Lazkano, Pena, Rivero eta Gorrotxategi sprint-eko lehenengo sailkatuak nazioarte mailan aritzeko

Pasa den astea gogorra izan zen sprint-eko kirolarientzako, I hautatze probak ospatzeaz gain, Españako 1go sprint olinpikoko kopa jokatu zen, nazioarte mailan aritzeko lehenengo plazak jokoan zeudelarik.

Begoña Lazkanok (Itxas-Gain Zumaiako Urola Itsas-adarra) K-2 eta K-4 500mtan lortu zuen sailkapena, maiatzean, Szeged-en jokatuko den Munduko Koparako.

2023.K.2begoña

Aitor Gorrotxategi (S.D.Santiagotarrak) K-4 500mtan sailkatu zen baita ere.

Iñigo Peña (Itxas-Gain Zumaiako Urola Itsas-adarra) K-1 500mtan sailkatu zen, ekainean ospatuko diren Europar Jokoetarako.

Higinio Riverok (Plentzia P.T.) berriz, martxoan lortu zuen VL2 200m eta KL2 200mtan sailkapena Munduko Koparako.

2023.higi.podiu.cto.esp.inv

Bertan, ezarritako kalitate irizpidea bete beharko dute, Munduko Txapelketarako sailkapena eskuratzeko eta bestela, uztailean berriro jarriko dira jokoan ontziak.

Bestalde, hilabete batean, gaztetxoenek taldeko ontzietarako sailkapenak izango dituzte jokoan. Horrela, piskanaka nazioarte mailan arituko diren taldeak osatuz.

Contactar

Paseo Anoeta 7 / Anoeta Pasealekua 7

Donostia - San Sebastian

Gipuzkoa

20014

Email: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.

Tel: 943 051365

Colaboradores

 

  A BILIN 21