Emakumearen nazioarteko eguna

Gaur, martxoak 8, Emakumearen Nazioarteko Eguna ospatzen da. Oraindik asko dago egiteko eta guztiok lan egin behar dugu zaintzaren banaketan, soldata-arrakalan, kontziliazioan dauden desberdintasunak desagertarazteko.

Beste arlo guztietan bezela, kirol munduan ere desberdintasunak badira eta guztion ardura da desberdintasun horiek agerian jarri eta benetako berdintasunaren alde lan egitea.

Animo neskak, lortuko dugu!

2023ko Euskadiko Neguko Txapelketa egin da

Ohi bezala, larunbatean ospatu zen Euskadiko Neguko Txapelketa Bidasoako uretan, Irun parean.
Kluben arteko sailkapene nagusian, S.D.Santiagotarrak  izan zen garaile, Itxas-Gain Zumaiako Urola Itsas-adarra P.K.  bigarren eta hirugarren sailkatua, Pasaia Kayak 2005 K.K.
Banakako emaitzei dagokienez, Eneritz Aizpiolea (S.D.Santiagotarrak) izan zen emakumezko kadete K-1ean irabazlea, junior mailan, Marina Lizarraga (C.P.Pamplona) izan zen azkarrena eta Ane Amostsegi (S.D.Santiagotarrak) izendatu zen Euskadiko txapeldun. C-1 mailan, Ane Eileen Mesa (Barrika P.T.) izan zen irabazlea. Senior K-1 emakumetan, Irati Osak (Itxas-gain Zumaiako Urola Itsas-adarreko P.K.)  eskuratu zuen garaipena nagusitasunez eta senior C-1 emakumetan Gema Victoriak (Barrika P.T.) irabazi zuten. 23 urtez azpiko K-1 emakume kategorian, Irene Gana klubeko kidea izan zen azkarrena. Emakume K-1 +50 beteranotan, Cristina Iraeta (ATSS) izan zen irabazlea.

Gizonezkoetan, Asier Aizpurua (Itxas-gain Zumaiako Urola Itsas-adarreko P.K.) izan zen irabazlea K-1 kadete mailako gizonezkoetan, C1ean Odei Gelbenzu (S.D.Santiagotarrak) izan zen garailea Paracanoean, Asier Bulman , taldekidea izan zen irabazlea. Junior mailan, Markel Juaristi (S.D.Santiagotarrak) izan zen azkarrena. K-1 Senior mailan, Beñat Arsuaga (S.D.Santiagotarrak) izan zen lehen sailkatua. 23 urtez azpiko K-1 mailan, Moises Grijalba (C.P.Pamplona) izan zen irabazlea eta Ekaitz Aizpiolea (S.D.Santiagotarrak) izan zen Euskadiko txapeldun. Gizon beteranoen artean -50, Eñaut Aizpurua (Itxas-Gain Zumaiako Urola Itsas-Adarreko P.K.) izan zen irabazlea eta +50ean Xabier Osa taldekidea.
Asteburu honetan Gipuzkoako Txapelketaren txanda izango da Zumaian eta hurrengo astean Espainiako junior, 23 azpiko eta senior mailako Neguko Txapelketa egingo da, beteranoekin batera Sevillan eta astebete beranduago Espainiako Neguko Txapelketa Arcos de la Fronteran gazteenentzat.
Zorte on!

Espainiako Slalom Kopa hasi da

Pasa den asteburuan slalomeko palistek eman diote hasiera Espainiako Kopari Covasen, Pontevedratik gertu.

Emaitzak oso onak izan dira: 10 domina larunbatean eta bederatzi igandean.

Larunbateko egunean emaitza hauek lortu zituzten:

Urrea: - Pau Etxaniz (ATSS), GSK1

- Miren Lazkano (ATSS) ESC1

- Ainara Goikoetxea (ATSS), EJK1

- Cristina Martinez (ATSS) EBK1

Zilarra: - Ainara Goikoetxea (ATSS) EJC1

- Oier Etxebeste (S.D.Santiagotarrak) GJC1

- Javier Arruabarrena (S.D.Santiagotarrak) GJK1

Brontzea: - Izar Garcia (S.D.Santiagotarrak) EJC1

- Leire Goñi (ATSS) ESK1

- Ainara Azanza (S.D.Santiagotarrak) EJK1

Lehiaketaren bigarren egunean, honako domina hauek lortu ziren:

Urrea: - Pau Etxaniz (ATSS) GSK1

- Izar Garcia (S.D.Santiagotarrak) EJC1

- Javier Arruabarrena (S.D.Santiagotarrak) GJK1

- Oier Diaz (S.D.Santiagotarrak) GJC1

- Cristina Martinez (ATSS) EVK1

Zilarra: - Haizea Segura (ATSS) EJC1

- Aitor Iriondo (S.D.Santiagotarrak) GJK1

Brontzea: - Klara Olazabal (S.D.Santiagotarrak) ESC1

- Haizea Segura (ATSS) EJK1

Kluben arteko sailkapenean, Atssek irabazi zuen eta S.D.Santiagotarrak hirugarren sailkatu ziren bi egunetan.

Ander Elosegiren agurra

Goi mailan bi hamarkada eman ondoren, Ander Elosegik agur esan dio Goi Mailako Txapelketari. Donostiako Aquariumean egin du, bere familikoak eta bere ingurune hurbilenarekin batera. Olatz Legarza Basque Team-eko koordinatzaileak eta Gorka Iturriaga Jarduera Fisikoaren eta Kirolen zuzendariak kirol-ibilbide oparoa eta pertsona gisa dituen balioak azpimarratu dituzte.

2023.despedida.ander.10
Pekin, Londres, Rio eta Tokyoko Joko Olinpikoetako lau parte-hartze, lau diploma eta domina ugari Munduko eta Europako Txapelketetan dira bere palmaresa. Eta berak prentsaurrekoan nabarmendu duenez, urte hauetan guztietan bizipenak izan dituen pertsonak dira onena eta geratzen denarekin.

2023.despedida.ander.4
Hitzordura, familiaz eta hurbilekoez gain, Xabier Taberna Jokoetako entrenatzailea, Maialen Chourraut, Xabier Taberna teknikariarekin batera, baita Jone Otaño, Jon Ergüin, Joan Crespo eta beste asko izan dira. La Seu de Urgellen kontzentraturik zeuden beste zenbait kirolari eta teknikarik ere agur bideo bat ere bidali  diotelarik. Ekaitz Saies Sprinteko Real Federación Españolako zuzendari teknikoa ere bertan izan delarik.
Guztiek egon nahi izan dute Anderrentzat hain garrantzitsua den une honetan.
Onena opa diogu bere bizitzako aldi berrian.

2023ko egutegia onartua

Pasaden asteazkena, otsailaren 8an, Euskadiko Kanoe Federakuntzako Ohiko Batzar Orokorra ospatu zen, non besteak beste, 2023ko egutegia onartua izan zen.

2023 Egutiak atalean topatuko duzue egutegia.

Maialen Chourraut Leyenda saria RFEPen Galan

Joan den larunbatean, otsailaren 11n, RFEPen Urteko Gala egin zen, eta gure kirolari eta teknikari batzuk sarituak izan ziren.
Maialen Chourrautek, Saul Craviotto eta Teresa Portelarekin batera, Leyenda saria jaso zuen.

2023.Xabis.Gala.RFEP
Xabier Taberna eta Xabier Etxaniz teknikariek, berriz, COEren intsignia jaso zuten.
Zorionak!

Slalomak denboraldia hasi du

San Miguelen Euskadiko Slalomeko Kopako lehengo proba jokatu da.
Kluben sailkapen nagusian, S.D.Santiagotarrakek irabazi du.
Banakako kategorian, senior mailan K-1 eta C-1an Markel Imaz (ATSS) izan zen irabazlea, junior mailan bai K-1ean, bai C-1ean, Aitor Iriondo (S.D.Santiagotarrak) izan zen azkarrena. K-1 eta C-1 kadeteetan, Oier Diaz (S.D.Santiagotarrak) izan zen irabazlea. Beteranoen artean K-1ean, Xabier Taberna (S.D.Santiagotarrak) izan zen irabazlea.
Emakumezkoetan, senior mailan, Nora Lopez (ATSS) izan zen azkarrena bai K-1ean eta bai C-1ean, Haizea Segura (ATSS) izan zen garailea emakumezko junior mailan K-1 eta C-1 mailan. Emakumezko kadeteetan, Ainara Goikoetxeak (ATSS) beste bi urre eskuratu zituen, K-1 eta C-1 mailetan irabaziz.

Contactar

Paseo Anoeta 7 / Anoeta Pasealekua 7

Donostia - San Sebastian

Gipuzkoa

20014

Email: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.

Tel: 943 051365

Colaboradores

 

  A BILIN 21