Euskadiko Slalom-eko Kopako 2.proba jokatu da

Pasa den larunbatean, San Miguelen jokatu da Euskadiko Slalom-eko kopako 2.proba.

Kluben sailkapen nagusian, ATSS izan zen garailea, bigarren S.D.Santiagotarrak eta hirugarren Beti Busti K.E.

Banakako emaitzei dagokienez, Españako selekzioko zenbait kide faltan bota ziren arre, garaipena gizonezko K-1 seniorretan Unai Nabaskues-entzat (ATSS) izan zen, bigarren, bere taldekidea den Eneko Auzmendi izan zen eta hirugarren Hasier Rodriguez (S.D.Santiagotarrak). Junior mailan, garaipena Iñigo Puldain-ek (ATSS) eskuratu zuen, bigarren Alex Goñi (ATSS) eta hirugarren Oier Rodriguez (S.D.Santiagotarrak). kadete mailan, Oier Villar-ek (Beti Busti K.E.) proba bikaina burutu zuen, bigarren, Nicolas Gonzalez (ATSS) izan zen eta hirugarren, Haritz Azanza (S.D.Santiagotarrak). Beteranotan, garaipena Urko Zabaletarentzat (S.D.Santiagotarrak) izan zen, bigarren Luis Martin (C.D.Fortuna) eta hirugarren Raul Barba (ATSS).

Emakumezko senior K-1ea, garaipena Olatz Arregik (ATSS) eskuratu zuen. Bigarren Miren Lazkano (ATSS) eta hirugarren Xanet Etxarri (ATSS) izan zen. Kadete mailan, Leire Goñi (ATSS) izan zen garailea, bigarren Malen Gutierrez (ATSS) eta hirugarren Eider Santos (ATSS).

Emakumezko kanoistetan, Miren Lazkano (ATSS) izan zen bizkorrena, bigarren, Xanet Etxarri (ATSS) eta hirugarren Marta Barba (ATSS). Kadete mailan, Atlético-ko emakumezkoek osatu zuten, honela, emakumezkoen podium guztiak bereganatu zituztelarik. Garaipena Leire Goñirentzat, bigarren Malen Gutierrez eta hirugarren Nora Lopez.

Gizonezko kanoistetan, garailea Aitor Garmendia izan zen, bigarren Jon Ergüin eta hirugarren Lucas Hives, denak ATSS-ekoak. Kadeteetan, lehena Markel Imaz (ATSS) izan zen, bigarren, Martin Arruabarrena (S.D.Santiagotarrak) eta hirugarren Nicolas Gonzalez (ATSS).

Hurrengo proba, otsailaren 16ean izango da Orthez-en. Aste bat beranduago, Españako Kopa jokatuko den toki berean.

 

 

Contactar

Paseo Anoeta 7 / Anoeta Pasealekua 7

Donostia - San Sebastian

Gipuzkoa

20014

Email: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.

Tel: 943 051365

Colaboradores

 

  A BILIN 21