Agur Suso Morlan

Gaixotasun luze baten ostean, Suso Morlan 52 urterekin zendu zen atzo.

David Cal Olimporaino eramateko gai izan zena, 5 domina eskuratuz, urre bat eta lau zilarrekin, Españako kirolaririk onena bilatuz. Zeinek gainera, Brasilekin, 2016ko Jokoetan beste hiru domina eskuratu zituen, ezin izan zuen gaixotasuna gainditu eta Brasilen zendu zen.

Euskal Kanoe Federaziotik, Presidentearen eta euskal piraguismoaren izenean, bere familiari doluminak igorri nahi dizkiote.

Euskal Kanoe Federakuntza Euskaraldiarekin bat

Euskadiko Kanoe Federakuntza Euskaraldian erakunde sutatzaile parte hartzaile izango da.

Euskaraldia ekimena zabaldu eta bultzatzeko ardura duelarik. Ahalik eta Ahobizi eta Belarriprest gehien aktibatzea delarik helburua.

Zer da Euskaraldia: 11 egun euskaraz?

Euskaltzaleak aktibatu nahi dira, beren egunerokoan euskaraz bizitzeko urratsak eman ditzaten. 2018ko azaroaren 23tik abenduaren 3ra, Euskaraldia: 11 egun euskaraz ekimena gauzatuko da Euskal Herri osoan. Hamaika egun horietan, 16 urtetik gorako herritarrak ahobizi eta belarriprest bihurtu nahi dira, beren eguneroko harremanetan euskaraz aritu daitezen ulertzen duten herritar guztiekin.

Ahobizi denak euskaraz egingo die belarriprest direnei eta euskara ulertzeko gai diren guztiei, horiek erdaraz erantzun arren. Era berean, ezezagunei lehen hitza, gutxienez, euskaraz egingo diete. Identifikatzeko txapa izango du.

Belarriprest denak, dakienari berarekin euskaraz aritzeko gonbitea egingo dio, berak euskaraz zein erdaraz erantzun arren. Identifikaziorako txapa izango du, ahobiziek belarriprest dela jakin dezaten.

Parte hartzeko izen-ematea zabaldu da, eta ekimenak dirauen bitartean identifikaziorako txapa baliatuko dute guztiek.

 

HAMAIKAEGUN HAMAIKA HAMAIKAKOAK Ekimenaren helburua, jendea ariketa sozialera gehitzea da, bakoitza bere arrazoi pertsonal edo kolektiboarekin. Azken funtsa, baina, hamaika egunak amaituta, hamabigarrenean ere ariketarekin jarraitzea da. Ekimenak hamabigarren egunetik aurrera ere zentzua izaten jarraitzeko, hamaika egun horietan kontzeptu gakoa “normaltasuna” da. Ez ditugu ezohiko gauzak egingo, ohiko gauzak euskaraz egingo ditugu, hamabigarrenean ere euskaraz egiten jarrai dezagun.

 

Honela, Hizkuntza-ohiturei astindu bat ematea eta ahalik eta pertsona gehienek euskara gehiago erabiltzeko urratsak emanez.

Tokian tokiko euskalgintza aktibatzea, praktika linguistikoak erraztuko dituzten neurriak sustatu eta herritar euskaldunak martxan jar ditzaten.

Era guztietako entitateek, euskaraz bizitzea ahalbidetuko duten babes neurriak hartzea eta oztopo diren egoerak arintzea eta bideratuz.

Ekimenetik abiatuta emango diren urrats berriak eta sortuko diren euskarazko harremanak, ekimenaren ostean mantenduz.

Ur bizietako epailee ikastaroa

Datorren azaroaren 16tik 18era, ur bizietako epaileen ikastaroa antolatuko da Orion.

Epaile Laguntzaile, oinarrizko eta nazional tituluak eskuratzea egongo da, ostiral arratsaldean hasi eta igandean amaituz.

Hemen topatuko duzue informazio guztia, edo web orrialdeko formakuntzen atalean.

Goi Mailako kirolarien eskaerak

2018 denboraldi amaierarekin batera, gogorarazi nahi dizuegu, Eusko Jaurlaritzak, 2010ean, 203/2010 Dekretua, uztailaren 20koa, Goi mailako kirolari dagokiona onartu zuela. Beraz, izandako emaitzen arabera, Goi-mailako kirolari izatea eskatu liteke eta honela, zenbait onura jaso, hala nola, unibertsitaterako sarbidea, etab.

Informazio gehiago topatuko duzue Dekretuan.

Dekretuaren egokitzapena

Zinpeko deklarazioa- kirol jarduera egiten jarraitzen

Zinpeko deklarazioa- Administrazio-zehapen irmorik ez izatea

Hiru domina Europako Itsas-Kayak txapelketan

Pasaden asteburuan Europako Itsas-kayak txapelketan jokatu zen Villajoyosan, non zenbait euskal ordekari aritu ziren, guztira hiru domina eskuratuz.

Txapelketan bitan banaturik, alde batetik proba ofizialak, non Begoña Lazkano (Donostia Kayak K.E.) laugarren izan zen SS1 emakumezko mailan, podiumetik oso gertu. Eta Ion Sagrado (Amuitz Outrigger P.K.) hemeretzigarren gizonezko SS1 mailan.

Gainontzeko Open probetan, Andres Lopez (Amuitz Outrigger P.K.) garailea izan zen OC-1 mailan, Mikel Lauzirika (Barrika P.T.) Master-etan bigarren izan zen eta Begoña hirugarren proba mixtoan. Ion Sagrado, Natalia Aramayorekin (Amuitz Outrigger P.K.) batera, 14.izan ziren proba mixtoan.

Beteranoetan, Manuel Melara (Amuitz Outrigger P.K.) zortzigarren izan zen, Jose Mari Villagarcia (C.D.Fortuna) 9., Ignacio Ibarra (Barrika P.T.) 12., Rafael Quevedo (Barrika P.T.) 13. eta Javier Lizancos (C.D.Fortuna) 17.

Slalom-eko Mundialean zorterik ez

Oraingoan slalomeko gure kirolariek zortea ez dute alde izan, ezin izan bait dute final bat bera ere eskuratu, Samuel Hernanzek(ATSS) Nuria Villarrublarekin batera, C-2 Mixtoan eskuratu dutena izan ezik, seigarren izanik. Samuel K-1ean 24.izan zen finalerdietan, finaletik kanpo geratuz.

Ander Elosegi (S.D.Santiagotarrak) finalean eskuartean izan zuen eta azken momentuan ihes egin zion, sailkatzeko segundo bat baino gutxiagora geratuz, hamaikagarren postuan.

Maialen Chourraut-ek (ATSS) ere ez zuen bere eguna izan, +50eko zigorra jaso zuen eta 24.postuan amaitu bait zuen finalerdietan.

Miren Lazkano (ATSS) sailkatze frogetako lehenengo jaitsieran igeri atera ondoren eta bigarren jatsiera buru behar izan ondoren, finalerdietan ezin izan zuen lehenengo hamarren artean sailkatu eta 25. Izan zen.

Joan Crespok (S.D.Santiagotarrak) primeran hasi zuen lehiaketa, baina finalerdietan ez zuen maila bera eman eta 35. sailkatuz finaletik kanpo geratu zen.

Irati Goikoetxea (ATSS) ezin izan zuen sailkatze proba gainditu, lehenengo jaitsieran ia sailkatzear izan zen, baina bigarrengoan ez zuen hain ondo burutu eta finalerdietatik kanpo geratu zen.

Orain atseden arte eta denboraldi berrian pentsatzen hastea tokatzen da, Jokoetarako txartelak jokoan egongo dira eta oraingoan gainera, Seu d’Urgell-en jokatuko da Munduko Txapelketa.

 

Slalom-eko Munduko Txapelketak hasiera eman dio

Rio de Janeiroko canalean dagoeneko hasiera eman diote Slalom-eko Munduko Txapelketari.

Asteartean taldekako probei hasiera eman zioten, baina gure ordezkariek, Maialen Chourraut (ATSS) buru zutelarik eta Irati Goikoetxea (ATSS), ez duten zorterik izan, bederatzigarren izan ziren neska kayakistas. Gizonezko canoistas, Ander Elosegirekin (S.D.Santiagotarrak), zazpigarren izan ziren, emakumezko canoistak, Miren Lazkano (ATSS) tartean, zazpigarren baita ere, eta Samuel Hernanz (ATSS) eta Joan Crespo (S.D.Santiagotarrak) ere gizonezko kayakistetan, zazpigarren.

Atzo banakako probei eman zieten hasiera emakumezko kayakistak eta gizonezko canoistak. Maialen bikain hasi zen, bigarren izanik sailkatze proban. Ander Elosegi hamahirugarren izan zen, finalerdietarako txartela eskuratuz. Irati Goikoetxeak lehenengo jatsiera oso ona burutu eta ia sailkatzear egon ondoren, segundo eskasagatik, sailkatze probako bigarren jatsiera burutu beharra izan zuen eta gauzak ez ziren behar bezain ongi joan eta finalerdietatik at geratu zen.

Gaur Miren Lazkano emakumezko C-1ean eta Samuel Hernanz eta Joan Crespo kayakean aritzeko txanda izango da.

Ostiralean C-2 mixtoak arituko dira, podiumean toki bat eskatu nahiean, Miren Lazkano David Llorenterekin batera eta Samul Hermanz Nuria Villarrublarekin batea. Eguneko azken orduan berriz, emakumezko kayakista eta gizonezko kanoisten finalerdietarako txanda izango delarik, finalerako txartela eskuratu eta dominen borrokan egoten saiatzeko.

Larunbatean canoisten eta emakumezko kayakisten txanda izango da eta beranduago, emakumezko canoista eta gizonezko kayakisten finalerdientzako tartea izango da, non gure ordezkariak onenekin borrokan egotea espero dugun.

Contactar

Paseo Anoeta 7 / Anoeta Pasealekua 7

Donostia - San Sebastian

Gipuzkoa

20014

Email: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.

Tel: 943 051365

Colaboradores

 

  A BILIN 21