Lizentzien tarifek eguneratzea

RFEP-lak eta EKF-tzak ohiko batzar orokorra ospatu ostean, lizentzien tarifa berriak berretsi ziren. Españolako kirolarien, infantil, kadete, juvenil, 23 urtez azpiko, senior eta beteranoenek igoera jasa duten.

Hala nola, teknikari, epaile eta zuzendaritzakoenak.

Hemen topatuko dituzue tarifak eguneraturik.

Euskadiko Slalom-eko Kopako 2.proba jokatu da

Pasa den larunbatean, San Miguelen jokatu da Euskadiko Slalom-eko kopako 2.proba.

Kluben sailkapen nagusian, ATSS izan zen garailea, bigarren S.D.Santiagotarrak eta hirugarren Beti Busti K.E.

Banakako emaitzei dagokienez, Españako selekzioko zenbait kide faltan bota ziren arre, garaipena gizonezko K-1 seniorretan Unai Nabaskues-entzat (ATSS) izan zen, bigarren, bere taldekidea den Eneko Auzmendi izan zen eta hirugarren Hasier Rodriguez (S.D.Santiagotarrak). Junior mailan, garaipena Iñigo Puldain-ek (ATSS) eskuratu zuen, bigarren Alex Goñi (ATSS) eta hirugarren Oier Rodriguez (S.D.Santiagotarrak). kadete mailan, Oier Villar-ek (Beti Busti K.E.) proba bikaina burutu zuen, bigarren, Nicolas Gonzalez (ATSS) izan zen eta hirugarren, Haritz Azanza (S.D.Santiagotarrak). Beteranotan, garaipena Urko Zabaletarentzat (S.D.Santiagotarrak) izan zen, bigarren Luis Martin (C.D.Fortuna) eta hirugarren Raul Barba (ATSS).

Emakumezko senior K-1ea, garaipena Olatz Arregik (ATSS) eskuratu zuen. Bigarren Miren Lazkano (ATSS) eta hirugarren Xanet Etxarri (ATSS) izan zen. Kadete mailan, Leire Goñi (ATSS) izan zen garailea, bigarren Malen Gutierrez (ATSS) eta hirugarren Eider Santos (ATSS).

Emakumezko kanoistetan, Miren Lazkano (ATSS) izan zen bizkorrena, bigarren, Xanet Etxarri (ATSS) eta hirugarren Marta Barba (ATSS). Kadete mailan, Atlético-ko emakumezkoek osatu zuten, honela, emakumezkoen podium guztiak bereganatu zituztelarik. Garaipena Leire Goñirentzat, bigarren Malen Gutierrez eta hirugarren Nora Lopez.

Gizonezko kanoistetan, garailea Aitor Garmendia izan zen, bigarren Jon Ergüin eta hirugarren Lucas Hives, denak ATSS-ekoak. Kadeteetan, lehena Markel Imaz (ATSS) izan zen, bigarren, Martin Arruabarrena (S.D.Santiagotarrak) eta hirugarren Nicolas Gonzalez (ATSS).

Hurrengo proba, otsailaren 16ean izango da Orthez-en. Aste bat beranduago, Españako Kopa jokatuko den toki berean.

 

 

Euskadiko Slalom-eko kopa hasita

Bergaran jokatu da 2019ko euskadiko Slalom-eko kopako 1.go proba

Oso denboraldi mugitua izango dute gure kirolariek, Tokyo-ko Jokoetarako sailkapena jokoan egongo delarik, Seu d’Urgell-en jokatuko den Munduko txapelketan, eta dagoeneko gure kirolariak martxan jarri dira, Euskadiko Slalom-eko kopako 1.go probarekin.

Kluben sailkapenari dagokionez, ATSS 1.go, S.D.Santiagotarrak 2. Eta Beti Busti K.E. hirugarren izan dira.

Banakako emaitzei dagokienez, Unai Nabaskues (ATSS) izan zen azkarrena senior mailan, emakumezkoetan, Olatz Arregi (ATSS), canoan Aitor Garmendia (ATSS) eta Irati Goikoetxea (ATSS) emakumezkoetan.

Junior mailan, Alex Goñi (ATSS) izan zen garailea, Xanet Etxarri (ATSS) bai K-1ean zein Canoan.

Canoan, Oier Villar (Beti Busti K.E. ) izan zen garailea, Leire Goñi (ATSS) emakumezkoetan, bai K-1ean zein Canoan. Eta gizonezko canoan, Markel Imaz (ATSS).

Beteranotan, Urko Zabaleta (S.D.Santiagotarrak) izan zen garailea eta C-2 mixtoan, Irati Goikoetxea eta Luca Hives.

Ur lasaietako Topaketa

Autor: J.M. Anatol

Ur lasaietako batzarrak “Topaketa” antolatu du, datorren abenduaren 16ean Irun-en. Jardueren programa honakoa izango da:

 

10:00h-tan klubeko teknikarien bilera.

11:00h-tan 5km-tako kontrola

11:00h 1.go Irteera. Gizonezko Senior eta 23 urtez azpiko Kayakistak (5km)

11:02h 2. Irteera. Gizonezko junior eta beteranoa Kayakistak (5km)

11:04h 3. irteera, Emakumezko Senior, 23 urtez azpiko Junior eta Beteranoak. Gizonezko Senior, 23 urtez azpiko Junior eta Beterano Canoístas. (5km)

11:06h 4. irteera, Gizonezko Kadete Kayakistak (5km).

11:08h 5. irteera, Emakumezko Kadete eta gizonezko Kadete Kanoistak (5km)

 

13:00h tan bazkaria

15:30h Uretan entrenamendua

17:30h Jardunaldiaren amaiera.

 

Oharrak:

Izenemateak abenduaren 12an, baino lehen, beharko dute emanak izan Euskal Kanoe Federakuntzako e-mailez: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.. Data honen ondorengo izenamateak ez dute zertan onartuak izan beharko.

 

 

Ohar Garrantzitsua: Gogoratu, 2018-2019 denboraldiari dagozkion lizentziak indarrean egon behar dutela.


 

Freestyleko sustapen jardunaldia 2018

Datorren abenduaren 2an, Hendaian, Freestyle-ko sustapen jardunaldia ospatuko da.

Honakoa izango da planning-a:

PLANNING-a :

- 10:00 Elkartzeko ordua (Adierazitako tokian)

- 10:15 Freestyle-era INTRODUKZIOA teoria azalpentxoa hondartzan

o Partaideen mailak ikuskatu.

o Estilo librean egin daitezkeen maniobra basikoak esplikatu eta hondarretan praktikatzen hasi.

- 10:45 URETARA sartu eta olatuetan aritu. Talde txikiekin landuko da.

- 13:00 Promozioaren amaiera. Uretatik atera eta materiala jaso.

- Jaso eta gero estilo librearen denboraldiaren nondik norako azalduko dira gainetik eta parte hartzera gonbidatu zaie partaideei.

 

Parte hartzeko bidali partaideen eta arduradunaren datuak (IZEN ABIZENAK, ADINA ETA KLUBA behean adierazitako helbidera edota jarri telefonoz harremanetan.

*(Lizentzia edukitzea edo 2018an eduki izana derrigorrezkoa izan beharko luke, aseguru kontuak direla eta)

Hemen informazio guztia

Printzipio - adierazpena, emakumeenganako indarkeriaren aurka

Pasaden azaroaren 14ean izandako Euskadiko Kanoe Federakuntzako Zuzendaritza Batzordean, emakumeenganako indarkeria eta sexujazarpena desagerrarazteko prinzipio adierazpena onetsi zuten.

Modu honetan, berdintasunari eta emakumeenganako indarkeriari buruzko legerian oinarrituta, eta kontuan hartuta kirolariek eskubidea dutela kirol ingurunean sexu-jazarpenik eta abusurik gabe jarduteko, honako konpromiso hauek hartu ziren:

— Geure jarduera-eremuan hainbat neurri ezarriko ditugu sexu-jazarpena eta abusua prebenitzeko, eta gertatuz gero, jarduteko.

— Neurriak kirol erakundeari lotutako pertsonei zabalduko zaizkiela bermatuko dugu.

— Kirol erakundeari lotutako pertsona, enpresa, entitate eta instituzio guztiek konpromisoaren berri izaten saiatuko gara, eta emakumeenganako indarkeria prebenitzeko eta desagerrarazteko inplikazioa ager dezaten ere saiatuko gara.

— Baliabide guztiak erabiliko ditugu aurkeztutako erreklamazio eta salaketak lehenbailehen eta efikaziaz konpontzeko.

— Parte hartuko dugu eta laguntza emango dugu kirolean emakumeenganako indarkeria eta sexu-jazarpena desagerrarazteko prestakuntza egiteko.

Neurri horiei guztiei esker, kirol jarduera guztiak indarkeriarik gabeko errespetuzko ingurunean egingo dira. Horrela, bermatuta egongo da emakumeen osasuna eta ongizatea, eta, beraz, entitate osoaren mesedetan izango da.

Printzipio adierazpen osoa, Emakumea eta Piragua sailean topatuko duzue. Hemen.

Baita ere, Emakumea eta Piragua alorra sortu zen, ur lasaietako Begoña Lazkano nazioarte mailako kirolaria buru izango duelarik.

Contactar

Paseo Anoeta 7 / Anoeta Pasealekua 7

Donostia - San Sebastian

Gipuzkoa

20014

Email: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.

Tel: 943 051365

Colaboradores

 

  A BILIN 21