Rafael Quevedok irabazi du Espainiako itsas kayak kopako 2. proba

Ibizan izan da apirilaren 9 eta 10ean ospatu den Kayak itsasoko Espainiako Kopako 2. probaren ospakizuna.
Bertaratu zen euskal ordezkari bakarrak, Rafael Quevedok (Barrika P.T.), lehen postua lortu zuen 55-59 urteko gizon beteranotan.

Abian da slalom extrema

Joan den asteburuan, apirilaren 9an eta 10ean, Espainiako slalom extrem-eko kopako lehen proba eta nazioarteko hitzorduetara joango den taldea osatzeko hautaketa probak egin ziren La Seu d 'Urgellen.

Larunbatean, kopan, Miren Lazkanok (ATSS) lehen postua lortu zuen senior mailako emakumeetan, Klara Olazabal (S.D.Santiagotarrak) izan zen bigarren eta Olatz Arregi (ATSS) izan zuten lagun finalean laugarren sailkatuz.

Junior mailako emakumezkoetan, Leire Goñik (ATSS) lortu zuen lehen postua, euskal palistek ostauriko final batean, Nora Lopez (ATSS) izan zen bigarren, Maite Odriozola (ATSS) hirugarren eta Haizea Segura (ATSS) laugarren.

Gizonezkoetan, Pau Etxanizek (ATSS) lortu zuen bigarren postua.
Junior mailan, Javier Arruabarrena (S.D.Santiagotarrak) finalera iritsi zen, baina laugarren izan zen.
Kluben araberako sailkapenean, Atletico San Sebastian izan zen lehen sailkatua eta S.D.Santiagotarrak hirugarrena.

Hurrengo egunean ere emaitza bikainak izan ziren, hautaketarako zeuden probetan. Senior mailako emakumeetan Olatz Arregik (ATSS) lortu zuen lehen postua, Klara Olazabalek (S.D.Santiagotarrak) bigarrena eta Miren Lazkanok (ATSS) hirugarrena. Junior mailako emakumeetan, finala euskaldunena izan zen, Leire Goñi (ATSS) lehenengo aposizioan, Maite Odriozola (ATSS) bigarren, Malen Gutierrez (ATSS) hirugarren eta Haizea Segura (ATSS) laugarren.
Senior mailan Pau Etxaniz (ATSS) izan zen lehena eta junior mailan Markel Imaz (ATSS) izan zen bigarren eta Aitor Iriondo (S.D.Santiagotarrak) hirugarren.

Lekeition kayak surfeko proba ospatu da

Baldintza gogorak izan arren, Euskadiko Kayak surf Kopako 3. proba jokatu ahal izan zen Lekeition.
Grand Grand Master motzetan, Txema Carreto (Mundaka) izan zen irabazlea, Grand Master motzean Jose Piñeiro (Pantin) izan zen irabazlea, Junior emakumetan bai laburretan bai luzeetan, Xiang Messacaza (RCNSS) izan zen irabazlea. Gizonezko juniorretan, bai laburretan bai luzeetan, Aiur Illarretak (RCNSS) garaipena errepikatu zuen. Gizonezko master laburren kategorian, Edu Etxeberriak (RCNSS) lortu zuen garaipena. Master gizonezko luzean, galiziar Jose Piñeirok garaipena errepikatu zuen.
Emakumezko Open laburren kategorian, Xiang Messacazak (RCNSS) bere une bikaina erakutsi zuen, lehen postua eskuratuz. Luzean, Olatz Garmendia (RCNSS) izan zen irabazlea. Gizonezkoetan, Open motzetan, Odei Etxeberria (RCNSS) izan zen garailea eta bere klubeko kidea, Hodei Crujeiras luzeetan. 23 urtez azpikoen kategorian, Aimar de la Fuente (Barrika P.T.) izan zen irabazlea motzetan.
Waveskian, gizonezkoetan, Edu Etxeberria (RCNSS) izan zen irabazlea, masterretan, Dani Perez eta emakumezkoetan, Ainhoa Tolosa (ATSS).

S.D.Santiagotarrak hirugarren Españako Gazte promesen Neguko txapelketan

Berriz ere Sevilla, Neguko Espainiako Txapelketaren eszenatoki izan da, baina kasu honetan Promesa Gazteena. S.D.Santiagotarrak taldeak hirugarren postua lortu du kluben sailkapen orokorrean.
Banakako emaitzei dagokienez, urrezko domina bakarra Eider Ceciliak (S.D.Santiagotarrak) emakumezko infantil B K-1 ean lortutakoa da.


Eneritz Aizpiolea (S.D.Santiagotarrak) seigarren izan zen emakume kadete B K-1 mailan, Iker Castaño (S.D.Santiagotarrak) zazpigarren gizonezko kadete B C-1 mailan eta Malen Juaristi (S.D.Santiagotarrak) bederatzigarren emakumezko kadete A K-1 mailan.

Euskadiko K-2 eta C-2 Txapelketa ospatu da

Igandean, Pasaiako badian, Euskadiko K-2 eta C-2 Txapelketa ospatu zen, klubetaN S.D. Santiagotarrak irabazi zutelarik. Ondoren, etxekoek, Pasaia Kayak 2005 K.K. eta hirugarren Itxas-Gain Zumaiako Urola Itsas-Adarreko P.K.

K-2 gizonezko seniorretan, Ion Carballo eta Iñigo Lois (Pasaia Kayak 2005 K.E.) izan dira lehen postuan, Unai Azkune eta Martin Egaña zumaiarrekin esprint oso lehiatuan (Itxas-Gain Zumaiako Urola Itsas-Adarreko P.K.). Junior mailan Aimar Platero eta Martin Miranda (S.D.Santiagotarrak). Gizonezkoetan, kadete mailako lehen postua Alejandro Arana eta Markel Juaristirentzat (S.D.Santiagotarrak).
K-2 emakume seniorretan, Eukene Saez eta Laura Mindegiarentzat (Pasaia Kayak 2005 K.K.) izan zen lehen postua, C.N.Pamplona taldeko June Aldaregia eta Ane Arreche nafarrekin esprint lehiatuan. Junior mailako K-2 emakumezkoetan, Eider Aldaregia eta Maddi Iturrieta (C.N.Pamplona) izan ziren azkarrenak, Euskadiko txapeldun Maddi Tarragona eta Haizea Bulman (Pasaia Kayak 2005 K.K.) izan zirelarik. Junior mailako emakumeetan, lehen postua Malen Juaristi eta Lorea Cabezonentzat (S.D.Santiagotarrak) izan zen.

C-2 kadete mailan Pablo Muiño eta Iker Castaño (S.D.Santiagotarrak) izan ziren lehenak.
Gizon beteranoetan 35-39 urteko K-2an, Aitor Arrieta eta Iñaki Fernandez (Pasaia Kayak 2005 K.K.) izan ziren garaileak, 45-49urte mailan Xabier Osa eta Bibiano Olaizola (Itxas-Gain Zumaiako Urola Itsas-adarreko P.K.) izan ziren azkarrenak.

40-44 urte bitarteko emakume beteranoetan, Maite Etxabe eta Maite Centeno (Itxas-Gain Zumaiako Urola Itsas-Adarreko P.K.) izan ziren irabazleak.

Ontzi mistoetan, Malen Juaristi eta Iñigo Irastorza (S.D.Santiagotarrak) izan ziren azkarrenak kadete mailan. Junior mailan, Josefa Molina eta Jon Ander Lazkano (Itxas-Gain Zumaiako Urola Itsas-Adarreko P.K.) izan ziren irabazleak. Senior mailan, Martin Egaña eta Irati Osa (Itxas-Gain Zumaiako Urola Itsas-adarreko P.K.), beteranoetan 35-39 urteko K-2an, Eukene Saez eta Iñaki Fernandez (Pasaia Kayak 2005 K.K.)  eta 40-44urteko K-2an, Oier Aizpurua eta Zuriñe Langarika (Itxas-Gain Zumaiako Urola Itsas-Adarreko P.K.).

Hurrengo hitzordua, datorren asteburuan Sevillan jokatuko den Promesa Gazteen Espainiako Txapelketan izango dute gaztetxoek.

S.D.Santiagotarrak garaile Euskadi slalom kopako 2. proban

Azkenean, slalomeko euskadi Kopari hasiera eman ahal izan zaio, San Miguelen bigarren proba jokatuta.
S.D.Santiagotarrak izan da garailea, ondoren Club Atlético San Sebastián eta hirugarren Beti Busti K.E.
Banakako emaitzetan, senior mailan Unai Nabaskues (ATSS) izan zen garaile kayakean. K-1 juniorretan, Aitor Iriondo (S.D.Santiagotarrak), K-1 kadetean, Lauren Lacabanne (S.D.Santiagotarrak). Beteranoetan Xabier Taberna (S.D.Santiagotarrak) izan zen azkarrena.
Emakumezko seniorretan K-1, Miren Lazkanok (ATSS) irabazi zuen, junior mailan Izar Garcia (S.D.Santiagotarrak) izan zen azkarrena eta kadete mailan Ainara Goikoetxea (ATSS).
Gizonezkoetan senior C-1eko lehen postua Nicolas Gonzalezentzat (ATSS) junior mailan C-1 Alex Segura (ATSS), beteranoan C-1 José Calasanz Silva (S.D. Santiagotarrak) eta kadeteetan C-1, Oier Diaz (S.D.Santiagotarrak).
Emakumezko senior C-1ean, Miren Lazkano (ATSS) izan zen garailea, junior mailan Maialen Olaso (S.D.Santiagotarrak) eta emakumezko kadete mailan C-1ean, Ainara Azanza (S.D.Santiagotarrak).

Ur lasaietako epaileen ikastaroa 2022ko udaberrian

Datorren apirilaren 29 eta 30 eta maiatzaren 1ean, ur lasaietako epaileen ikastaroa antolatuko da Orion.

Epaile Laguntzaile, oinarrizko eta nazional tituluak eskuratzea egongo da, ostiral arratsaldean hasi eta igandean amaituz.

Hemen topatuko duzue informazio guztia, edo web orrialdeko formakuntzen atalean.

Bost domina Espainiako neguko Txapelketan

Joan den asteburuan neguko Espainiako Txapelketa ospatu zen Sevillan. Hainbat berritasunekin, hala nola 2.000 m-ko sailkapen-serieak kentzea eta sailkapen-serieak taldeka eta  3000m-ko distantziaren gainean egitea. Honez gain, beteranoak, junior, 23 urtez azpiko eta senior kategoriekin berriz ere sartzeaz gain, bai banakako ontzietan, bai binakakoetan, beteranoentzat.
Higinio Rivero (Plentzia P.T.) PK2 kategoriako garailea izan zen.
Emakume beteranoetan 35-39 urtetan, Eukene Saez (Pasaia Kayak 2006 K.K.) izan zen irabazlea. Maite Etxabe (Itxas-Gain Zumaiako -Urola Itsas-adarreko P.K.) bigarren izan zen 45-49 urte bitarteko emakume beteranoetan, Rafa Quevedo (Barrika P.T.) ere zilarra eskuratu zuen, 55-59 urte bitarteko gizon beteranoetan.
Beteranoetan 35-39 urtetan C-1ean, Roberto Rivasek lortu zuen hirugarren postua.
Podiumetik oso gertu, Xabi Osa (Itxas-Gain Zumaiako -Urola Itsas-Adarreko P.K.) laugarren izan zen 50-54 urtetako mailan, baita Cristina Iraeta (ATSS), 55-59 urte bitarteko emakume beteranoetan.
Begoña Lazkano (Donostia Kayak K.E.) bosgarren K-1 emakume seniorretan, Iñigo Peña (Itxas-Gain Zumaiako -Urola Itsas-adarreko P.K.) zortzigarren K-1 senior gizonezkoetan. 23 urtez azpiko emakumezkoetan Irene Gana (Barrika P.T.) zazpigarren izan zen, Nerea Garcia (S.D.Santiagotarrak) zortzigarren eta Aiora Irazu (Donostia Kayak K.E.) bederatzigarren.
Hurrengo hitzordua igande honetan izango da Pasaian Euskadiko K-2 Txapelketan.

Contactar

Paseo Anoeta 7 / Anoeta Pasealekua 7

Donostia - San Sebastian

Gipuzkoa

20014

Email: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.

Tel: 943 051365

Colaboradores

 

  A BILIN 21