Eusko Jaurlaritzak COVID-19ak eragindako osasun arazoari aurre egiteko prebentzio neurriak eguneratzen ditu

AGINDUA, 2020ko abuztuaren 19koa, Osasuneko sailburuarena, zeinaren bidez laugarren aldiz aldatzen baita agindu honen eranskina: Agindua, 2020ko ekainaren 18koa, Osasuneko sailburuarena, COVID-19ak eragindako osasun-krisialdiari aurre egiteko beharrezko prebentzio-neurriei buruzkoa, Normaltasun Berrirako Trantsiziorako Planaren 3. fasea gainditu eta gero. Agindu hori uztailaren 28ko eta abuztuaren 7ko aginduen bidez aldatu zen.

 

Hurrengo atala nabarmenduko dugu.

 

3.17.– Lehiaketak, kirol-ekitaldi eta -ikuskizunak, eta publikoa bertaratzea:

3.17.1.– Antolatzaileek baimena eskatu beharko diete erakunde eskudunei, lehiaketa gara-tzeko protokolo bat erantsita, higiene- eta urruntze-neurri guztien eta osasun-agintariek ezarritako beste edozein arauren jarraipena bermatzeko. Ekitaldi jendetsuetan, osasungin-tzako agintaritzak arriskuaren ebaluazioa egin beharko du, Osasun Sistema Nazionalaren Lurraldearteko Kontseiluaren Osasun Publikoko Batzordeak adostutako dokumentu honen arabera: «Espainiako COVID-19aren ondoriozko normaltasun berrian egiten diren ekitaldi eta jarduera jendetsuetarako gomendioak». Ebaluazio horren arabera, EAEko organo esku-dunaren baimena izan beharko du ezaugarri horiek dituen ekitaldi bakoitzak.

3.17.2.– Kirol-lehiaketak, -ekitaldiak eta -ikuskizunak egin daitezke publikoa espazio itxietan dela, baimendutakoaren % 60ko gehieneko edukierarekin eta gehienez ere 600 pertso-nara arte. Instalazioetan pertsonen arteko segurtasun-distantzia mantentzeko beharrezko neurriak ezarri beharko dira, edo, halakorik ezean, babes fisikorako neurri alternatiboak baliatuko dira. Maskara erabiltzea nahitaezkoa izango da, nahiz eta pertsonen arteko segurtasun-distantzia 1,5 metrokoa den (Bizikidetza-unitateen kasuan izan ezik, halakoe-tan ondoz ondoko eserlekuetan eseri ahalko dira eta). Ikus-entzuleak eserita egon beharko dira eta aulkia aurrez esleitzea eskatuko da.

3.17.3.– Kirol-lehiaketak, -ekitaldiak eta -ikuskizunak egin daitezke publikoa aire zabalean dela, baimendutakoaren % 60ko gehieneko edukierarekin eta gehienez ere 1.000 pertso-nara arte. Instalazioetan pertsonen arteko segurtasun-distantzia mantentzeko beharrezko neurriak ezarri beharko dira, edo, halakorik ezean, babes fisikorako neurri alternatiboak baliatuko dira. Maskara erabiltzea nahitaezkoa izango da, nahiz eta pertsonen arteko segur-tasun-distantzia 1,5 metrokoa den (Bizikidetza-unitateen kasuan izan ezik; horiek ondoko eserlekuetan eseri ahalko dira). Ikus-entzuleak eserita egon beharko dira eta aulkia aurrez esleitzea eskatuko da.

3.17.4.– Aire libreko kirol-lehiaketak egitean, esaterako, arraunketa, atletismoa, errepideko txirrindularitza, automobil-rallyak eta antzekoak, ekitaldia gauzatuko den espazioa edo ibil-bidea aurrez mugatuko da, eta espazio edo ibilbide bakoitzean gehienez ere 1.000 pertsona baimenduko da. Bertaratzen diren edo parte hartzen duten pertsonen artean 1,5 metroko distantzia fisikoa mantenduko da, eta maskara nahitaez erabili beharko da.

 

Ondorengo estekan agindua osorik duzue:

AGINDUA, 2020ko abuztuaren 19koa, Osasuneko sailburuarena

Jardunaldi ederra Donostia-Pasaia-Donostia Zeharkaldian bizitakoa

Joan zen larunbatean, abuztuaren 8an, COVID-19aren ondorengo bigarren Itsas Kayak txapelketa ospatu zen,.Donostia-Pasaia-Donostia Zeharkaldiarekin.

Protokoloak ezarritako neurriekin Real Club Náutico San Sebastian-ek antolatutako proba ospatu zen, klubaren parean hasi eta bukatuz.

Klubekako sailkapen nagusian Itxas-Gain Zumaiako Urola Itsas-adarreko P.K. izan zen garaile, bigarren Pasaia Kayak 2005 K.K. eta hirugarren Amuitz Outrigger P.K., aurreko astean Hondarribian gertatu zen bezala.

Banakako sailkapenean, gizon Senior K-1ean Jose Mari Villagarcía (Itxas-Gain Zumaiako urola Itsas-adarreko P.K.).izan zen garailea.

50 urtez beherako beteranoetan Bertol Badiola (Amuitz Outrigger P.K.) izan zen garailea, eta 50 urtez gorakoetan Javier Lizancos (Itxas-Gain Zumaiako urola Itsas-adarreko p.k.).

Emakumezko beterano K-1ean, Cristina Iraeta (Club Atlético San Sebastián) izan zen azkarrena.

K-2 gizon seniorretan, Carlos Jafet Urruzola eta Beñat (Pasaia Kayak 2005 K.K.) izan ziren garaileak eta K-2 mistoetan Irati Osa eta Unai Azkune (Itxas-Gain Zumaiako Urola Itsas-adarreko P.K.), azken hauek izanik frogako denbora azkarrena lortu zutenak.

Gaztetxoen parte hartzea ere izan genuen oraingoan, K2 junior neska mailan Sara Rezola eta Leire Sánchez izanik garaileak, eta gizonezko kadete K2 mailan Haritz Aizpurua eta Oihan Urbieta. Bi bikoteak Itxas-Gain Zumaiako Urola Itsas-adarreko P.K. klubetik etorriak.

Andrés López ere izan zen OC1-ean, estropada handi bat eginez.

Koronabirusak sortutako ziurgabetasun egoeraren aurrean, hau izan dugu Euskal Kanoe Federakuntzak aurtengo ezohiko denboraldi hontan antolatutako azken Itsas Kayak txapelketa.

Euskadiko Slalom-eko txapelketa bertan behera

RFEPek egutegi nazionalean aurreikusitako proba guztiak bertan behera utzi dituela argitaratu ostean, Slalomeko euskal batzordeak abuztuaren 9an Pauen egitekoa zen slalomeko Euskadiko txapelketa bertan behera uztea erabaki du.

Jarduera ondo berhasi da Euskadiko Itsas-kayak txapelketarekin

Covid-19agatik izandako geldialdia  ondoren, abuztuaren 1ean ekin zitzaion berriz jarduerari, Hondarribian, itsas-kayakeko Euskadiko Txapelketarekin.
Protokoloak ezarritako neurriekin txapelketa jokatu ahal izan zen, Hondarribiako klubean hasi eta bukatuz.
Klubekako sailkapen nagusian Itxas-Gain Zumaiako Urola Itsas-adarreko P.K. izan zen garaile, bigarren Pasaia Kayak 2005 K.K. eta hirugarren Amuitz Outrigger P.K.
Banakako sailkapenean, Gizon Senior K-1ean Xabier Ruiz de Aretxabaleta (Donostia Kayak K.E.) izan zen garailea..
50 urtez gorako beteranotan, irabazlea Javier Lizancos (Itxas-Gain Zumaiako urola Itsas-adarreko p.k.) izan zen, emakumezko senior K-1ean, Amaia Benavente (Pasaia Kayak 2005 K.k.) izan zen azkarrena. K-2 gizon seniorretan, Carlos Jafet Urruzola eta Sara Tarragona (Pasaia Kayak 2005 K.K.) izan ziren garaileak eta K-2 gizon beteranoan Ion Sagrado eta Mikel Martirena (Amuitz Outrigger p.k.).
Alfonso Cecilia ere izan zen SUP-ean, estropada handi bat eginez.
Hurrengo hitzordua larunbat honetan izango da, Donostia-Pasaia zeharkaldia, Real Club Nautico San Sebastian taldearen antolaketarekin.

Canoa clinic arrakastatsua

Joan den larunbatean, 2020ko uztailaren 25ean, Santiagotarrak Kirol Elkarteak Irunen duen egoitzan "I Clinic de Canoa" egin zen, Euskadiko Piraguismo Federazioak antolatuta.

Bertan, Barrika Piragua Taldea, S.D. Santiagotarrak, Club Natación Pamplona eta Club Piraguismo Pamplona taldeetako kirolariak bildu ziren, eta horien artean, kanoistak eta modalitate hau euren klubetan sustatzeko interesa zuten teknikariak izan ziren. Klinic-a Aitor Zabala kanoista eta Santiagotarrak Kirol Elkarteko teknikariak eman zuen.

Goizean, bertaratutakoek teknika eta ñabardura espezifikoei buruzko hitzaldi bat jaso zuten, eta kayakaren desberdintasunak aipatu zituzten, horixe baita klubetako teknikariak gure zonaldean gehien ohitzen diren modalitatea. Aprobetxatu zen teknikariek eta palistek beren zalantzak argitu zitzaten, bai teknikari dagokionez, bai materialari dagokionez, bai modalitatearen beste alderdi espezifiko batzuei dagokienez. Ondoren, ur-saio arin bat egin zen, eta helburua palisten filmazioak egitea izanik.

 

Arratsaldean, lehen zatian, goizeko ur-saioaren filmazioak ikuskatuz, denen artean klinika hasteko erabilitako hitzaldian landutako alderdi teorikoak praktikan ipini zituzten. Palistei eta teknikariei feedbackak eman zitzaizkien, paleo tekniko hobea egiteko zuzendu zitzaten. Bideo guztiak aztertu ondoren, bertaratutakoak gimnasiora joan ziren. Bertan, kanoa lehorrean lan espezifikoa egiteko ideiak erakutsi zituzten, baita gimnasioan lan egiteko teknika ariketak ere, uretara transferentzia errazteko, kanoa bezalako azalera ezegonkor batean ez egoteagatik.


Arratsaldean saioa amaitu zen, bertaratutakoek balorazio positiboa egin zutelarik. Berriz biltzeko eta modalitate horretako prestakuntzari jarraipena emateko prest agertu zirelarik.

 

 

Lehiaketen egutegiaren eguneratzea

Eusko Jaurlaritzaren lehiaketak burutzeko beharrezko protokoloaren onespena jaso ondoren, lehiaketen egutegia eguneratua izan da eta abuztuaren 1erako aurreikusten da lehen proba Hondarribian, itsas kayak modalitatean. Ondoren, abuztuaren 8an, Donostia- Pasaia lasterketa egingo da.

 Slalomak Euskadiko Txapelketa jokatuko du Pauen abuztuaren 9an.

Egutegia atalean, antolatzaileek eta parte-hartzaileek jarraitu beharreko oinarriak eta protokoloa aurkituko dituzue.

 Beharrezkoa izango da guztiok erantzunkizunez jardutea eta arauak zorrotz betetzea, kutsadurarik egon ez dadin.

Euskal ordezkaritza batzorde nazionaletan

Duela gutxi, slalomeko Batzorde Nazionalean eta arbitroen Batzorde Nazionalean bi euskal ordezkari sartu dira.

Urko Zabaleta izango da slalomeko batzorde nazionalean euskal kluben interesak defendatuko dituen euskal ordezkaria.

Jesus Santiago izango da batzorde nazionalaren barruan arbitroen interesak defendatuko dituen euskal ordezkaria.

Ordezkatuko duten eremu bakoitzean esperientzia handia duten bi pertsona direlarik.

Lehiaketaren berrekitea

Datorren abuztuaren 1ean ekingo zaio berriro lehiaketari, COVID-19ren geldialdiaren ondoren, Hondarribian egingo den Euskadiko Itsasoko Kayak Txapelketarekin.
Eusko Jaurlaritzak lehiaketak egiteko baimena eman du, dagokion protokoloa onartua izan ondoren.


Antolatzaileen eta parte-hartzaileen protokoloa.


Inplikatutako alderdi guztiek zorrotz bete beharko dute protokoloa.


Parte hartzen duten klub guztiek aurkeztu beharko dute, zinpeko adierazpena, non protokoloa ezagutzen dutela eta bertaratutako guztiek beteko dutela dioena.


Parte-hartzaileen zinpeko aitorpena.

Contactar

Paseo Anoeta 7 / Anoeta Pasealekua 7

Donostia - San Sebastian

Gipuzkoa

20014

Email: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.

Tel: 943 051365

Colaboradores

 

  A BILIN 21