junior K-1 gizonezkoetan eta Aitor Iriondo bere taldekidea kadete mailan.

Kayak emakumezkoetan, Olatz Arregik (ATSS) irabazi du senior mailan, Leire Goñik (ATSS) junior mailan eta Haizea Segurak (ATSS) kadete mailan.

Gizonezkoen kanoan, Aitor Garmendiak (ATSS) irabazi zuen senior mailan, Markel Imazek urrea lortu zuen junior mailan eta kadete mailan Javier Arruabarrenak (S.D.Santiagotarrak) irabazi zuen.

Emakume kanoistei dagokienez, Klara Olazabal (S.D.Santiagotarrak) izan zen irabazlea, Nora Lopez (ATSS) junior mailakoa eta Izar Garcia (S.D.Santiagotarrak) kadete mailakoa.

Patruilei dagokienez, kayak gizonezkoetan Mikel Altunak, Hasier Rodriguezek eta Telmo Olazabalek irabazi zuten, kayak emakumezkoetan, Irene Barbak, Olatz Arregik eta Miren Lazkanok (ATSS) irabazi zuten. Kayak kadete gizonezkoetan, Lauren Lacabanneko, Javier Arruabarrena eta Aitor Iriondo izan ziren azkarrenak. Emakume kadeteetan Kayak, Haizea Segura, Marina Gonzalez eta Julia Gonzalez, ATSSkoak, azkarrenak. Emakume kanoetan Edurne Gomez, Klara Olazabal eta Maialen Olaso (S.D.Santiagotarrak) izan ziren azkarrenak. Gizonezko kanoa Patruilan Aitor Garmendia, Lucas Hives eta Markel Imaz (ATSS) izan ziren irabazleak. Kayak emakume kadeteen patruiletan, ATSSko Haizea Segura, Marina Gonzalez eta Julia Gonzalez. C-1 kadeteetan, S.D.Santiagotarrak elkartearen patruila izan zen irabazlea, Oscar Garcia, Javier Arruabarrena eta Aitor Iriondorekin.

 

 

 

Goi Mailako kirolarien eskaerak

  1. denboraldi amaierarekin batera, gogorarazi nahi dizuegu, Eusko Jaurlaritzak, 2010ean, 203/2010 Dekretua, uztailaren 20koa, Goi mailako kirolari dagokiona onartu zuela. Beraz, izandako emaitzen arabera, Goi-mailako kirolari izatea eskatu liteke eta honela, zenbait onura jaso, hala nola, unibertsitaterako sarbidea, etab.

Informazio gehiago topatuko duzue Dekretuan.

Dekretuaren egokitzapena

Eskaera orria

Zinpeko deklarazioa- kirol jarduera egiten jarraitzen

Zinpeko deklarazioa- Administrazio-zehapen irmorik ez izatea

Zinpeko deklarazioa- teknikariak

Ur bizietako epaileen ikastaroa

Datorren azaroaren 5etik7ra bitartean, ur bizietako epaileen ikastaroa antolatuko da Irunen.

Epaile Laguntzaile, oinarrizko eta nazional tituluak eskuratzea egongo da, ostiral arratsaldean hasi eta igandean amaituz.

Hemen topatuko duzue informazio guztia, edo web orrialdeko formakuntzen atalean.

Ur lasaietako epaileen ikastaroa

Datorren urriaren 22etik 24era, ur lasaietako epaileen ikastaroa antolatuko da Orion.

Epaile Laguntzaile, oinarrizko eta nazional tituluak eskuratzea egongo da, ostiral arratsaldean hasi eta igandean amaituz.

Hemen topatuko duzue informazio guztia, edo web orrialdeko formakuntzen atalean.

Dominarik ez maratoian

Errumanian irailaren 30etik urriaren 3ra jokatu den Munduko Maratoi Txapelketa jokatu zen.
Irati Osa (Itxas-Gain urola Itsas-adarreko P.K.) zazpigarren izan zen K-2an, Arantza Toledorekin batera. K-1ean, senior mailan estreinatuz, hamahirugarrena izan zen.
Eider Amundarain (S.D.Santigotarrak) zortzigarren izan zen K-1 emakumezko juniorretan.
Irene Gana (Barrika P.T.) hamargarren sailkatu zen 23 urtez azpiko K-1 emakumezkoetan eta K-2 Junior gizonezkotan, Unai Amostegik eta Martin Mirandak (S.D.Santiagotarrak) osatutakoa, 17. izan zen. Honekin, nazioarteko denboraldia bukatutzat ematen da.

 

Lekeitioko itsas-zeharkaldia atzeratu egin da

Itsasoko baldintzak direla eta igande honetan, urriaren 3rako aurreikusirik zegoen itsas-kayakeko zeharkaldia bertan behera geratu da.

Data berria zehazturikoan jakinraziko da.

2021eko Munduko Maratoi Txapelketa hasi da

Gaur hasi da Munduko Maratoi Txapelketa, bost euskal kirolarik parte hartuko dtuelarik.
Irati Osak (Itxas-Gain Zumaiako Urola Itsas-adarreko P.K.) K-1 eta K-2 emakumezko seniorretan jokatuko du. Larunbatean 13: 15ean hasiko da K-1ean eta igandean 12: 00etan K-2an. 2019an jokatu zen azken txapelketan brontzezko domina lortu zuen, bai K-1 23 urtez azpiko mailan, kasu honetan K-1 senior mailan estreinatuko da. Eta hirugarren izan zen K-2 seniorretan ere.
Irene Ganak (Barrika P.T.) urriaren 1ean, ostirala, jokatuko du K-1 23 urtez azpiko emakumezko mailan.


Eider Amundarainek (S.D.Santiagotarrak) dagoeneko amaitu du bere partaidetza, junior K-1 mailan zortzigarren postuan amaituz.
Martin Mirandak eta Unai Amostegik (S.D.Santiagotarrak) junior mailako K-2 lasterketa jokatuko dute igandean, 8: 45ean.

Joan Crespok brontzea eskuratu du Munduko Txapelketan

Miren Lazkano eta Klara Olazabalen Munduko txapeldunordearen ostean, larunbatean, Joan Crespok brotzea zintzilikatu zuen gizon kayakean, 2019an Seon egin zuen bezala. Sailkatze proban, 21. Denbora onenarekin sailkatu zen. Finalerdietan laugarren denborarik onena egin zuen, finalean brontzea lortuz, zilarretik hamarren batera. Slalom extremean 16.a izan zen, duela hamabost egun Pauen jokatutako munduko kopa irabaztetik zetorren, baina hamaseigarren postuarekin konformatu behar izan zuen.
Ander Elosegi (S.D.Santiagotarrak) 17. izan zen kanporaketan. Bostgarren denbora onenea egin zuen finalerdiean eta finalean seigarren izan zen.
Klara Olazabal (S.D.Santiagotarrak) seigarren izan da kanporaketan. Finalerdietan ezin izan zuen finalerako txartela lortu 25. izan ondoren.


Miren Lazkanok (ATSS) Canoan bigarren txanda egin behar izan zuen, bosgarren izanik. Finalerdian 27. izan zen berrogeita hamarreko batekin eta finaletik kanpo geratu zen. Kayaken, kanporaketa 20. postuan igaro zuen. Finalerdietan 50ek urrundu zuen finaletik, 28. postuan amaituz. Slalom extrem proban hamargarren amaitu zuen.
Pau Etxaniz (ATSS) gizonezkoen kayakean, hamargarren izan zen kanporaketan, 33. izan zen finalerdietan, finalerako txartela lortzeko lau penalizaziok finalerako aukerarik gabe utzi zutelarik.
Olatz Arregik (ATSS) ezin izan zuen mozketa gainditu, 41. Izanik. Slalom extrem-ean 19. Izan zen.
Emakumeen patruila Kayakean, Olatz Arregi (ATSS) eta Miren Lazkano (ATSS) zortzigarren izan zen.
Patruila gizon kanoa, Ander Elosegi (S.D.Santiagotarrak) bederatzigarrena.
Patruila Kayak gizona, Joan Crespo (S.D.Santiagotarrak) hamargarrena.

 

Contactar

Paseo Anoeta 7 / Anoeta Pasealekua 7

Donostia - San Sebastian

Gipuzkoa

20014

Email: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.

Tel: 943 051365

Colaboradores

 

  A BILIN 21