Slaloma k2023ko hautaketa-probak hasi ditu

Slalomeko Espainiako 2. Koparen ospakizunarekin eman zaie hasiera 2023rako hautaketa probei.
Aurretik Espainiako lehen kopan sailkatutako palistek, orain, Seu de Urgelleko probaz gain, hilaren amaieran Pauen jokatuko diren probak ere egin beharko dituzte, eta, horrela, nazioarteko hitzorduetara joango den taldea osatzeko hautaketa-prozesua amaitu.
Espainiako 2. kopan guztira 18 domina lortu dituzte, 10 lehen jardunaldian eta 8 bigarrenean.
Lehiaketaren lehen egunean urrezko domina lortu zuten:

  • Maialen Chourraut (ATSS) emakumezko senior K-1ean.
  • Haizea Segura (ATSS) emakumezko junior K-1ean

Zilarra eskuratu zuten:

  • Miren Lazkano (ATSS) emakumezko senior C-1ean.
  • Haizea Segura (ATSS) emakumezko junior C-1ean.
  • Izar Garcia (S.D.Santiagotarrak) emakumezko juinor K-1ean.
  • Pau Etxaniz (ATSS) Gizonezko senior K-1ean.
  • Aitor Iriondo (ATSS) Gizonezko junior K-1ean.

Brontzezko hiru dominak honakoek eskuratu zituzten:

  • Klara Olazabal (S.D. Santiagotarrak) emakumezko senior C-1ean.
  • Izar Garcia (S.D.Santiagotarrak) Emakumzeko Junior C-1ean.
  • Oier Diaz (S.D.Santiagotarrak) Gizonezko Junior C-1ean.

Bigarren jardunaldian 3 urrezko domina, hiru zilarrezko domina eta brontzezko bi domina eskuratu zituzten:

Urrea:

  • Maialen Chourraut (ATSS) emakumezko senior K-1ean.
  • Haizea Segura (ATSS) Emakumezko junior K-1ean.
  • Pau Etxaniz (ATSS) Gizonezko Senior K-1ean.

Zilarra:

  • Izar Garcia (S.D.Santiagotarrak) Emakumezko Junior C-1ean.
  • Oier Diaz (S.D.Santiagotarrak) Gizonezko Junior C-1ean.
  • Javier Arruabarrena (S.D.Santiagotarrak) Gizonezko Junior K-1ean.

Brontzea:

  • Klara Olazabal (S.D.Santiagotarrak) Emakumezko Senior C-1ean.
  • Jon Garasa (ATSS) Gizonezko Junior C-1ean.

Datozen apirilaren 29 eta 30ean slalom-eko Españako kopako 3.proba jokatuko da eta hurrengo egunean, maiatzaren 1ª, Kayak Cross-eko Españako Kopako 2. Proba.

Contactar

Paseo Anoeta 7 / Anoeta Pasealekua 7

Donostia - San Sebastian

Gipuzkoa

20014

Email: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.

Tel: 943 051365

Colaboradores

 

  A BILIN 21